Misiolari altzatar baten eskutitza Japoniatik

2000, 16 de Abril

Iñigo Landa

Donostiako Elizbarrutiko Histori Artxiboan gorderik daude Japonian misiolari aritutako altzatar batek idatzitako bi gutun. Gutunak 1923. eta 1925. urteetan idatziak daude eta orduko San Martzial parrokiko bi apaizei zuzenduak zeuden. Lehen gutuna Ponapeko misioan kanpai bat jartzeko laguntza eske idatzi zuen, eta bigarrena jasotako laguntza hori eskertzeko. Misiolaria zein zen ez dakigu. Artxiboaren laburpenak J.O.L. laburdurak besterik ez dizkigu eskaintzen eta gutunetan Erramun J.O. bezala sinatzen du. Ponape Mikronesian (Ozeania) dago eta, garai horretan, 1919. urtetik eta Munduko II. Gerra bitartean, Japoniaren menpe egon zen.

Euskaraz idatzitako gutun hauek urte horietako altzatar ilustratu baten euskara erakusten digute eta bertan, herrimina atzematen bada ere, Ponapeko jendearekin eta lurraldearekin atxikimendu handia azalarazten dute.

Ponape, Kiti
1925eko Mayatza

Aspaldiko nere D. Meliton ta D. Joakin: Larunbat santu ezkero mundubaren atzeneko ixkiñ ontan, alzatarren kanpaitxua ariñ ta gozo badabill bada. Ez al da oneraño irixten burrundara? Ez da bada izango emengo mutiko abek al duten guztiyan gogor astintzen ez dutelako. Ta ez txikiyak bakarrik aundiyak ere betik gora soka zulotik barrena, parrez egoten dira gure kanpaitxuak nolako saleroz jira bira egiten duben begira begira. Bejondeizutela, alzatar maite maitiak. Egiya esan, kanpai au gabe nik bizi naizen arte ez nuben artuko Alza baño kanpai au ari t’ari danetik ba al dakizute burura ta biyotzera ere bai, etortzen zaitela, noiz edo noiz berriz iritxiko ote naizen Alzagaiñera? Onera etortzeko, orain zeruban dan nere ama or nai atzen agur egin niyon egun berian. D. Melitonek eta D. Jokinek badakite, amagana juan baño len goizetik Alzara igo nitzan nere S. Marcial maiteari atzen agurra egitera, batiyatu nitzan pontiari ta oraiñ elizan ate onduan daukazutenari muiñ ematera, ta nere osaba zanaren lur bedeinkatubaren aurrian zenbait otoitz egiten ta egiya esan, atzen agur abek orduban urtez beti betiko egin nituben ta mundu ontarako biñipin nere ama gaixuak ala gertatu da. Baño Alza ez da ortik juango ta ikusi ez dan mirariya izango al litzake bada, noiz edo noiz ni berriz Alzagaiñeraño irixtia? Ta an diyotanian balitezkenak bi datozkit batian biyotzera, ta betxek esandakuan jardun au amaituko det gorua izan da ere geyegiyak aspertu etzaitzaten. Ta bat da, txokorik lurrian bada maiterik nik Alza, nere jatorriko kabiya bezela maite-maitia izan arren, ala ere Jaungoikuak nai dubela, bizitza guztiyan pozik eta pozik ementxe bizi ta ementxe illko nitzakela. Zergatik badakizute? Baso abetako gizarajo abei abek ere guk bezelaxe, betiko zeruba edo betiko inpernuba zai daukate ta, abei zeruratzen laguntzeagatik. Ortik onera mixiolariyak ez badator, gizarajo apaizak abek beren artekoa noiz izan? Urte saill batian ez biñipin. Apaizaren peniya bai aundiya zeruratuko badira. Ez nik ez zubek or ezin igarri zer dan millaka urtietan iya oraindaño jentill izan, ta oraingo kristau berriyak izatia batere beren kulparik gabe, baño oraindaño ikusi ta ikasi dutena ta orain bertan kristau ez diranen artian ikusten dutena t’aben oituretan kristau bizitzak noiz zaiñak egin? Baño baita ere, nere ustez egiya da, onera mixiolariyak baldin badatoz, emen kristau bizitzat zaiñak iñon bezin senduak eta mardulak aziko ditubela, jende au, basatiya bada ere berez argiya t’apala dalako janian, jantziyan, bizikera guztiyan, aben lañotasuna t’apaltasuna, ez da or errez xinistekua. Urt’erdi batian, orko patat’antzeko janariya baño arru erdiko arruako ta geyogoko aliak. Beste janariya arbol aundiyetan datorrena da, orko kalabaza koxkorren antzekua. Bai bat eta bai bestia, ortarako berariz dituzten txaboletan, arri leun borobilleko pillen artian, oso egoki erretzen dituzte ta janari onak dira biyak. Bigarren ori oraiñ jaten ari gera ta orko arto berua edo panpandoja sagar erria bezin gozua ta guziya da. Familiyak saillka bildu t’astian iru bat aldiz erre aldiyak egiten dituzte. Orduban erretzen dutena ostrozko saski pollitetan gorde beren txaboletan zintzillik ipiñi, ta txiki t’aundi gosetzen diranian, andik artu ta jan, ona aben gosari, bazkari, t’apariya. Noizian beiñ, batez ere norbait illtzen danian, jendetzak bildu ta txerri jate andiyak egiten dituzte jania bezela jantziyan, etxeko gauzetan etzenuteke esango zer gutxi biar duten bizitzeko ta ala ere iñoren inbiri gabe bizi dirala ain pakez illtzen dira lurraren gaiñian maindiretxo bat baldin badute, alkintxe. Abek nola ez bada errez irabazi Jesukristoren biyotza? Argatik diyot bada, gizarajo abei zeruratzen laguntzeagatik, Jaungoikuk ala nai badu, aben artian ill arte, bizitza guztiyan pozik biziko naizela. Biyotzera zetorkidan bigarrena da baldin noiz edo noiz ni berriz Alzagaiñian azaltzerik izango balitz, arren t’arren ez al nukela Alza nik ezagutu nubenetik aldatuta arkitutko. Gaztiak, mutill ta neskatxak gure Alza maitia aldatu nai badezute, ez Donosti aldera, San Marcos aldera aldatu zazute. Zenbat eta berago inpernu alderago, zenbat eta gorago zeru alderago aldatu dezute. Euskaldunak beti menditarrak izandu gera ta menditarrak izan geralako euskal izatia gorde degu. Maite gaztiak jaiegunetan batez ere euskal izatia garbi gorde nai badezute, maite Alzagaiña. Ta goguagarriko mixiyo artan moldatutako mutill gazte talda eder arrek zer egin zuben? Begirayozute. Emen ere moldatu degu amabost urtetik gorako mutillen talda. Ez nuben uste ain ederki ta sendo jardungo zutenik. Igandero meza ondoren dotriña, ta illero beren jaunartzia. Jakiña da emen ezin asko izan berrogeitamaika dira. Or umiei bezelaxe ikasgaya izendatu ta gero galdetu ere bai. Ikusko bazenuteke ze benetan jarduten duten ta galdetu ta norbaitek ez dakiyenian ze parrak beren artian egiten dituzten. Ta jaunartzeko eguna berriz zubentzat or pest’aundiko egun bat bezala da. Gizarajo abek ordurako al dutenez ikusgarri apaintzen dira. Goiz eta artsalde, kantu guztiya berak eta beren erreskaretan nolako zuzen ibilli gero. Egi-egiya esaten dizutet emen daukaten pozik aundiyena gazte tald’ortantxe daukat. Bai Alzakiko etorkizunaren ustia orko mutill gazte taldan daukat ta ori galtziak neretzat Alzaren etorkizuna asko illunduko luke. Ez mutillak emengo mutillak baño gexiago zor diyozute Jaungokuari, ta zuben lagun talde orri benetan eutsi t’apa gora. Agur, agur S. Marzielek zubei ta neri oniritxi dizaigula. Aspaldik ta betiko Erramun J.O.

Etiquetas: ,

Dejar un comentario

Estibaus

Categorías

Abril 2024
L M X J V S D
« Mar    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Últimos comentarios

  • Antonio Dávila García
    (2024, 19 de Abril)
    «Mis vecinas. Bajo el cielo, serpenteando remontando las colinas van volando e indagando, dos gentiles golondrinas. Pensaba yo,para mí, ¿porqué no hacen aquí, su casita tan sencilla de ...»
  • Adriana
    (2024, 29 de Marzo)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, 27 de Marzo)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, 27 de Marzo)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, 22 de Marzo)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »

etiquetas


En la red