Barruti bat Altzan

2013, Urtarrilak 29

AHM

donostiako-udaletxeanJoan den urteko ekainetik hona gure elkartearen barruan prozesu bat abiatu genuen Altzan barruti bat antolatzearen inguruan. Idatzi bat prestatu dugu eta orain hasiko dugun bigarren fase honetan idatziaren edukia gizarteratzeko eta udaletxean aurkezteko asmoa dugu. Aurkezpen honen amaieran irakur dezakezue osorik.

Elkarte kulturala da gurea, gure herriaren ibilbide historikoari lotua, baina, elkartearen estatutuetan jasota dagoen bezala, gaurko eta etorkizuneko Altzarekin ere konprometituta dago eta badauka, beraz, Altzako beste elkarteek bezalaxe, zer esanik gai honetan. Alabaina, aurrera egin nahi bada behintzat, nahitaezkoa da AHMren jarrera besteenarekin bateratzea eta, horretarako, datozen hilabeteetan gainontzeko elkarteekin bilerak antolatuko ditugu auzoetan (Altzagaina, Bidebieta, Herrera, Intxaurrondo eta Sarrueta) gure iritzia aurkezteko, beste elkarteek pentsatzen dutena jasotzeko eta barrutiaren jarraipena egingo duen batzordea osatzeko. Bilerak noiz eta non izango diren garaiz jakinaraziko zaizue.

Honen bitartez gonbidapena luzatu nahi dizuegu antolatuko diren bileretan parte hartzeko elkarrekin aritzea ezinbestekoa izango baita Altzaren antolaketa instituzionalaren aldeko lehen urrats honetan.

(Gaiaren egunez eguneko jarraipena Altza Barrutia blogean)

-000-

Barruti bat Altzan

Orain dela urtebete udal batzorde bat osatu zen Donostian Altzan barruti bat antolatzeko. Denbora tarte horretan, ordea, batzordea erabat geldirik egon da eta ez du bere lana egin. Hiritar gisa eta elkarte kultural gisa behar-beharrezkoa deritzogu ahal den lasterren lanak burutzea eta Altzan barrutia antolatzea.

Lehenik eta behin, 2003. urtean “gobernu lokala modernizatzeko neurriak” jasoz onartu zen legeak hala agintzen duelako.

Badira, gainera, arrazoi historikoak ezin direla inolaz ere zokoratu: batetik, Altza udalerria izan da eta Donostiak sinatu zuen anexio aktan udalerria berriro izateko eskubidea aitortzen zaio eta, bestetik, udalerri izan ez den garaietan, Altzak beti izan du Donostiaren barruan berezko administrazioa.

Horiez gain, Altzan sortu beharreko barrutiak ezaugarri hauek izan beharko lituzke kontuan:

Barrutiak hiritarren partehartzea ahalbideratu beharko luke, hiritarren eta udal ordezkarien arteko harremanak erraztuz eta komunitatearen kohesioa indartuz.

Barrutiak deszentralizazioa suposatuko luke, aurrekontuak eta hiriaren proiektuak egiteko orduan batez ere.

Barrutiak auzoak artikulatu beharko lituzke, baita, ahal den neurrian, mugetan dauden beste udalerrietako auzoekin ere.

Barrutiak udal departamenduen arteko koordinazioa eta ekinbide bateratua erraztu beharko lituzke.

Altzako auzoen eta auzokideen interesak hobeto defenditzeko ezinbestekoa deritzogu hirian barrutien egitura indarrean jartzea lehenbailehen, kudeatzeko eta erabakitzeko ahalmena izango duena eta udal zerbitzuak kudeatzeko eskumenak eta dagozkion baliabide ekonomikoak zein materialak eta pertsonalak izango dituena. Udal-batzordeko zinegotziek honi buruz dituzten iritziak hiritarrekin konpartitu eta azalpenak eskaini behar lituzkete.

Udal ordezkari politikoei eskaera hau aintzat hartzea eta egin beharrekoak egin ditzatela eskatzen diegu eta Altzako hiritarrei zein elkarteei eskaera honekin bat egitera gonbidatzen diegu.

Etiketak: , ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Iraila 2019
A A A O O L I
« abu    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

RSS

Azken iruzkinak

  • Miren Koruko González
    (2019, Abuztuak 31)
    «Eskerrikasko egindako lan guztiagatik, Arantza. Harzazu ondo merezia duzun atsedena. »
  • José Ignacio Gamboa
    (2019, Abuztuak 27)
    «Acabo de conocer vuestro blog, realmente me ha impresionado y me gustaría ponerme en contacto con vosotros si es posible, ...»
  • joan mari irigoien
    (2019, Abuztuak 25)
    «Altzako herri-mugimenduen eragile, langile porrokatu, euskararen maitale, Bakea eta Ohorea zuri, Arantza! jmi »
  • Miren Koruko González
    (2019, Abuztuak 14)
    «Posible izango litzateke berriz Guda Zibilean Altza inguruko ibilbidea antolatzea? Apirilean eta Maiatzan ezin joan izan nuen eta pena handia ...»
  • Miren Koruko González
    (2019, Abuztuak 14)
    «Erakusketaren erdia ikusi det. Falta dudana , laister ikusteko asmoa det. Donostiar guziok ikusi behar genuke erakusketa da. Zer pensa ...»

etiketak


Sarean