Eskalantegi-sagar

2012, 6 de Noviembre

Iñigo Landa

eskalantegi

Eskalantegi (antxo.com)

Hiztegietan barrena bilaketan ustekabeko hitz batek arreta lapurtzen digu sarritan.  Oraingoan “eskalantegi-sagar” izan da, Orotariko Euskal Hiztegian jasoa. Hiztegiak iturrira, Jon Garbizu “Zubigar” idazlearengana eraman gaitu. Lezoarra jaiotzez Pasaiara ezkondu eta bertan bizi izan zen istripu baten ondorioz 1930ean hil arte. Euskera agerkarian Nikolas Alzolak “El vocabulario inédito de Zubigar” eman zuen argitara, 1962. urtean, Koldo Mitxelenaren ohar batzuekin. Honela jasoa dago: “282. Eskalantegi-sagarr. Pasai. Variación de manzana“. Ez dakigu ezer gehiago, soilik izena geratu da.

Etiquetas: ,

1 comentario

  1. joan mari irigoien

    Segi hitzen arrastoen bila, Iñigo, guk asmatuko zizkieagu-eta zaporea eta kolorea bidean galdutako sagarrei (ez zakiat zergatik, baina sagarrondoen goiko adarretan irudikatzen ditiat “eskalantegi-sagar horiek”, beti argiaren bila, eguzkiaren bila: gozo-gozoak behar zituan, beraz…).

    Eutsi goiari:

    joan mari irigoien

Dejar un comentario

Estibaus

Categorías

Mayo 2020
L M X J V S D
« Abr    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Últimos comentarios

  • Estibaus » 80 urteko anexioa: aitormena
    (2020, 20 de Mayo)
    «[...] Aurreko sarrera batean Donostiako Udalari dei egiten genion Errepublikarekin zuten konpromisoagatik jazarriak izan ziren zinegotzi altzatarren lan politikoa onar ...»
  • joan mari irigoien
    (2020, 8 de Mayo)
    «Aldez aurretik bada ere, ESKERRIK ASKO, Ion Urrestarazu! jmi »
  • Estibaus » Altza prentsan (1936-1940)
    (2020, 7 de Mayo)
    «[...] Altzako alkate izateari utzi eta hilabetera, Gobernu Zibilak 1.000 pezetako isuna jarri zion Antonio Silvari, babarrunak legez kanpo saltzeagatik. ...»
  • Beatriz Garmendia
    (2020, 4 de Mayo)
    «Por cierto, soy hija de carmen, la hermana de Agueda Otegui »
  • Beatriz Garmendia
    (2020, 4 de Mayo)
    «Hola Edurne, soy Beatriz, sobrina de Agueda Otegui. Si quieres ponte en contacto conmigo, me encantaría saludarte. »

etiquetas


En la red