Kaleko artea

2010, Apirilak 11

Iñigo Landa

Altzan barrena ibiliz, kaleko artearen adibide interesgarriekin topo egin dezakegu txoko askotan.

Kaleko artea, edo hiritarra, kalean egindako mota askotako adierazpenak hartzen ditu bere baitan. Askotan legez kontrako eta ezkutuan sortua, maiz igarobidetan, hormetan eta hiriko altzarietan egina. Erabiltzen diren gaiak, formak eta teknikak ugariak dira (margo eta graffiti politikoak, sozialak, pertsonalak…), eta sarritan bazterketarekin, gaztetasunarekin eta gizarte disidentziarekin lotu ohi da. Egileak anonimoak edo ezezagunak izaten dira, askotan beraien tag edo graffiti-sinadura bertan marrazten badute ere. Egiten dituzten margoketak ere inork ez daki zenbat iraungo duten, garbitzaileek edo obra batek desagerrarazi egin ditzakete eta; ia inori ez zaio burutik pasatzen lan horiek gordetzea edo zaintzea, askotan miresmena sortzen badute ere.

Arte mota honen adibide batzuk ekarri nahi izan ditugu hona; lehenengo biak Molinaoko A-8 autopistaren azpiko pasabidean egindako margoen argazkiak dira, eta besteak Herreratik Gomistegira joateko oinezkoen kaletxo luzean ikus ditzakegunak.

Etiketak: , , ,

5 iruzkin

  1. elena arrieta yarza

    El mural de Larratxo también es una muestra aunque es verdad que por la forma en que se ha hecho está a caballo entre la libre creatividad de la juventud y lo “guiado”, pero da fuerza y color a la zona. Por lo mismo, por la amalgama de colores, por lo bien hechos que están y porque ya se empieza a respetarlos, a mí me gusta verlos. En zonas tan maltrechas como las de Herrera, alegra y te hace decir para tus adentros:¡qué bonito!¡que expresión tienen esas miradas!

  2. Bittor Hidalgo

    Eta euskaldunontzako, Iñigo? Kale arterik ez?

    Ondo izan artez eta gurez

    Bittor

  3. Iñigo Landa

    Euskaraz ere badago, Estibausen euskara aukeratu.

    Sarrera berri bat dagoenean automatikoki mezu bat bidaltzen dizue AHMko bazkideei, lotura batekin. Azken honetan loturak gaztelaniazko testura eramaten du. Ez dakit oraingoan zergatik egin duen horrela, normalean blogaren sarrerara eramaten zaitu, zure ordenagailuan daukazun hizkuntza aukerarekin.
    Tira, horrelakoak gertatzen dira.

  4. Bittor Hidalgo

    Eskerrik asko, Iñigo. Harritu ninduen kontuak, eta ikusten duzu zein sentikor, eta minbera nagoen, naizen. Agure erretxinduaren kontuak jada agian. Hor nunbait seguru.

    Ondo segi. Eta segi lanean.

    Besarkada haundi bat

    Bittor

  5. Pili

    Marrazkiak oso ondo daude. Kalidade haundikoak. Arraro egiten da ilegalidadean eginak daudela. Niri horrelako irudi hoiek kaleak alaitzen dutela iruditzen zait. Baina, bestela, bere balorea hori da, izkutuan egin direla.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2022
A A A O O L I
« mai    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • iñaki urdanibia sarasola
    (2022, Ekainak 6)
    «Ya lo siento, parece que mi memoria flaquea: había otra hermana. Joaqui, que no vivía en Herrera »
  • iñaki urdanibia sarasola
    (2022, Ekainak 5)
    «por cierto se me había olvidado, también tenían un hermano, Ángel »
  • iñaki urdanibia sarasola
    (2022, Ekainak 5)
    «sí quisiera señalar que las hermanas Miki y Beni no eran hermanas de Basilio sino hijas, al igual que Engri ...»
  • Ainhoa
    (2022, Maiatzak 4)
    «Mila milioi esker, Esti »
  • Mariángeles Álvarez García
    (2022, Maiatzak 4)
    «“Has muerto. Y todavía te envolvías en un aire tembloroso de promesa y sonrisa. Has muerto. Y todavía tu risa era un torrente ...»

etiketak


Sarean