2013ko sanmartzialetako pregoia

2013, Ekainak 30

pregoia

ERBI MARI

Badut lagun-min bat, zorionez,
trebea baino trebeagoa:

hondatzen zait etxeko iturria,
eta berandu gabe etorriko zait konpontzera;
hondatzen zait arropa zabaltzeko tresna,
eta berandu gabe izango dut hura hantxe;
hondatzen zaizkit pertsianak,
eta berdin;

orain, berriz, mintzamena hondatu zait:
ezin dudala, alegia
hitza lehen bezala erabili,
mihian saltoka!

Zorionez, baina badut lagun handi bat, bai,
deitu ahala etortzen zaidana…
eta hauxe bai bikoka:
guztioi dizuet antzeko lagun bat opa!

Irakur beza Erbi Mari Rallak pregoia,
isil bedi dortoka.

2013-KO SANMARTZIALETAKO PREGOIA

Altzatarrok:

Krisi-krisi-krisi!, krisia bihurtu zaigu minbizi, bihurtu zaigu apokalipsi… bihurtu zaigu itomen, zu hor eta ni hemen…

Ondorioz, halaxe gabiltza mundutarrok, bidean galduak, jakin gabe zer esan, jakin gabe zer egin, munduko boteretsuek hanketan kate ezin astunago batzuk jarri balizkigute bezala eta buruan, irrati-telebistetako tertuliak bitarteko, tona bat lasto: zer gara gu, bada, jauntxo ahaltsu horientzat, astoaren pareko izaki batzuk baizik? Baina hara: psikiatra eta psikologoek diotenez, geure problemei aurre egitea bezain inportantea da tarteka atseden hartzea, eta zer horretarako hobe herriko festak baino? Iritsi zaizkigu, bai, sanmartzialak, eta ahaztu gaitezen krisiaz behingoz, ahaztu gaitezen astoaz eta lastoaz: ahaztu dezagun, bai, eguneroko errealitate goibelera garamatzan hitza; kanta dezagun haltza eta kanta dezagun haritza, har dezagun eskuan zorionaren atea zabal dezakeen giltza eta aurki dezagun ateaz bestaldean dagoen ditxa: bizi dezagun, bai, bizitza!

¡Crisis-crisis-crisis! Pero ahora estamos en fiestas, y olvidémonos, por unos días, de la palabreja en cuestión. ¡Cómo olvidarnos, sin embargo, de la crisis, si estamos inmersos en ella! Sería como pedir a un pescador que se olvide del mar en el que está pescando: ¡imposible!

Horregatik, ospa ditzagun sanmartzialak gogotsu eta umoretsu, baina, lehenik eta behin, baketsu; egin dezagun salto eta dantza, baina ez besteen poltsikoan arrantza (poltsikoa Bárcenas jaunarena ez bada, jakina!); edan ditzagun garagardo batzuk, eta egin dezagun parranda, baina gibelak ez eztanda; eta, behin esaten hasita, liga dezagun, opiltxo ederren batekin izan ezean, hontzen uluekin gutxienez…! Aldi berean, baina, ahalegin gaitezen munduko boteretsuek jartzen dizkiguten kate astunak apurtzen, solidaritatea predikatuz eta praktikatuz; eta ahalegin gaitezen, batez ere, jauntxo horiek buruan sartzen diguten tonetako lasto-zamari su ematen. Eta, badaezpada, egin diezaiogun otoitz San Martziali, bidean galdutako etxaferurik begian leher ez dakigun… krisi-garaian laguntza guztiak ere gutxi izaten dira-eta!

Krisi-krisi-krisi!, krisia bihurtu zaigu minbizi, bihurtu zaigu apokalipsi… bihurtu zaigu itomen, zu hor eta ni hemen: ea buelta ematen diogun lehenbailehen!

Por tanto, gocemos de las fiestas, pero sin olvidar que la crisis se ha convertido en cáncer, y se ha convertido en apocalipsis… de aquellos polvos inmobiliarios, vinieron estos lodos: ¡a ver si le damos la vuelta entre todos…!

P.D.: Mendekuaren ordu ilunean, kaleko eta etxeko argia opa dizuet itzalpean zaudeten guztioi.

Joan Mari Irigoien

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »

etiketak


Sarean