2015 urteko egutegiaren aurkezpena

2014, Abenduak 15

altza-calen-300x430-2015Joan den ostiralean, hilak 12, Jolastokietan, 2015 urteko egutegia aurkeztu genuen. Egutegi berrian kirol giroan murgildu gara. Izan ere, album altzatarra berria prestatzen ari gara eta bere orrialdetan kirolak Altzan XX. mendean zehar izan duen presentzia islatu nahi dugu. Asmoa burutzeko argazki sorta interesgarria badugu dagoeneko, baina, hala ere, egutegiaren aurkezpenaz gonbidapen berri bat egiteko baliatu gara, Altzako kirolarekin zer ikusirik duen momenturik, lekurik, ekitaldirik, protagonistarik eta abar jasotzen duen argazkirik duena gurekin harremanetan jar dadin.

Egutegi handiaren argazki nagusia Patxi Lazkanok utzi digu eta Herrerako futbol-zelaian sari-banaketaren unea jasotzen du, atzealdean Altzagaina ikusten delarik (1958). Ezkerreko argazkia, bestetik, Francisco Lasak eman zigun eta Mirakruzgainako jaietan 1956. urtean egin zen txirrindu lasterketa ageri da. Honen parean, eskuinaldean, Javier Gallegoren argazkia dago, non mutiko multzo handi bat “I. Altzako Krossa” lasterketan parte hartzen ari diren (1984). Egutegi txikirako, azkenik, Herrerako Sportingaren aulkia aukeratu dugu (1972); argazkia Sportingek berak pasa digu.

Egutegiaren aurkezpena Jolastokietan egin izana ez da kasualitatea izan. Jolastokieta auzoaren izena, eta bertako sozio-kultura-jolas-kirol elkartearen izenarena -bere egoitzan aurkezpena egiteko hain abegikorrak izan direnak-, orain dela ehun urte sortu zen Jolastokieta Elkartearen izenetik eta elkarte horrek Herreran zituen instalazioetatik datorkie. Mendeurrena gogoratu eta elkarte horrek egin zuen ibilbide laburrari -lau urte besterik ez- gain-begirada bat eman genion aurkezpenean. Jolastokieta elkartea eta bere instalazioak nabarmendu ziren hainbat kiroletan, hala nola pilotan, futbolean… eta, batez ere, atletismoan, paper garrantzitsu bat jokatuz kirol honen sorreran eta hastapenetan. Elkartea desagertu ondoren instalazioen erabilerak jarraitu zuen 1940. urtera arte, inguru horretan Rutilita fabrika eraiki arte. Aurki, Estibausen bertan, sarrera berri bat egingo dugu Jolastokietari buruz bildu ditugun datu garrantzitsuenekin, aurkezpenean banatu genuen orrian agertzen zirenak. Argazkiak, prentsa kronikak eta gainontzeko dokumentuak, bestalde, Altzako Tokiko Bilduman kontsulta daitezke dagoeneko, hemen klik eginez.

Aurkezpenari amaiera emateko, fotogalería bat proiektatu genuen albumerako bildu ditugun argazkien artean aukeraketa bat eginez. Epe labur batean Altzanet web orrian ikusgarri egongo da.

Eta ondoren, bertan bildu ginenak, berrogeita hamar lagunetik gora, parada izan genuen beste behin elkarrekin egoteko, hitz egiteko, datuak eta esperientziak jasotzeko… lanean jarraitzeko indar-iturri bikaina.

Aurreko urteetan bezala, egutegia doan banatuko da olentzeroetan, kultur etxean eta diruz lagundu diguten lekuetan. Hauei ere gure eskerrik beroenak.

Urte berri on!

egutegi-txikia

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »
  • Estibaus
    (2024, Otsailak 8)
    «Ez, sarrera librea da jarlekuak bete arte. »
  • zigor
    (2024, Otsailak 8)
    «Bikain. Izena eman behar da aurretik? »
  • Ekhi
    (2024, Urtarrilak 10)
    «Jaiotza oso polita da !! Eskerrik asko jartzeagatik. »

etiketak


Sarean