Eztitan gelditu ginen

2010, Abenduak 13

logo-ahm-girado

Eztitan gelditu ginen joan den ostiralean, Tomasenen, Altzaneteko orri berrien artean nabigatuz eta datorren urterako egin ditugun asmoak entzuten genuen bitartean egutegien argazkiak behin eta berriro begiratuz.

Pasa den urtean Altzanetek 71.000 bisita izan zituen eta aurkezpenaren egunean 75 lagun bildu ginen. Zalantzarik gabe, Interneten egotea eta hainbeste jende interesaturik dagoela ikusteak poz handia ematen du, baina ostiraleko arratsaldean talde polit hori elkarrekin biltzea eta hitz egitea, pozgarria izateaz gain, ezinbestekoa da hain gustuko dugun lan hau burutu ahal izateko.

Web berria estreinatzeaz gain egutegiak banatu genituen. Aurkezpen egunean egon ez zinetenak Casaresetik pasa zaitezkete ostegun arratsaldean jasotzera. Bitartean, aurkezpenean eskainitako AHM-ren logotipo berria aurkezteko bideo xume bat ikus dezakezue hemen, eta egutegien argazkiak ere bai. Mahai gainekoa hurrengo sarreran ikusiko duzue urteurrenaren egitasmoarekin batera. Biltzeko eta jardueraz gozatzeko uneak izango ditugu urtean zehar.


Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Uztaila 2021
A A A O O L I
« eka    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Javi Castro
    (2021, Ekainak 22)
    «Muy interesante. Buen trabajo. »
  • Javier Mendizabal Migliaccio
    (2021, Ekainak 15)
    «Zorionak, Madre Rosa María. Nací el 28 de marzo de 1.962-tengo 59 años- soy el hijo mayor de Carmen Rosa ...»
  • Iñaki Ezama
    (2021, Maiatzak 27)
    «Q majo aquél niño Antxon Alfaro q depositó un San José. La vida las vueltas q da. Fantástica investigación Antxon. ...»
  • Javi Castro
    (2021, Maiatzak 25)
    «Interesante artículo. Zorionak. »
  • Ana Rodríguez
    (2021, Apirilak 13)
    «Me gustaría poder contactar con los autores de este artículo para hacerle unas preguntas sobre Josefa Tito Recalde, de cara ...»

etiketak


Sarean