Egun borobila Burgin, lanbideen herrian.

2011, Maiatzak 4

Taldea

Joan den larunbatean egun gogoangarria pasa genuen Burgin, Almadiaren Egunean. Blanquik eta Alfonsok haien etxeko eta herriko ateak zabaldu zizkiguten eta haiei esker festa bete-betean ospatu ahal izan genuen. Ongietorria etxean egin ziguten hamaiketako bikaina prestatuz, herriko txorizoa eta Erronkariko gaztarekin. Ondoren, auzokideek gogo handiz egin duten Almadiaren Museoa ikusi genuen. Almadien ordua hurbiltzen ari zen eta, garaiz, Erdi Aroko zubiaren azpitik igaroaz, ibaiaren ertzera hurbildu ginen almadiek presa nola gainditzen zuten ikusteko lekua hartzera. Aurtengo ur-eskasiagatik almadizainek gogor lan egin behar izan zuten enborrak harrien artean ez gelditzeko, baina azkenean ederki lortu zuten. Bi almadiak igarotzean, zubi zaharraren gainetik ibaiaren beste aldera pasa ginen “Lanbideen pasealekua” bisitatzeko eta, bide batez, arroilaren begiratokiraino hurbiltzeko. Bazkalordua heldu zen. Pilotatokian dena prest zegoen bostehun lagunentzako bazkaria zerbitzatzeko, lagunarteko giro ezin hobean bazkaltzeko. Bazkalostean omenaldien garaia izan zen eta aurten espresuki boluntarioen lana omendu da, hogei urtetan egindako lanagatik. Bereziki Juantxo Garcia omendu zen, joan den irailean zendu zen boluntarioa. Agur esan eta etxera itzuli aurretik, Juan Urzainki Burgiko almadizain zaharrenarekin luze eta zabal hitz egiteko aukera izan genuen. Oso atsegina izan zen gurekin eta lanbide horretan izan zuen bizimoduaz eta lan baldintzetaz hitz egin zigun.

Pirinioetako haranetan bizitzea eta lan egitea beti izan da oso zaila eta gogorra. Aspalditik bertako biztanleak herria utzi eta alde egin behar izan dute bizi baldintza hobeagoen bila. Joera horri buelta eman nahi diote. Burgik 235 biztanle baino ez dauka, basogintzaz bizi izan da eta bizi da egun, eta jarraitu nahi du bizirik. Almadia eta almadizainen lanbidea festa eder baten ikurra bihurtu dute, herritarrak, zahar eta gazte, konprometituz, iragana eta egungoa uztartuz, Pirinioetako beste haranetako almadizainekin bat eginez, eta milaka bisitari erakarriz, bertako natura eta historiarekin gozatzeko, eta, batez ere, mendialdeko antzinako lanbideak bere nortasunaren ikurtzat duen herri batean egun borobila pasatzeko.

Etiketak: ,

2 iruzkin

  1. Pili

    Benetan, irteera oso ondo prestatuta. Burgin aurkitu ginen harrera oso ona eta aktibitate guztiak oso interesanteak izan ziren. Mikrobusa beteta joan zen eta taldea oso atsegina. Gehienak ez ginen ezagunak ba jendea Errenderi, amara, Donosti, Pasai, altzatik etorri zen eta oso pozik bukatu zuten. Errepikatzeko gogoekin. Organizatzaileei zorionak!!

  2. jon

    Me gustaría agradecer a Alfonso y Blanqui por todo su esfuerzo. Volver a Burgi me ha supuesto recordar buenos momentos que he pasado aqui. También mencionar a todos los que asistieron a esta salida, ya que gracias a ellos también nos lo pasamos muy bien y a AHM por organizar y seguir promoviendo estos eventos tan gratificantes. Nos vemos en Poza De La Sal.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »

etiketak


Sarean