AltzaNatura: aurkezpena eta hitzaldia

2011, Martxoak 10

Altzako Historia Mintegiaren 25.urteurrena dela eta ekitaldi bereziak prestatzen ari gara. Denak ere AHM-ren ohiko lanarekin lotuta daude eta hauxe duzue burutu asmo dugun lehena: Martxoak 17 ostegunerako, Aurkezpena eta Hitzaldia antolatu dugu Casares Kultur Etxean Altzaren ingurune naturala aintzat hartuz.

gonbidapena-invitacion

Lehenik eta behin, Altzako Historia Mintegiaren eskutik, AltzaNatura web berria aurkeztuko da. Altzako paisaian osagai erdinaturalak eta artifizialak elkarren ondoan agertzen zaizkigu eta ingurune horretan dibertsitate biologiko batekin bizi gara. Gure ustez, merezi du, aniztasun horri begidaratxo bat, ikerketa bat eta arreta berezi bat eskaintzea. Horregatik, hain zuzen ere, AHMk Marko Sierra injeniari agronomoari 2009 urteko ikerketa beka eman zion “Diversidad biológica de Altza” izenburuko lana egiteko, web orri hau osatzeko oinarri gisa erabili dena.

Bestetik, Enara Marcosek hitzaldia emango du. Enara biologoa da, eta euskal kostaldean dauden zetazeoen ikerketa eta kotserbaziora dedikatzen den EIBE (Euskal Izurde eta Balezaleen elkartean) lan egiten du. 2003. urtetik itsasora ateratzen da, hilabetean behin gutxienez, azterketak egiteko, eta lortutako datuen arabera, bale eta izurdeei dagokionez aberastasun handia dago gure kostaldean.

Aitzitik, bioaniztasun handia dagoen arren, ez da gurean itsas-eremu babesturik existitzen eta egoera honek bultzatuta EIBE eta beste zenbait erakunde, itsasoak babesteko helburua duen Oceana nazioarteko erakundeak eta Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak, korridore ekologiko bat sortzeko proposamena aurkeztu dute. Korridorea Ulia eta Biarritz arteko kosta osoko itsasoa hartuko luke barruan, 5 edo 6 itsas miliako distantziaraino.

Horretaz guztiaz hitz egingo dugu datorren martxoaren 17an, osteguna, arratsaldeko 7:30ean, Casares Kultur Etxean. Honen bitartez, parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Hemen eskuragarri duzu: Ulia-Biarritz arteko itsas korridore ekologikoa sortzeko proposamena (Erdaraz)

Protección de la zona marina de Jaizkibel from Oceana on Vimeo.

Etiketak: , , ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »
  • Estibaus
    (2024, Otsailak 8)
    «Ez, sarrera librea da jarlekuak bete arte. »
  • zigor
    (2024, Otsailak 8)
    «Bikain. Izena eman behar da aurretik? »
  • Ekhi
    (2024, Urtarrilak 10)
    «Jaiotza oso polita da !! Eskerrik asko jartzeagatik. »

etiketak


Sarean