Mugekin bueltaka, manipulazioaren eta inposaketaren bidean

2014, Azaroak 7

AHM

Auto de Vargas PoncePasaiako udalak historia faltsifikatzen eta epaitegietan lortu ez duena politikoki inposatu nahian jarraitzen du. Euskadiko Epaitegi Gorenak behin betiko sententzia eman zuela hiru urte pasa direnean, Pasaiako udalak berriro bere koplari heldu dio eta politikaren bitartez aurreko Diputazioarekin lortu ez zuena egungoarekin -Bilduren eskuetan- lortzen saiatzen ari da.

Nondik heldu zentzugabekeria galanta hau? Ezin da ulertu nola udalerri bati burutik pasa zaion bera baino biztanle gehiago dituen lurralde bat berenganatzen ahalegintzea. Eta, gainera, hori inposatzeko duen oinarrizko argudioa orain dela berrehun urte errege absoluto baten agindua izanik. Lehenik eta behin, datu historiko hori faltsua dela gogoratu behar dugu beste behin, eta Pasaiak berarentzat hartu nahi duen lur eremua eta mugaketa, Vargas Poncek idatzitako auzibide agirian agertzen direnak, izapide bat baino ez zela izan, burutu gabe geratu zena. Vargas Poncek berak 1807. urtean kargutik kendu zuten arte zegokion ministeritzarekin eduki zuen isilpeko korrespondentzian hori aitortzen du.

Altzatarrok ez dugu inolaz ere onartuko gu eta gure lurraldea Pasaiako arazo ekonomikoak konpontzeko erabiliak izatea, ez baitugu zer ikusirik arazo horien jatorrian eta kudeaketan. Soilik gure zergak biltzeko eta gure lurretan eraikitzeko nahi gaituzte, baina ez gara salerosketako objektu hutsak, duintasuna daukagu.

Gezurra dirudi, baina hemen eta orain, berrehun urte pasa ondoren, garai hartako Altza Herrixkak Vargasen asmoak geldiarazteko gobernuaren aurrean erabili zituen hitz berberak idatzi ditzakegu: “[La Aldea de Alza] clama por sus términos, y por sus caserios, se queja de que contra su voluntad y las ventajas de sus habitantes se les obligue á contarse por de otro domicilio, á vivir bajo autoridad estraña, y á depender de otros hombres y de otros intereses.”

Etiketak: ,

3 iruzkin

  1. Zigor

    Bat nator,erabat. Gutxienez, errespetua zor digute, batzuek eta besteek.

  2. Pili

    Estoy de acuerdo con el planteamiento. Espero que la gente de Pasaia reaccione y pida a sus politicos que trabajen realmente en solucionar dichos problemas en vez de esconderlos con soluciones fantasmagóricas para distraer la atención y no encararse verdaderamente con dichos temas.

  3. Estibaus » Pasaiarekiko muga gatazkari amaiera

    [...] joko zuela ohartaraziz. Orduan, hemen, Estibausen, erabaki hori salatu egin genuen (”Mugekin bueltaka, manipulazioaren eta inposaketaren bidean“). Sei urte geroago, bide judizial guztiak agortu ondoren, Gorenaren azken epai horrek [...]

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »
  • Estibaus
    (2024, Otsailak 8)
    «Ez, sarrera librea da jarlekuak bete arte. »
  • zigor
    (2024, Otsailak 8)
    «Bikain. Izena eman behar da aurretik? »
  • Ekhi
    (2024, Urtarrilak 10)
    «Jaiotza oso polita da !! Eskerrik asko jartzeagatik. »

etiketak


Sarean