Concurso de fotografía - 2002 “Jaiak”

2002, Abenduak 1

1er. premio: Antonio SIERRA

Behe behetik hasi eta
hortxe doa gora,
ilunean marraztuz
koloreen lora,
gezurrezko argiak
gaitu pozez zora,
baina argi horrekin
ez goaz inora,
ai Altzara argia
noiz etorriko da?

Doinua: “Hamalau heriotzena”

* * *

2º premio: Antonio LARUMBE

Argazkiak ekarririk
metaforaren bidera,
Altza eta Donostia
bi idien izaera,
Altzak aurrera jo nahi du
ta Donostiak atzera,
zein da Altza zein Donosti?
horixe balitz galdera,
Donosti harrapa leike
lehen begiradan gainera,
mingaina kanpoan dauka
nekearena ote da?
disimulon Donostiak
mingaina digu atera…
baina ze uste du berak
bate tontoak ez gera.

Doinua: “Habanera

* * *

3er. premio: Natalia MONTES

Arbaso zaharren ohitura zaharrak
ezin ahaztu sekula,
Txapela burun, ibili mundun
hain gogoan daukagula,
nere ustetan argazki hontan
islada dezakegula
gure herriko egoera ta
realitate mardula,
hankak lurrean baina burua
non dagon ez dakigula.

Doinua: “Aita izenak kanta beharra”

Bertsoak: Unai Elizasu

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abuztua 2022
A A A O O L I
« uzt    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ana
    (2022, Abuztuak 8)
    «Hola! Mi nombre es Ana. Hace poco empecé en la búsqueda de mis antepasados. Por lo que averigüe mi bisabuela ...»
  • Diego Berra
    (2022, Uztailak 19)
    «Hola, soy Diego Berra de Mendoza, Argentina. Mi abuelo era italiano oriundo de Taipana, Udine. Su nombre era Gino y ...»
  • Catalina berra
    (2022, Uztailak 14)
    «Hola soy catalina berra,de argentina general roca rio negro. También me gustaría conocer o investigar sobre mi apellido. Una abuela que ...»
  • iñaki urdanibia sarasola
    (2022, Ekainak 6)
    «Ya lo siento, parece que mi memoria flaquea: había otra hermana. Joaqui, que no vivía en Herrera »
  • iñaki urdanibia sarasola
    (2022, Ekainak 5)
    «por cierto se me había olvidado, también tenían un hermano, Ángel »

etiketak


Sarean