Aita gogoan

2013, Urriak 28

Iñigo Landa

aita-san-markoLarunbatean Jose Migel Landa Jaka hil zen, gure aita.

Kandela baten antzean, laurogeita hamazazpi urtez disdiratsu bezain ixil argia eta berotasuna eskaini ondoren, ezinbestez itzali da.

Pablok eta Jazintak Herrerako Txantxarrene (Vista Alegre) etxeko denda-taberna inguruan sortutako familian hezia eta hazia. Gerrak eta gorrotoak kendu zien aita, baina amaren inguruan, fedeak eta lanak gailendu zitzaizkien sufrimentuari eta gorrotoari.

Maitasunak lotu zituen Jose Migel eta Inaxi, gure ama. Haren heriotzak orain dela hogei urte ez zuen lortu maitasunak lotu zuena haustea, bere espiritua -bai, espirituak existitzen dira- berarekin bizi izan baita azken taupadara arte.

Aita eta ama argazkizaleak izan ziren. Ezkon aurretik, amaren osaba batek oparitutako argazki makinarekin hasi ziren eta momentu politez betetako album sorta bat utzi digute: gazte garaiak, familia osatu, lagun artekoak… Une samin hauetan gozagarriak.

Lana leku garrantzitsua izan zuen bere bizitzan. Errenteriako Niessen enpresan bere burua aurkeztu zuen administratibo lanpostu bat betetzeko. Elkarrizketa amaieran, Guillermo Niessen nagusiak: “Usted será el ministro de asuntos exteriores. ¿Tiene novia? ¡Cásese!”. Aitarengan ikusi zuen “diplomatiko” sen horrek eta etxetik jasotako nolabaiteko “dendari” izaerak denborarekin enpresako zuzendari komertziala izatera eraman zuten, eta horretan jardun zuen erretiroa hartu arte.

Erretiroan, familia, fedea, auzoa… Itxuraz, ezer berezirik ez, baina bere ondoan den-dena berezia izan da. Ume garaitik bere eskutik ikasi nuen Altzako bidexketan barne ibiltzen eta gozatzen. AHMren hasiera-hasieratik, bestetik, bere babesa eta laguntza isila hortxe egon da, idatzitakoak irakurriz, komentatuz, izenak eta bestelekako datuak berreskuratzen lagunduz… Hil arte egunero jarraitu du Altzako bideak urratzen, Berra bidetik barne portuko bokalera begira eseritzeko, edo Molinaoko bazterretan freskotasun bila bero egunetan, Inaxi nola ezagutu zuen zaintzailearekin gogoratuz…

Maitasunez eta zintzotasunez betetako bizitza izan da berea. Munduarekin eta bere buruarekin bakean hil da, azken momentura arte gozo-gozo eta gozatuz. Jakin badakit gorazarre hau eginez bere gogoa traizionatzen ari naizela, baina barruak hau idaztera eraman nau, eta ondo da.

3 iruzkin

  1. Elena Arrieta Yarza

    La desaparición de personas como Jose Miguel nos deja algo vacíos. Esa fuerza que emana de la propia discreción le convirtió en los últimos años como referencia de una generación que, con él, prácticamente desaparece en el entorno altzatarra. Aguantaron situaciones muy difíciles, se enfrentaron a cambios brutales pero supieron mantener su dignidad. Era buena gente, que es lo mejor que sé decir de una persona.

  2. Luis Mari Flórez Arabaolaza

    Niessen Jaunak esandakoarekin, guztiz konforme nago.
    Nik ez nuen ondo ezagutu, baina diplomatiko planta eta itxura bazuen.
    Gauza asko esan daitezke, baina aurrekoak (Elena Arrietak) esan duen moduan “era buena gente, muy buena gente” guztiz konforme nago.

    Goian bego.

  3. zigor etxeburua

    Jaso ezazue gure dolumina, Iñigo.
    Oso gogoan ditut zuen gurasoak, beti elegante, eta haurra nintzela, ikastolarako bidean nola agurtzen genuen elkar zuen etxe paretik igarotzean. Nola aldatu diren garaiak, zuen aita eta gu auzoak izan eta internet bidez jakin dut bere heriotzaren berri (gure gurasoek deitu ziguten notizia jakinarazteko, baina ez gintuzten topatu).

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Urtarrila 2021
A A A O O L I
« Abe    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Bruno lavalle Beta
    (2021, Urtarrilak 19)
    «Hola soy bisnieto de Juan Bernardo Berra que nació en Milan??El de junio dd1875 y murió en Buenos Aires 1 ...»
  • Maite
    (2021, Urtarrilak 18)
    «Zelako harribitxi puska! Eta nolako enbidia ematen duten garai batean gauzei eskeintzen zieten denbora eta kariñoa, adibidez, lagun b ati ...»
  • Fernando
    (2021, Urtarrilak 12)
    «Eskerrik asko A Estibaus. Maribel , Iñigo Landa y Pachi Lazcano. Por por la publicación ...»
  • Milca Andrea Torres Berra
    (2021, Urtarrilak 10)
    «Hola soy originaria de Oaxaca,México ,recuerdo que mí abuelo Berra García describía que sus padres radicaron en Veracruz y la ...»
  • joan mari irigoien
    (2021, Urtarrilak 4)
    «Iñigo eta Juan Carlos: Harri zatar eta amorfoen artean, harribitxiak ere aurkitzeko gai zarete! jmi »

etiketak


Sarean