Arriagako karobia

2015, 17 de Febrero

2015-02-12-1801451

Iñigo Landa

Harria parkeko albo batean badago harrizko eraikin xume bat belardian kokatuta. Kubo baten itxura dauka eta hegoaldeko aldean arku moduko bat dauka, harlanduez egina. Arriaga baserriko karobiaren azken aztarna da.

Orain duen kokapena ez da jatorrizkoa. Bere lekua errepide ondoan zegoen, etxetxo baten barruan. Inguru hori parkea bihurtu zutenean, kaleko espaloia zabaldu egin zuten, etxetxoa bota eta barruan zegoen karobia gorago eraman zuten. Argazkietan ikus daiteke karobia hiru momentuetan: beheko argazkietan, 1987. urtean Karobi etxetxoak zein egoeratan zegoen eta 1991. urtean parkeko obrak hasiak zirela nola agirian geratu zen labea, eta goiko argazkian egungo egoera.

Karobia karea lortzeko labea da. Bigarren argazkian ikus daiteke nola karobia mendi hegalean txertatuta zegoen, kareharria eta erregaia goitik sartzea errazteko, eta karea bihurtu ondoren behealdetik jasotzeko.

Karea oso erabilia izan zen baserrien zelaiak ongarritzeko, hormak egiteko eta baita zuritzeko ere. Honen erabilpena XVII. mende amaieran zabaldu zen gure artean eta XX. mendeko erdialdera arte luzatu da. Altzan hiru karobiren berri daukagu, Sarruetako Lasunene baserrikoa, Herrerako Peruene baserri ondoan lurperatuta zegoena, eta Arriagako hau, Lasunenekoaren antzekoa. Karea egiteko lehengaia, kareharria, ugaria da Altzako zenbait ingurutan -Lardiko harrobi handia lekuko-, baina bestetan eskasago, Lau Haizeta aldean, kasu, eta horregatik Amoeder, Artzaka eta Irazuene bezalako baserrietatik Atañaoko harrobietara jo behar izaten zuten harri bila, Errenteriako lurretan, Bordazar ondoan. Horrela dokumentatu daukagu 1698 eta 1899 urte bitartean.

Arriagako karobia da Altzan geratzen zaigun jarduera horren azken aztarna. Merezi du zaintzea eta ezagutaraztea. Horregatik, behar-beharrezkoa ikusten dugu gure kultur ondarearen horrelako  elementuen ondoan argibide-taula bat jartzea eta honen bitartez horren premia aldarrikatzen dugu. Harria parkea, Arriaga oinetxearen orubea, leku aproposa da, jolasleku eta pasealeku izateaz gain, desagertutako garai batera hurbiltzeko (armarria, baserria, Txirrita, karobia…) eta bere baitan gordetzen duen altxorra azalarazteko.

(Altzako Tokiko Bilduman karobiei buruz dauden dokumentuak kontsultatzeko klik egin hemen.)

c100601c100602

Etiquetas: , ,

Dejar un comentario

Estibaus

Categorías

Marzo 2024
L M X J V S D
« Feb    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Últimos comentarios

  • Roberto López
    (2024, 27 de Marzo)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, 27 de Marzo)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, 22 de Marzo)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, 2 de Marzo)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, 17 de Febrero)
    «Oso oso interesgarria. »

etiquetas


En la red