Arriberri eta Arrizar auzuneen izenei buruz

2014, 22 de Enero

arrizarArrizar eta Arriberri auzuneen izena idazteko formari buruzko iritzia eskatu digute, ahaztu gabe Harria parkearen izena ere horiekin erlazionaturik dagoela.

Historia aldetik ikusita, inongo zalantzarik ez dago. Jatorrizko izena ARRIAGA da, egungo parkearen goialdean zegoen oinetxearena. Horrela agertzen da dokumentu guztietan lehen aipamenetik, 1456. urtean, XX. mendera arte (1). Arriaga oinetxearen lurretan eraikitako etxeen eskrituretan ere jatorrizko forman agertzen da idatzita.

Aldaeren inguruko nahasmena, beraz, berria da eta Arriaga izenaren ahoskerak zerikusi izan du. Izan ere, bertakoek hitz egiterakoan ARRIYA deitu izan diogu baserriari, euskal hiztun batentzat batere arrotza ez den forma bat. Hizkuntzalari batek esplika ditzake arazorik gabe Arriaga > Arriyaga > Arriya aldaketak, arruntak baitira gure hizkeran: ‘egun guztiyan alkiyan eserita’ edota ‘Astiarra’ Astigarraga esateko. Inor gutxiri okurrituko zaio Astigarraga herriarentzat Astiarra aldaera ofiziala egitea, baina Altzan bai, Donostiako udalaren eskutik. Adibidez, Aduriz oinetxearen kasuan, ‘Auditz” ahoskeraren aldaerari eman dio ofizialtasuna, gaur egun arte iraun duen mendeetako jatorrizko formari bizkarra emanez. Arriaga kasura itzuliz, Donostiako udalak Arriaga > Arriya bilakaerari koska bat estuago egin dio eta oinetxearen orubean egin zuten parkeari, azak ontzeko, HARRIA izena jarri zion.

Arriberri izenaren jatorria ARRIYA BERRI etxearen izenean datza, Victoriano Rotetak -frankismoaren lehen alkate altzatarra- eraikitako etxearena, eta, ondorioz, Arriaga ARRIYAZAR izatera pasa zen. (2) Arriya Berri etxea ROTETA auzoa eraikitzeko bota zen, auzunearen izena Roteta abizenetik hartuz (3). Arriya Berri etxearen izena Casares baserriaren inguruan eraiki zen auzunea izendatzeko erabili zen (4). Udalak 1973ko abuztuaren 31n izen hauek finkatu zituen “ARRI BERRI, Grupo de - HARRIBERRI Auzunea” eta “ARRI-ZAR, Grupo de - HARRIZAHAR Auzunea” aldaerekin (5). Gaur egun Arrizar eta Arriberri auzuneak eta Harria parkea izenak erabiltzen ditu bere kale izendegian. Amaitzeko, azken hamarkadetan, giro batean eta hainbat ekitaldi eta karteletan, HARRI BERRI aldaera ere erabili izan da eta bertako ikastetxeak “Harri Berri - Oleta” deitzen da.

Lekuak izendatzeko orduan, jakina, iritzi eta irizpide asko egon daitezke eta daude -Koldo Izagirrek ere berea eman zuen izen honi buruz (6)-, baina gure ustez ondoko irizpide hauek oinarrizkoak dira:

- Lekuak historian zehar izan duen aldaera idatzia.

- Etxea edo auzunea eraiki zuenak nola ‘batailatu’ zuen. Auzune hauen kasuan, hortaz, udal artxibora jotzea beharrezko litzateke (Arrizar 1301-4 eta Arriberri 1337-2 espedienteak).

- Bertako bizilagunek izenarekin gustura egotea.

Horrez gain, ‘Altza’ izenaren kasuan bezalaxe, ‘H’ letraren erabilera alde batera utzi beharko genuke eta, jakina, aldaera baten aukera egiteak ekar ditzakeen ondorio ekonomikoak eta praktikoak ere aintzat hartu beharko lirateke.

Hori guztia kontuan hartuz, Arriagazar, Arriyazar eta Arrizar izenen artean, azkenaren egiten dugu, erabilera errotua baitago bizilagunen artean eta jatorrizkoaren kontrakziotzat har daitekelako. Eta antzekoa gertatzen da Arriya Berri eta Arriberri izenekin. Parkearen kasuan, ordea, ARRIAGA izena eraman beharko luke gure ustez, Arriya ahoskatzen jarraituko badugu ere. Izan ere, hor zegoen oinetxearen izena zen -sutetik errekuperatu zen armarriak bertan erakusten du-, eta izen aldaketak ez du inongo eragozpenik sortzen kale izendegiaren erabileran, helbiderik ez baitago izen hori daramana; eta aldaketa erabili daiteke Arriberriko eta Arrizarreko auzuneen bizilagunei haien auzunearen izenaren jatorria ezagutarazteko.

BIBLIOGRAFIA:

(1) LANDA, I.: Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan, In Altza Hautsa Kenduz 12 (2013). 31. or.

(2) TELLABIDE, Josu: Donostiako Toponimi Erregistroa-Registro Toponímico Donostiarra. Dr. Camino Institutua, 1995. 66. or.

(3) HERRERAS, Beatriz: Altza Historia y Patrimonio. Altzako Historia Mintegia, 2001. 99. or.

(4) Ibidem, 101. or.

(5) SADA, Javier; SADA, Asier: San Sebastián. La historia de la Ciudad a través de sus calles. Txertoa, 1995, 7 eta 33 orr.

(6) IZAGIRRE, Koldo: Euskararen Historia txikia Donostian 1800-1998. Susa, 1998. 27-28 orr.

Etiquetas:

Dejar un comentario

Estibaus

Categorías

Abril 2024
L M X J V S D
« Mar    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Últimos comentarios

  • Antonio Dávila García
    (2024, 19 de Abril)
    «Mis vecinas. Bajo el cielo, serpenteando remontando las colinas van volando e indagando, dos gentiles golondrinas. Pensaba yo,para mí, ¿porqué no hacen aquí, su casita tan sencilla de ...»
  • Adriana
    (2024, 29 de Marzo)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, 27 de Marzo)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, 27 de Marzo)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, 22 de Marzo)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »

etiquetas


En la red