Konekta zaitez zure herriarekin: www.altza.net

2001, Apirilak 16

Ezaguna denez, azken urtetan Altzako Historia Mintegian garrantzi handia Informaziorako eta Komunikaziorako Teknologien erabilerari eman diogu, eta beste eginkizunen artean Altzanet proiektua gauzatzen ari gara. Hiru hilabetero honen inguruan sortuko diren berriak jaso ditzazuen, Estibaus buletinean atal berri hau eskaini nahi dizugu.

Horrela, hurrengo lerrotan azken hilabetetan Altzako web gunean eman diren zenbait berrikuntzetaz informatu nahi dizugu. Lehenengo eta, agian, nabariena diseinuan aurkitzen da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz web gunearen diseinua erabat aldatu dugu eta uste dugu honekin nabigazioa erraztu dela.

Bestalde, eduki gehiago sarean jarri ditugu: hemeroteka, Udal informazioa, zenbait elkarteren web orriak, Orotariko Altzatar Hiztegia, artikuluak, zerbitzuak, …

Hauen artean Hemerotekari eta Orotariko Altzatar Hiztegiari aipamen berezi bat egingo diegu. Hemeroteka atalean Altzako komunitateari buruz egunkarietan argitaratutako artikuluak, sailka antolaturik, aurki daitezke. Horretarako, egunero, Deia, El Diario Vasco, Euskaldunon Egunkaria, Gara eta El Mundo egunkariak eta Irutxulo astekaria arakatzen ditugu. Zerbitzu digital hau martxan jarri dugu bi helburuekin: batetik, interesatuak dauden lagun guztiei on-line kontsulta erraza eta atsegina egiteko aukera eskaintzea eta, bestetik, etorkizunari begira, dokumentazio hau ondo eta txukun gordetzea. Artikuluen euskarri digitala bi eratakoa da: HTML formatuan, aipatutako egunkarien bertsio digitalean azaltzen direnak, eta PDF formatuan, Interneten argitaraturik ez dauden artikuluak, hemerotekan gordetzeko aurretik eskaneatuak izan direnak.

Hiztegi bat Altzako kontuak biltzeko asmoarekin osatzen hasi gara. Hiztegiari “Orotariko Altzatar Hiztegia” izen ponpoxoa jarri diogu, Altzarekin zerikusirik duen denetarik jaso nahi duelako. Zuri ere, irakurle horri, gonbidapena luzatu nahi dizugu eginkizun honetan parte hartzeko eta bururatzen zaizkizun hitzak bere azalpentxoarekin bidal ditzazun.

Azkenik, animatu nahi zaitugu datorren hilabetean martxan jarriko dugun posta zerrendan parte har dezazun. Oraingoz posta zerrenda bi helburuekin planteatzen dugu: alde batetik, Altzari buruzko edota Altzan sortuko den informazioa altzatarren artean zabaltzeko eta, bestetik, altzatarrok ditugun arazoetaz edota iritzietaz hitz egiteko eta eztabaidatzeko foro birtual honetan. Lehengo momentutik zerrenda honetan parte hartu nahi baduzu webmaster@altza.net helbide elektronikora mezu bat bidal ezazu.

Gauza gehiago badaude, baina hurrengo aleetan kontatuko dizuegu. Baina ezin baduzu itxaron errazena da web gunean sartzea eta deskubritzea dagoena. Ondo nabigatu!

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »

etiketak


Sarean