Gure kaleen euskarazko izenen inguruan

2014, Urriak 14

Iñigo Landa

lau-haizetaAzken udalbatzaren gai zerrendan “Hiriko kale batzuei euskarazko izena ematea” izenburuko puntua zegoen batzarraren onarpenaren zain, baina hain juxtu honen inguruan sortutako ika-mika izan zela medio, bertan behera geratu zen batzarra. Gertatutakoa adierazgarria da, beste behin agirian uzten baititu eguneroko herrigintzan dauzkagun keriak. Zer erabakitzen den eta erabakiak nola hartzen diren, hortxe arazoaren gakoa. Gu ere ez gaude ados hartutako eta hartu nahi diren zenbait erabakirekin, -ezta hartu diren moduarekin, baina hori beste baterako utziko dugu-, eta ohar hauen bitartez gure arrazoiak plazaratu nahi ditugu.

“Casanao” izenarekin hasita, udal gobernuak “Kasanao” idazkera onartu nahi du eta sozialistek emendakina aurkeztu zuten ‘gaztelaniazko Casa Nao” mantentzearen alde. Casanao Erdi Arotik ezagutzen dugun etxe izena eta abizena da eta bere esanahia garbia da: etxe berria. Casanao idazkerak gaskoi itxura du, -’Molinao’ bezalaxe-, baina XVIII. mendera arte ez da finkatu erabilera hori eta ordurarte ohikoena Casanueva izan da (’Casanova’ ere bi alditan agertzen zaigu). Hortaz, udaletxeko zerrendetan agertu izan diren ‘Casa Nao’, ‘Casas Nao’ eta ‘Nao-Etxe’ desegokiak izan dira, eta oraingo zerrendan onartu nahi duten ‘Kasanao’ ere bai. Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak 1998. urtean onartutako “Donostia Hiriko izendegia. Irizpideak eta erabiltzeko arauak” dokumentuan, 3. orrialdean, forma ihartutzat hartzen du toponimo hau eta espreski aipatzen du ‘Casanao’ grafiarekin.

Casanaoren antzean, Casares. Erdi Arotik datorren oinetxe baten izena da, etxe izena eta abizena, alegia, eta esanahia iluna bada ere erroa erromantzea da. Casares pasealekuaren kasuan, gainera, kale izena pertsona bati eskainia da, Ignacio Casares medikuari hain zuzen. Zerrendan agertzen den Campion euskaltzalearen kasuan bezala, Casares ere bere horretan oso ondo dago.

Txapiñene kalearen izena ere ukitu nahi dute, zerrendan ‘Txapiñenea’ proposatuz. Hainbat kasutan, jakina denez, baserri eta etxe zaharren izenek aldaera ezberdinak izan dituzte mendeetan zehar, eta ‘-enea’ atzizkiaren ‘a’ horrek desagertzearen joera izan du. Ez dugu ikusten aldaketa horren beharrik eta, onartzekotan, irizpide bera erabili beharko litzateke gainontzeko kale izenekin (Txurdiñene bidea, Zilargiñene bidea…).

Eta Zilargiñene aipatuta, idazkera ofizial honekin gure desadoztasuna azaldu nahi dugu bide batez eta Zillargillene idazkeraren alde egin. Idazkera ofizialak ez ditu errespetatu baserri horren izenaren idatzizko eta ahozko tradizioak. Batetik, leku-izenetan ‘ll’ idaztearen aldeko erabakia (Donostiako Pillotegi kalea, Illunbe kalea…) eta, bestetik, Zillargillene izenaren esanahian ‘egile’ bat dago, zilarrarekin lan egiten duen pertsona, Altzako Bolagillene baserriaren izenean bezala.

Udalbatzara eramandako zerrendan beste aldaketa bat ere proposatu da Larraundi kale-izenarentzat ‘Larreandi’ proposatuz. Aldaketa hau bat dator dokumentazio historikoarekin eta, beraz, ados gaude, ‘Larraundi’ aldaera oso berria izanik.

Aldaketa horiez gain, zerrendan “bere garaian onetsitako” itzulpenak eta idazkerak ere agertzen dira, horietako bi, gure ustez, desegokiak. Lauaizeta/Lau Haizeta eta Eguzkimendi/Montesol kale-izenez ari gara.

‘Lau Aizeta, calle de’  izena 1975. urtean erabaki zen, Kataliñene baserriaren ondoan dagoen etxe-jatetxearen izenean oinarrituz. Lehen euskarazko izenean, 1979. urtean, ‘Lau Haizeta kalea’ onartu zen, baina geroago, normalizazioaren izenean seguru asko, ‘Lauaizeta’ idaztea erabaki zuten. Esan bezala, kaleari izena ematen dion etxearen izena, ordea, Lau Haizeta da, horrela idazten dute jatetxeko nagusiek eta, hortaz, kalearen izena ere horrela idatzi beharko litzateke.

Montesol, bestalde, urbanizazio pribatu baten izena da eta bere horretan utzi beharko litzateke itzulpenetan hasi gabe.

Amaitzeko, aukera honetaz baliatuko gara berriro Arriaga/Harria eta Aduriz/Auditz leku-izenei buruz atentzioa deitzeko. Altzak ezagutu duen desitxuratzea ez da soilik fisikoa izan, bere ondare inmaterialean ere beharrik gabeko txikizioa jasan du. Altzako onamastikak merezi du errespetuz eta modu maitekor eta txeratsu batez tratatua izatea, eta honetatik orain arte oso gutxi ikusi dugu.

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Apirila 2024
A A A O O L I
« mar    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Antonio Dávila García
    (2024, Apirilak 19)
    «Mis vecinas. Bajo el cielo, serpenteando remontando las colinas van volando e indagando, dos gentiles golondrinas. Pensaba yo,para mí, ¿porqué no hacen aquí, su casita tan sencilla de ...»
  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »

etiketak


Sarean