Martxel Garaikoetxearen omenez

2013, Apirilak 20

Raul Perez

garaikoetxeaAste honen hasieran Martxel Garaikoetxea zendu da. Ondorengo lerrootan nor zen azaltzen ahaleginduko naiz. Duela hamar urte inguru ezagutu nuen, artean Donostiako Irutxulo astekariko erredakzioko kide nintzela. Altza-Herrerako Areto Futbol Txapelketari buruzko albistea idatzi behar nuen eta harekin hitz egiteko esan zidaten, antolatzaileetako bat zelako. Herrerako semea zen Martxel. Oso oker ez banago, Arruebarrena etxeko semea, San Luis plazako bihotzean zegoen etxean jaio zen. Lehen hartu-emana izan genuenetik hamaika aldiz, beti alai eta adeitsu, erantzun zituen nire deiak. Kontatu zidan nola eta zergatik sortu zuten txapelketa: 80ko hamarkadan Altzan oso zabaldua zegoen drogazaletasunari aurre egiteko, gazteentzako aisialdi proposamen bezala eratu zuten txapelketa xumea. Eskolako jolastokian jokatzen zituzten partidak. Ez zuten asko behar.

Urteak aurrera joan ahala, txapelketa hazi zen eta duela bost bat urte goia jo zuen: ia 30 talde. Pentsa zenbat jende mugitzen zuen horren apal jaiotako ekimenak: hamar bat jokalari talde bakoitzeko, entrenatzaileak, epaileak… Ikaragarria! Duela sei bat urte elkartu nintzen Martxelekin, egutegia osatu behar zuten arratsaldean, udara pasata. Hori zen hori saltsa eta giroa Herrera elkartean ikusitakoa! Antolatzaileak, taldeetako ordezkariak… Ez zitzaizkion argazkiak gehiegi gustatzen Martxeli, baina egun hartan atera nion, ondoan Miguel Lazkano kidea zuela. Biak ziren txapelketaren gorputz eta arima.

Partida asko jokatzen ziren astebururo Herrerako frontoi zaharrean eta Altza, Mons eta Bidebieta kiroldegietan. Negu gorrian ere hara eta hona ibili behar zuten Garaikoetxeak, Lazkanok eta beste laguntzaileek astebururo. Trukean asko irabazi zuten. Dirua? Baita zera ere! Jendearen estimua, ordea, eskuratu zuten. Baita ondo irabazi ere, haien lanik gabe ez zatekeen txapelketa existituko.

Altzako kiroldegian jokatzen zituzten final handiak ekaina hasieran, festa giroan: harmailak lepo, Herri Ametsako dantza taldea, txaranga… Lan ona egin izanaren sentsazioa nabaritzen zitzaien Martxeli eta bere kideei garaikurrak ematen zituzten bitartean. Ez zen gutxiagorako. Tamalez, Martxeli eta Lazkanori erregaia bukatu zitzaien duela urte batzuk, txapelketa egiteari utzi zioten eta oso oker ez banago inork ezin izan zuen haiek utzitako lekukoa hartu.

Lerroon bitartez, bi proposamen xume luzatu nahi nituzke. Bata Kirol Patronatuari : Altza kiroldegiko areto futbol pistaren haren izena jartzea, edo sikiera hari eskainitako oroigarria ipintzea. Eta altzatarrei eta herreratarrei, haren omenez txapelketa azkar horietako bat –egun bakarrekoa edo bikoa- sortzea edo partida berezi bat antolatzea jaietan, Martxelek hori eta gehiago merezi baitu. Bere ingurukoak ezagututa, ziur naiz ez direla besoak gurutzatuta geratuko.

Etiketak: ,

3 iruzkin

  1. Elena Arrieta Yarza

    Bonito texto que refleja muy bien la dedicación y el trabajo de Martxel por el Fútbol Sala de Altza. Él era así, trabajador y discreto. Muy buena gente.

  2. Joan Mari irigoien

    Begial lehor al ditut ala umel?
    Martxel joan baitzaigu,
    eta nik ere ezagutu bainuen Martxel!
    Nork emango dizkit pintatzeko tresnak eta koloreak:
    gorri, urdin eta ubel…?
    Sentimenduak, baina, ezin dira pintatu,
    eta soberan ditut paleta eta pintzel

    (BESARKADA BAT MARTXELEN ETXEKO GUZTIEI) / Joan Mari Irigoien

  3. Montxo Garaikoetxea

    Gracias Raúl, Joan Mari y todos los amigos que nos habéis apoyado en estos momentos tan difíciles. No sabéis cómo hemos agradecido vuestras palabras. Ayuda mucho sentirnos tan arropados. Eskerrik asko bihotz bihotzez.
    Montxo Garaikoetxea
    Garaikoetxea eta Makazaga etxekoak

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Apirila 2024
A A A O O L I
« mar    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Antonio Dávila García
    (2024, Apirilak 19)
    «Mis vecinas. Bajo el cielo, serpenteando remontando las colinas van volando e indagando, dos gentiles golondrinas. Pensaba yo,para mí, ¿porqué no hacen aquí, su casita tan sencilla de ...»
  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »

etiketak


Sarean