Album altzatarra: futbola

2015, Abuztuak 21

c210c-020Azaroan iragarri genizuen bezala, aurten kirolari eskainitako album altzatarra bat prestatzen ari gara argitara emateko. Irailaren amaierako materiala biltzearekin amaitu nahi dugu eta argitaratuko diren ehun bat argazkiko multzoa aukeratzen hasi nahi dugu. Orain arte 1.620 argazki bildu ditugu eta horietako 418 honez gero bere fitxa badaukate eta Tokiko Bildumaren web orrian kontsulta daitezke.

Denok argazki horiek guztiak ikusi ahal izatea nahi dugu eta zuen gustukoak zeintzuk diren esanez aukeraketan laguntzea.  Horretarako, datorren hilabetean zehar falta diren guztiak argitaratuko ditugu webean, behin-behineko fitxa batekin, osatu gabe egon arren argazkia gutxienez ikusi ahal izateko. Zuen aukerak guri helarazteko, eta bidenabar fitxa osatzeko datuak bidaltzeko, fitxa bakoitzak duen “Iruzkinak / Zuzenketak” eremua erabili dezakezue, edo, nahiago baduzue ahm@altza.net helbidera idatziz.

Hauek dira dauzkagun kirolak eta kopuruak: futbola, 654; txirrindularitza,  241; mendizaletasuna, 205; pilota, 131; herri kirola, 93; atletismoa, 85; bola-jokoa, 55; eskubaloia, 50; halterofilia, 28; motorra, 26; tiroa, 18; gimnasia ritmikoa, 12; arrauna, 8; waterpoloa, 5; arrantza, 1; igeriketa, 1; ping-pong, 1; saskibaloia, 1; xakea, 1.

Futbolarekin hasiko gara eta datozen asteetan gainontzeko kirolekin jarraituko dugu. Ikusiko duzuenez, jarduerarekin loturiko instalazio, kirolari, elkarte edota kirol horren inguruko daturik eskaintzen dituzten irudi guztiak sartu ditugu multzoan. Hau da argazki-multzora zuzenean heltzeko lotura: futbola.

Argazkien emaileak hauek izan dira:

Agirretxe familia
Andoni Magdaleno
Antonio Larrechau
Begoña Alkiza
Sociedad Bertsolari Elkartea
Bixente Elosegi
C.D. Roteta
Elena Arrieta
Felipe Garin
Félix Iranzo
Iñaki Ezama
Irigoien-Aranberri familia
J.A. San Román
Josetxo Yaben
Kutxa Fototeka
Landa-Jaka familia
Lujanbio-Pérez familia
Maite Larrarte
Nerea Agirretxe
Patxi Lazkano Sorzabal
Pedro Santiago
Pelegrín González
Peluquería Urban’s
Pili Esnaola
Raul Perez
Sporting de Herrera
Tomás Paulis

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »
  • Estibaus
    (2024, Otsailak 8)
    «Ez, sarrera librea da jarlekuak bete arte. »
  • zigor
    (2024, Otsailak 8)
    «Bikain. Izena eman behar da aurretik? »
  • Ekhi
    (2024, Urtarrilak 10)
    «Jaiotza oso polita da !! Eskerrik asko jartzeagatik. »

etiketak


Sarean