Barrutia: Altza Gara-ren proposamena

2011, Abenduak 9

altzagaraaltzaAltza Gara herri ekimeneko kideek agerraldi bat egin zuten joan den ostiralean barrutiai buruz haien proposamena aurkezteko. Hona hemen proposamenaren testu osoa:

ALTZAREN ESKUBIDE HISTORIKOEN AITORMENARI ETA ORGANU DESZENTRALIZATU BATI BURUZKO PROPOSIZIOA

Gaur egun Altza izenez ezagutzen dugun lurralde eta komunitatea 1939 urte arte independentea izan zen, hain zuzen ere, Altzako udaletxeko zinegotzien eta Donostiako udaleko zinegotzien adostasunaz, Donostiak anexioari ekin zion arte. Ordutik, Altza Donostiako gainontzeko auzoen mailan egon da, bere lurraldea hiriko presio sozial eta urbanistikoen menpe egon delarik, aldaketa latzak jasanez bere fisonomia, garapen urbanoa eta egitura sozialetan. Hala ere, bateratze politiko-administratibo hartatik 7 hamarkada baina gehiago iraganik ere, Altzan oraindik bada iragan burujabe horren oroimen kolektiboa, eta baita komunitate ezberdin baten kide izateko sentimendua ere, jada gehiago ezkutatu ezin direnak.

Beraz, bidezkoa da bateratze prozesuaren azterketa egitea, bere aurrekari eta ondorioak kontuan izanik.

Alde batetik, gerraondoko garaietan, aipatu bateratze prozesua ez zen herritarren adostasunarekin gauzatu, geroagoko herri legedian aurreikusten den bezala herrien arteko anexio eta desanexio kasuetarako. Gaur egungo arauketan bere oihartzuna izan duen aspektu garrantzitsua da hau, argi geratu delarik 2/2003 Arau-foralean, martxoaren 17koan, zeinetan bizilagunen onarpen gabezia hori arrazoia den hirurogeigarren hamarkadan elkartutako herriek, eta berriro desanexioa nahi dutenek, beren singularitate historikoa berreskuratzeko prozedura berezi bat izateko. Desberdintasunak alde batera utzita, Altza era antidemokratikoan anexionatua izan zela azpimarratu behar da, eta beraz, merezi duela bere singularitate historikoa berreskuratzeko eskubidea, kasu honetan herri aske izateko eskubidea berreskuratzea delarik helburu horretarako bidea.

Bestalde, 1939ko azaroaren 11ko anexio aktak berak, bereziki jasotzen du “urruneko egoera batean munizipioaren desagregazioa, Altzako udalak berriro ere herri independentean eratzeko”. Hau espresuki jasotako kasua da, eta beraz, esan genezake, Donostiako udalak aukera hori bermatzeko betebeharra duela, zeina, logikoki, Altzako bizilagunen erabakia izango den.

Azkenik, egoera honetan, ikusirik Donostiako Udalak Altzako gizarteari herri izateko eskubide ukaezina onartu behar diola, ikusirik, halaber, komunitate baten pertenentzia sentimendutik komunitate beraren ezaugarri historikoen berreskurapena gauzatu arte interesatuek bultzatu eta garatu beharreko prozesua dagoela, neurrizkoa da behin behineko figura bat eratzea altzatarrei euren interesen gestioan parte hartze aktiboa izaten utziko diena, horretarako gestio organo deskontzentratua eratuz.

Aurreko guztiagatik, sinatzaileek hurrengo proposamena gauzatzen dute

PROPOSAMENA

LEHENA: Donostiako Udalbatzak Altzako komunitateari bere herri independente izaera berreskuratzeko eskubidea aitortzen dio, 1939ko azaroaren 11ko anexio aktan aurreikusten den bezala, eskubide hori lege eta araudiaren arabera gauzatuko delarik.

BIGARRENA: Donostiako Udalbatzak onartzen du Altzako ingururako behin behineko organo deskontzertatu baten sorrera eta garapenerako komisio bat eratzea, organo deskontzertatu beharrezko gestio organoez hornitzeko, altzatarrek aurreko atalean aitortutako eskubidea egikaritu bitartean.

Etiketak: , ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »

etiketak


Sarean