Julian Mas, Julimasene

2012, 30 de Noviembre

Iñigo Landa

julimasene

Julimasene 1965 (T. Paulis)

Mas abizena hortzetik hortzera dabil egun hauetan Kataluniako politikaren karira; baina Mas abizena Altzan ere errotuta geratu da, ezkutatuta bada ere, baserri ezagun baten izenean. Baserri hori Herrerako Julimasene da, Monseko bidean dagoena eta autopistaren ezpondan ia zintzilik geratu dena.

Julimaseneren jatorrizko izena Floresta da eta XVI. mendean agertzen da lehen aldiz dokumentazioan, 1512. urtean hain zuzen ere, eta 1805. urtera arte ez dugu gaur egun ezagutzen dugun Julimasene izen aldaerarekin aurkituko. Aldaketaren arrazoia aurkitzeko 1719. urtera jo behar dugu. Urte hartan Berwickeko dukeak Donostiaren setioan triskantza eta kalte handiak egin zituen eta kalte horien ebaluazioa jasotzen duen dokumentuan aurkituko dugu arrazoia ulertzeko bidea. Dokumentu horretan Altzako etxe eta baserrien zerrenda luzea agertzen da, bakoitzak jasandako kalteen balioarekin batera, baita Julimasene ere: “Casa llamada Julian Mas y su pertenecido“. Ez dakigu zein zen Julian Mas hori, baina “-enea” euskal atzizkiak Floresta izena ordezkatu zuen Julimasene Julian Mas izeneko norbaiten etxea zela adierazten digu zalantzarik gabe.

(Kalteen ebaluazioa jasotzen duen dokumentua irakurtzeko hemen)

julian-mas

Etiquetas: , ,

5 comentarios

  1. Luma

    Hara gure Berwick, nun agertu eta Altzan. “Sucesion” gerra hortan oso famatua.
    Duke honek Bartzelona konkistatu zuen Felipe V.rentzat. Irailan “ospatzen” dena.
    Marlborough (Manbru famatua)ren familiarena. Bi bando desberdinetan borrokatu zuten.

    Oso erlazionatuta “Mas”ekin, ezta?
    Oso interesgarria.
    Eskerrik asko.

  2. Iñigo

    Bai, Luma, kontu txiki hauek oso interesgarriak dira, gertaera eta pertsonaje ospetsuenak bakarrik ez. Hamaika aldiz pasa gara baserri horren ondotik, eta bere izenarekin nolabaiteko ‘moskeoa’. Erantzun bat aurkitzen duzunean nolabaiteko poza sentitzen duzu, ezta?
    Dokumentu horretan bertan, Herrerako beste baserri baten izenari buruzko argia ematen du. Peruene itxuraz ez du zalantzarik sortzen, baina aipamen zaharreneta joaz Peredo aurkitzen duzu: 1702 Peredo
    1719 Fededorena (propia de José de Peredo); 1761 Peredoene; 1782 Peroenea; Peruenecoerrota. Kasu honetan ere Berwick horren dokumentuan aurkitzen dugu erantzuna: ‘propia de José de Peredo’.

  3. Luma

    Izen horiek, gaskoiak izango dira, ezta?

  4. altza

    Ez, XVIII. mendea da hau eta gaskoien mugimendutik urruti (XV. mendera arte).

  5. zigor etxeburua

    zorionak, benetan. Oso jakingarria.

Dejar un comentario

Estibaus

Categorías

Abril 2024
L M X J V S D
« Mar    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Últimos comentarios

  • Adriana
    (2024, 29 de Marzo)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, 27 de Marzo)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, 27 de Marzo)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, 22 de Marzo)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, 2 de Marzo)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»

etiquetas


En la red