Kirola Album Altzatarra berriaren protagonista

2014, Azaroak 16

c210a-009Azken bolada honetan Album Altzatarra berri baten prestaketan ari gara lanean, oraingo honetan kirolari eskainia. Kirola gure garaiaren adierazpen nabarmenetakoa da, baita Altzan ere. Joan den mendean zehar Altzan, beste lekuetan bezala, kirol jarduera oso bizia izan da, eta horregatik merezi du monografikoki gure atentzioa eskaintzea.

Pilota dugu kirolik herrikoiena eta futbola nonahi aurkituko dugu, baina badira beste hamaika kirol neurri batean edo bestean gure artean egin eta egiten direnak, eta horiei ere gure arreta eskainiko diegu: atletismoa, txirrindularitza, xakea… Zerrenda luze bat atera zaigu, bakoitza bere eszenatoki, klub, figura… eta zaleekin. Aurreko albumen antzeko formatuan, ehun bat argazkiekin XX. mendean zehar Altzako auzoetan praktikatu diren kirolen erretratu bat egiten ahaleginduko gara. Liburua atontzeko, Altzako Tokiko Bildumaren funtsa daukagu eskueran, baita hilabete hauetan bildu ditugun beste hainbat argazki ere bai. Lana ez dago amaitua eta etxean argazkiak baldin badituzue, honen bitartez gonbidatzen zaituztegu gurekin harremanetan jartzera zuen ekarpenak egiteko. Horrela, denok irabaziko dugu.

l9240

Iruzkin 1

  1. Estibaus » Album altzatarra: futbola

    [...] iragarri genizuen bezala, aurten kirolari eskainitako album altzatarra bat prestatzen ari gara argitara emateko. [...]

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »
  • Estibaus
    (2024, Otsailak 8)
    «Ez, sarrera librea da jarlekuak bete arte. »
  • zigor
    (2024, Otsailak 8)
    «Bikain. Izena eman behar da aurretik? »
  • Ekhi
    (2024, Urtarrilak 10)
    «Jaiotza oso polita da !! Eskerrik asko jartzeagatik. »

etiketak


Sarean