Auzoak, herriak, barrutiak… eta anexionatutako udalerria

2014, Abenduak 4

Iñigo Landa

sinatzaileakAnexioaren 75. urteurrenaren oroitzapenak eta Barrutien Araudiari alegazioak aurkezteko garaiak -hilak 17an amaituko da epea- bat egin dute egun hauetan, eta egokitu den batera gertatze horrek “fusio” hura gauzatzeko Donostiako udal ordezkariek onartu zituzten oinarriak berriro irakurtzera eraman gaitu, non Altzaren udal eremua bere osotasunean errespetatzera (4. oinarria) eta Altza-Buenavista izeneko Barruti bat bere Alkatetza-ordetzarekin (5. oinarria) sortzera lotzen ziren.

Anexioa frankistek burutu zuten, baina oinarri horietan jasotakoa bete gabe utzi nahi izan dutenak hurrenez hurrengo udal gobernu demokratikoak izan direla esan behar da, argi eta ozen. Altzaren errealitate historikoari sistematikoki bizkarra eman eta ahaztu nahi izan dute -erabiltzen duten oroitzapen historikoa selektiboa dela erakutsiz-, eta, horrela, Altza izena Altzaren zati bat baino ez denari eman diote eta auzotzat hartu dute. Bada garaia Donostiako ordezkariek oroitzapena berreskuratu eta udalaren politika alda dezaten, Altzari dagokion trataera emanez,  anexionatutako udalerri batena, alegia, eta udalerriarekin hartu zituzten obligazioak betez.

(Anexio aktan jasotako Oinarrien 4. eta 5. puntuen zatiak:)

(…) Únicamente y en previsión de la remotísima eventualidad de una futura desagregación del Ayuntamiento de Alza para constituir nuevamente Municipio independiente, se procederá por el mismo a la formación y oportuna entrega de un inventario detallado de los bienes comunes y patrimoniales que se aportan para su integración a dicho Ayuntamiento en el caso de separación.

Así, bien, se hace constar que con los bienes dichos, el Ayuntamiento recobraría en su día el territorio mismo que hoy día constituye su término Municipal y se halla afecto a su jurisdicción, sirviendo de linderos y límites los actualmente vigentes.

(…) No obstante, y con el propósito de que la fusión no implique perturbación sensible en el desarrollo de los servicios administrativos necesarios a los residentes en la jurisdicción de Alza, conciliando al hacerlo así la unión estrecha apetecida con cierta autonomía o independencia necesarias por el alejamiento de su zona de la nueva población, se procederá a crear tan pronto como la fusión legalmente se apruebe, un distrito Municipal que con la denominación Alza, Buenavista, y constituyendo una Tenencia de Alcaldía, sea confiado al gobierno de un Teniente de Alcalde al que se conferirán las mismas facultades que de ordinario vienen ejerciendo los Tenientes de Alcalde en sus distritos respectivos en aquellas ciudades como Madrid y Barcelona que tienen efectuada la división de su término a tales fines.

Así bien es propósito sentado que la delegación de facultades del Sr. Alcalde a la Tenencia del distrito Alza, Buenavista, alcance la máxima amplitud legalmente posible, singularmente en materia de multas, autorizaciones, instalaciones de carácter meramente reglamentarias, servicios de quintas, informaciones, certificaciones, etc.

Paralelamente se procederá a la habilitación de cuantas dependencias resulten necesarias en orden a la mayor comodidad del vecindario.

Etiketak: , ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abuztua 2019
A A A O O L I
« uzt    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Miren Koruko González
    (2019, Abuztuak 14)
    «Posible izango litzateke berriz Guda Zibilean Altza inguruko ibilbidea antolatzea? Apirilean eta Maiatzan ezin joan izan nuen eta pena handia ...»
  • Miren Koruko González
    (2019, Abuztuak 14)
    «Erakusketaren erdia ikusi det. Falta dudana , laister ikusteko asmoa det. Donostiar guziok ikusi behar genuke erakusketa da. Zer pensa ...»
  • Miren Koruko González
    (2019, Abuztuak 14)
    «Enbasorik egiten ez ba du, ni ere, erabilpen beharrezko bat ematearen alde nago. Ezin degu gure iragana ezabatu. »
  • Estibaus
    (2019, Abuztuak 6)
    «Hola Fernando. Poco más te podemos decir aparte de lo que ya está escrito aquí. Nosotros sólo te podríamos ampliar ...»
  • Carlos Fernando Berra Orendain
    (2019, Abuztuak 5)
    «Hola soy fernando Berra nieto de Carlos Fernando Berra Se poco de mi abuelo Solo se que era italiano Mi abuelo y ...»

etiketak


Sarean