Burgi zain dugu

2011, Apirilak 1
Ia dena prest dago. Datorren 30ean Burgira (Nafarroa) joango gara Almadiaren Egunarekin gozatzera. Txango berezi bat urte berezi honetan, gure 25. urteurrena ospatuko dugun urtean. Gure bazkide Blanqui Alfontsorekin batera egonaldia zehatz-mehatz prestatzen saiatu da eguna ederra izan dadin.

Almadien jaitsiera ikusteaz gain txangoa hainbat jarduerekin osatuko da, hala nola Almadiaren museora bisita, Erdi Aroko artisautza azokara bisita, herri-bazkaria, antzinako bizimodu eta lanbideen ibilbidea burutzea -auzokideen borondatezko lanarekin gauzatutako iraganeko lanbideen berreraikuntza proiektua ezagutzeko- eta beste hainbat ekitaldi (egitaraua).

Autobusaren prezioa 20 eurokoa da pertsonako. Bazkaria etxetik eraman daiteke eta non bazkaldu egongo da. Herri-bazkarian bazkaldu nahi izanez gero, 25 euro gehiago pertsonako (menua web orrian) ordaindu beharko da.

Izen-ematea apirilaren 10a baino lehen egin beharko da AHMren kontuan dirua sartuz: Gipuzkoa Donostia KUTXA: 2101 0121 16 0010497956

Irteera: Goizeko 7:00etan, Casaresen. Puntu-puntuan abiatuko gara, Burgi jendez gainezka egin aurretik heltzeko. Itzulera ordua: 21:00etan, leku berean, aurreikusten da.

Informazio gehiagorako Maribelekin hitz egin (telefonoa: 649.496.607), edo emailez idatzi helbide honetara: ahm@altza.net.

Animo! Burgi zain dugu eta!

almadiak

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Urtarrila 2020
A A A O O L I
« Abe    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Estibaus » Erakusketa eta bideoak
    (2020, Urtarrilak 10)
    «[...] gutxi Garberan ikusi ahal izan den Altzako kirolaren historiari buruzko Altzathlon erakusketa, hilaren 2tik 20ra bitartean egongo da jarrita ...»
  • Mertxe
    (2019, Abenduak 5)
    «Zorionak! Mertxe »
  • José Coello
    (2019, Azaroak 28)
    «Quisiera saber si vuestra familia era la propietaria de minas antracita Gaiztarro en Matarrosa ,Tierno Fabero (provincia León) Gracias »
  • Juan Luis
    (2019, Azaroak 27)
    «En mi opinión, haría falta un batallón de Quijotes para mover las obras de Altza. Sin embargo las del centro de ...»
  • Rosi
    (2019, Azaroak 26)
    «Erabat Ados nago. »

etiketak


Sarean