Altza XXI Herri Ekimenak Auditz-Akular Parkeko 1. Ibilbidea seinaleztatu du

2015, 18 de Julio

Altza XXI Herri Ekimenaa

EGUZKITZA-MOLINAO-ARTXIPI izendatu duten ibilbide horretan Aldundiaren eta Donostiako udalaren dirulaguntza izan dute.

Ibilbidean zehar jarri dituzten 4 paneletan honako informazioa ematen da: Ibilbidea 3,2 kilometroko luzera, biribila, 100 metroko desnibela eta 50 minutuko iraupena.

Ibilbidearen paneletan Auditz-Akular parkearen ikurra izan nahi duen “Gran Capicornio” kakalardoaren irudia dugu, mendiko botak jarri, bastoia hartu eta modu dibertigarrian ibiltzera gonbidatzen gaituena. Izan ere, ornogabe espezie horren aztarnak aurkitu ziren Auditz-Akularreko eremuko harizti batean Altza XXIek eta Haritzalde elkarteak 2005. urtean egindako ikerketan, eta zomorro hau Europa mailan babes bereziko espeziea denez bere irudia parkearen ikurra bihurtzea bilatu da.

image001Panelak ibilbidearen lau puntu estrategikotan jarrita daude eta informazio orokorraz gain, ingurunearen ezaugarri inportanteenak jorratzen dituzte. Horrela,

- Molinaon kokatutakoa “Padura zaharra eta egungo hariztiaren altxorra” titulua du eta bertan honakoa irakur liteke:

“Duela 200 urte, Euskal Herriko beste itsasadarretan gertatu zen bezala,  nekazal lur eremuak zabaltzeko proiektua aurkeztu zen. Itsas isuria itxi eta gero, Padura lehortu zen eta ingurune laua nekazaritza eta abeltzaintzarako egokia. Erlieberik gabeko paisaia honetan, ebakitzeko belardiak eta artasoroak nagusitu ziren eta tartean drainatze ubideak.

Baina paisaia honek ez zuen luze iraun, besteak beste, lurra elkorra zelako eta etengabe istildu egiten zelako eta laster idei eta proiektu berriak iritsi ziren. 1883 urtean, Pasai Antxoko hirigintza proiektua aurkeztu zen, eta behin betikoa ez bazen ere, geroa markatu zuen behin betiko, desnaturalizazio prozesuan. Artifizialtasunaren abiapuntua izan zen.

Atzera begiratzen badugu, harizti txiki baina ederra aurkituko dugu. Harizti txiki honen barruan, Cerambyx cerdo, kakalardoa, ornogabe bat, Europa mailan, interes handikoa, ondo kontserbatutako baso naturaletan soilik bizi dena eta babes zorrotza eskatzen duena”.

Autopista azpian, San Markoko mendiarekin lotura egiten duen puntuan, “ingurumenaren gaineko inpaktu positiboak eta negatiboei” buruzko gogoeta jasotzen da. A-8 autopista eta San Markoko zabortegia du arlo negatiboan protagonismo berezia. Eta positiboan errekak eta ondo kontserbaturiko ibaiertzetako landaretzak.

“Kalte nagusiak: A-8 autopista 1972. urtean eraiki zen, eta geroa markatu zuen Molinaoko bailararen konfigurazioan, izan ere, laban baten moduan, bere ekuadorretik sartu zuten. Bigarren inpaktu nagusia San Markoko zabortegia izan zen, 70. hamarkadakoa

Inpaktu positiboak: errekak eta ondo kontserbatutako ibaiertzetako landaretza. Molinaoko bailaren azalera txikia bada ere, erreka asko ditu bere baitan, eta bakoitzak bere ur-emariarekin, Molinaoko errekara iristen da. Hauen ondoan, egoera on eta itxaronpentsuan  ibaiertzetako landaretza du.

A-8ko oztopoa gainditzeko, pasabide honen bidez sartu gaitezke lasai asko San Markoko gotorlekua, Txoritokieta edo Lau Haizetara joateko aukerak zabaltzen direlako, bide-zaharrak eta herri bideak erabiliz. Baserri ederrak, harizti, ibaiertzetako haltzadi, baratze eta laboreak eta batez ere, belardi desberdinak, landagune-paisaia eder batean, zure zain daude, non urbanizatutako zonaldeak ia-ia desagertzen diren”.

- Hirugarrenik, lehengo txakurtegi zaharraren parean, Molinao errekatik datorren bidea errepidearekin bat egiten duen tokian dago panela, eta “Auditz-Akular proiektuaren mehatxuaz” arduratzen da.

“Molinaoko eremuan ingurumen kalte berriak sortzeko mehatxua jarraitzen du, nahiz eta “Auditz Akular” deituriko mega-proiekua kaxa batean gordeta egon bere bideragarritasun faltaren ondorioz.

“Auditz-Akular” izeneko proiektua 1993-2011 urte bitartean eman zuen ezagutzera, baina aurretik Francoren diktaduratik dator eremu honetan erikitzeko asmoa. Hauek dira oraingo egitasmoaren ezaugarri nagusienak:

-134,5 milioi eurotako urbanizazio kostua, honi gehitu beharko genizkioke 29 etxebizitzen birkokapena eta inguru guzti horren kudeaketak.

-110 hektarea osatzen dituzte hauek 3000tik gorako etxebizitzak eta 300 apartamentuak, bi “parke” aurreikusiz, horietako bat “hiriko handiena”.

-113,57 hektarea belardi eta labore atlantiko galduko lirateke, balio kulturez gain.

-19,55 hektarea harizti, haltzadi ondo kontserbatutako landaretza desagertuko lirateke, balio ikaragarrizko ondare kulturalez gain, lur mugimendu erraldoi baten aurrean.

Funtsean, kultur ondare handia, nekazal eremu handi bat, landagune eder eta bukoliko bat.

Oihartzun gutxi izan duena bertako natur balioen galera izan da. 2005ean, Altza XXI elkarteak Haritzalde elkarteari ingurune honen balioak aztertzeko txostena eskatu zion. Txosten honek (hainbat arlotan Udalak egin zuena baino zehatzagoa), babestutako hainbat espezieen presentzia ohartarazi zuen. Aldi berean, nekazaritzarako eta abelzaintzarako zein basogintzarako eta aisialdirako balorazio bat egin zuen”.

- Laugarrena, Eguzkitza baserriaren parean dago eta “Auditz-Akular landa-gune parkea, asialdirako parkea” garatzen du.

“Gure aurrean, ondare kultural bat dugu, nekazaritzarako gune bat, landa-gune bukoliko bat, aisialdirako gune bat, honako ezaugarriak dituena:

-113,57 hektarea belardi eta labore atlantiko, balio kultural handikoak galdu ez daitezkeenak.

-19,55 hektarea harizti, haltzadi eta ondo kontserbatutako basoak, desagertuko liratekeenak, lur mugimendu erraldoi baten aurrean.

Landa-gune honen elementuen artean, baserriak ditugu, lurraldeak eskaintzen dituen muino leun eta eguzkitsuetan kokatu ohi dira. Bakoitzak hainbat lursail ditu, bide, langa edo bertako hesiz mugatua.

Baserrien ondoan, lurzoru emankorrenak kokatzen dira, baratz eta artasoroz osatuak. Pixka bat urrutiago, mozketarako belardiak zein bazkatutako larreak agertzen dira lurralde zati handi bat estaliz ibar berri bat azaltzen den arte haritzez eta erreken ondoan haltzez nagusitutako basoek hartutakoa”.

Beraz, ibiltzeaz gain gure ingurunea ezagutzeko aukera eta informazio interesgarria zabaltzea lortu da proiektu xume honekin. Espero dugu jarraipena izatea eta gure parkearen ibilbide gehiago markatu eta seinalizatzea.

ONDO IBILI ETA HURRENGORARTE ¡¡¡

image003

Etiquetas: ,

Dejar un comentario

Estibaus

Categorías

Marzo 2024
L M X J V S D
« Feb    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Últimos comentarios

  • Roberto López
    (2024, 27 de Marzo)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, 27 de Marzo)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, 22 de Marzo)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, 2 de Marzo)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, 17 de Febrero)
    «Oso oso interesgarria. »

etiquetas


En la red