Altza Herriak 10 urte bete ditu Interneten. 2005ean Altzako web guneak 35.000 bisita izan ditu

2005, 21 de Diciembre

Hasiberria den urte honetan Altzako Historia Mintegian urtemuga batzuk beteko ditugu. Hasteko, aurten 20 urte betetzen ditu Elkarteak. Orain dela 20 urte, 1986ko ekainean hain zuzen, Casares Kultur Etxea inauguratzeko Altzako argazki zaharrekin erakusketa bat prestatu genuen eta honekin hasi ginen egindako bide luzea eta emankorra.

Baina hau ez da urtemuga bakarra, eskuen artean duzun Estibaus buletinak 10 urte betetzen ditu hilabete honetan.

Eta azkenik, orain dela 10 urte ere, interneten kokatu genuen lehengo web orria. Garai hartako web gunea orri bakarrekoa zen eta Eusnet elkarteak zeukan zerbitzarian kokatu genuen. Interneten nolakoa ziren lehengo urratsak ezagutu nahi dituztenentzat, berriro lehengo orri hau interneten jarri dugu helbide honetan www.altza.net/1996web.html .

Hasieratik proiektu honi Altza.net izena jarri genion. Proiektua etapa desberdinetatik pasa da, diseinuak aldatuz eta edukiak gehituz. Eta espero dugu hurrengo 10 urteetan ere zerbitzuak eta edukiak hobetzea. Ildo honetatik, urte honetan zehar tokiko bildumaren katalogoa on-line eskaintzea gustatuko litzaiguke.

Gaur egun, proiektua erabat finkatuta dago. Joan den urtean 34.870 bisitari izan genuen, ia-ia 100.000 orri ikusiz. Datuek adierazten digutenez, urtez urte bisitarien kopurua igotzen ari da, eta 2005ean eman den igoera %7a izan da.

Bisitari gehienak altzatarrak edo inguruko herrikoak dira, baita ere espainol estatutik eta Hego Ameriketatik (Mexiko, Argentina, Peru, Chile, Colombia…) bisita dezente egon dira. Bitxikeri moduan, esan dezakegu Txinatik ere bisitak (139) egon direla.

Batez ere, bisitariek eguneko informazioa bilatzen dute, baita ere gure argitalpenek arrakasta handia daukate. Artiga bildumakoak izan dira deskargatuenak, alegia, Beatriz Herrerasen lanak (Artiga 4) 2.170 deskarga izan ditu, Txaro Roquerorenak 1.638 … Beste atal oso bisitatuta “Malobra” Orotariko Altzatar Hiztegia izan da.

Bukatzeko, esan behar dugu “Altza, hautsa kenduz” bildumaren liburuak ez direla azaltzen zerrenda honetan ez baitzeuden digitalizaturik. Baina iaz esfortzu berezi bat egin genuen orain arte argitaratutako 7 liburuak digitalizatzeko eta momentu honetan artikulu guztiak era digital batez eskura daitezke.

Etiquetas: , ,

Dejar un comentario

Estibaus

Categorías

Septiembre 2020
L M X J V S D
« Ago    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930  

RSS

Últimos comentarios

  • LUISI OLACIREGUI
    (2020, 19 de Septiembre)
    «LUISITO, ya desde chaval tuviste un talante y simpatia excepcionales, muy marcados.Cuando necesite que me dieras una mano para cuidar ...»
  • Eneko
    (2020, 19 de Septiembre)
    «Oso hitz politak, mila esker!! Egun tristea denontzat baina egin dezagun berak egingo lukeen zerbait: topa! Beti izango zaitugu bihotzean osaba!! Muxu potolo-potolo ...»
  • Blanqui
    (2020, 16 de Septiembre)
    «Felicidades Madre Rosa María, eres la mejor. Para mí siempre serás Paquita. Te quiero mucho, así como a toda tu ...»
  • Josean
    (2020, 12 de Septiembre)
    «Eskerrik asko Begoña. Izeba Pakirekin nago eta oso posik dago. Agur bero bat. »
  • Begoňa
    (2020, 11 de Septiembre)
    «Zorionak Madre Rosa Maria, que pases un buen dia con todos lo tuyos muxu bat »

etiquetas


En la red