Antxotarra eta altzatarra txapeldunak

2008, Urriak 16

Koldo Izagirre

 1935eko neguan Gipuzkoako Batzoki arteko pelota txapelketa hasi zen, eta antxotarrok Jose Manuel Linazasoro (Txulofronton) eta Jose Orbegozo bikotea aurkeztu genuen. Alegia, aurkeztu zuen batzokiak. Linazasoro aurrelari beldurgarria zen, eta normalean Abaliarekin jokatzen zuen. Biak antxotarrak. Baina Abalia gaixotu egin zen orduan, eta beste atzelari bat bilatu behar izan zuen, Josetxo Milleskoa.

Kopa

Hogeita bi partida jokatu zituzten, eta 21 irabazi, Errenteriako batzokian jokatu zen finala barne, 1936ko otsailean edo martxoan, hor nonbait. Gipuzkoako Txapeldunak beraz, antxotarra eta altzatarra (nahiz Antxoko batzokia ordezkatu)

Kopa oso polita zen diseinuz, estilizatua, dotorea. Ikurrina bat zeukan itsatsia, eta azpian “Gipuzkua’ko Txapelketa” jartzen zuen.

Gerra heldu zen eta ikaratu egin ziren: ikurrina kendu, zaku batzutan bildu eta Millesko ikuiluan ezkutatu zuten.

Gero, handik urteetara, kopa berriz atera eta zozketa egin zuten nork eramango: Antxora etorri zen.

Juantxo Linazasoro aita bezain aurrelari bikaina izan dugu, palaz. Berak hartu zuen kopa aita hildakoan, eta kaliz bat baino distiratsuagoa dauka.

Etiketak: , ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abendua 2021
A A A O O L I
« Aza    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • joan mari irigoien
    (2021, Azaroak 20)
    «Aizue: Pozgarria da ikustea nola zuek bezalako jendea arduratzen den gai hauetaz, zeintzuk herritarren nolabaiteko egunerokotasunarekin lotuta dauden. ZORIONAK, eta EUTSI GOIARI! jmi »
  • Estitxu Cantera
    (2021, Azaroak 12)
    «Kaixo; Javierren alaba bezela eta nire ama eta ahizparen izenean ere, eskerrîak eman nahi nizkizuen maitasunez beteriko hitz hauengatik. Gu samiñarekin ...»
  • Maite Lopetegi
    (2021, Azaroak 9)
    «Seko harrituta geratu naiz. Ez esperoan erabat. Bilduma Casaresen zegoen garaietan ezagutzeko aukera izan nuen. Oso pertsona atsegin eta adeitsua. ...»
  • Javi Castro
    (2021, Azaroak 9)
    «Nos deja un recuerdo imborrable. Goian bego. »
  • Estibaus
    (2021, Azaroak 8)
    «Sur www.altza.info, il a deux articles de presse liés à l'auto-cross. Dans l'un d'eux, il y a une photo de ...»

etiketak


Sarean