Altza industria eta merkataritza urtekarietan (1879-1911)

2015, Ekainak 17

1905-anuario-riera-1787Duela gutxi, Espainiako Biblioteka Nazionalean eskuragarri dauden industria eta merkataritza urtekariak gehitu ditugu Tokiko Bildumaren datu-basean. Urtekari-saila 1879-1911 urte bitartekoa da eta urte batzuena falta badira ere -1889tik 1894ra, eta 1908. urtekoa-, bildutako sortak aukera paregabea eskainiko digu Altzan garai hartan bizitzen ari zen eraldaketara hurbiltzeko, inguruko herrietan gertatzen ari zen antzean.

Denbora tarte hartan, Altzaren biztanleria nabarmen handitu ze, 1879. urtean 1.230 biztanle edukitzetik 1905. urtean 2.103 biztanle edukitzera pasa zen, 873 biztanle gehiago, alegia. 1935. urtean 4.050 izango dira.

Urtekarietan agertzen diren zerrendetan lanbidea eta jarduera hori egiten duen pertsonaren izen-abizena agertzen da, eta eskaintzen digun informazio horretatik atzeman daiteke merkataritza-industria jarduerak Altzan edukitzen ari ziren sustapena, ordura arte baserria nagusia zen eremuan. Bi momentu azpimarratuko genituzke. Lehenengoa 1894. urtearen inguruan koka dezakegu. Urte hartan, hautesleen erroldak erakusten digunez, altzatarren erdia agertzen da “nekazari” gisa eta beste erdiak bigarren eta hirugarren sektoretan lan egiten du. Lehenengo tarte horretan lanbide gutxi agertzen dira urtekarietan: errementari, mediku, errotari (irina), gurdigile eta ardandegi. Hortik aurrera, ordea, zerrenda luzatuko da: maisu, abokatu, igeltsero, harakin, zurgin, dendari, erlijio-komunitate, notario eta tabernari.  Urteak pasa ahala jardueren zerrendak handitzen jarraituko du: kafetegi, janari-denda, itsaso-artekari, perratzaile, eskuila-lantegi, ardoak eta sagardoak, oihalgintza, eta itsasoaz haraindiko produktu denda.

1904. urtetik aurrera bultzada handiagoa izango da: kafegile, hargin, drogeria, ontzi zilindrikoen lantegi, likore lantegi, industrialari, jostun, tabernari, upelgile, albaitari, argindarra lantegi, botikari, burdindegi, txikoria lantegi, upa-ohol lantegi, upelgile, posta eta telegrafo, olio biltegi, ikaztegi, arotzeria metaliko, ikastetxe partikularrak, ardo biltegi.

Industria eta merkataritza jardueren gehitze hau komunikabideen ondoan gertatuko da, errepide nagusiaren eta trenbidearen ondoan, Molinaotik Intxaurrondoraino, Buenavista eta Herrera tartean, baita Sarruetan ere.

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »

etiketak


Sarean