2016 urterako planak

2016, Otsailak 6

egutegitik-agendaraEgutegia aurkezterakoan deialdi bat egin genuen Altzako kultur elkarteak biltzeko eta gure herrian zentratutako kultur agenda bat osatzen saiatzeko. Bilera urtarrilaren 14n izan zen eta bertan hiru elkarte eta hamar lagun bildu ginen. Garbi dago egondako erantzuna motz geratu zela egin nahi genuena aurrera eramateko, baina gutxienez bilera baliagarria izan zen elkarte bakoitzak aurten egiteko dauzkan asmoei buruz hitz egiteko eta baita iritziak elkarri adierazteko ere.

Guri dagokigunez, egiten ditugun proposamenen inguruan jendearen eta elkarteen elkarlana biltzeko ahaleginean jarraituko dugu eta horrela, 2016 urte honetarako, -AHMrentzat berezia bere hogeita hamargarrena baita-, Casares-Tomasene Kultur Etxearekin lanean jarraitzeaz gain -Tokiko Bilduma garatuz, eta “Altzatik abiatutako Bideak (Plus 55) ibilaldiak eta Natur Astea antolatuz- badauzkagu proiektu interesgarriak aurrera eramateko: Album Altzatarra berri bat argitaratu; Altzaren historia gaztetxoei hurbiltzeko komiki bat prestatu; entziklopedia proiektuari ekin altza.eus domeinuaren pean; Altzako mapa berri bat; eta ibilaldiak ere izango dira.

Arreta berezia ere eskainiko diogu elkartearen barruko jarduerei, hala nola Altzanet webaren berrikuntza, Estibaus buletinaren paperezko argitalpena, Ganbara Bildumaren katalogoaren argitalpena prestatzea, eta elkartearen artxiboaren antolaketa.

Proposamen bakoitzaren xehetasunak urtean zehar ezagutaraziko ditugu eta espero dugu, egin ditugun hogeita hamar urte horietan bezalaxe, jarduera guztiek parada eskainiko digutela elkarrekin topo egiteko eta Altzari buruz daukagun ezagutza hobetzeko.

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abuztua 2019
A A A O O L I
« uzt    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Miren Koruko González
    (2019, Abuztuak 14)
    «Posible izango litzateke berriz Guda Zibilean Altza inguruko ibilbidea antolatzea? Apirilean eta Maiatzan ezin joan izan nuen eta pena handia ...»
  • Miren Koruko González
    (2019, Abuztuak 14)
    «Erakusketaren erdia ikusi det. Falta dudana , laister ikusteko asmoa det. Donostiar guziok ikusi behar genuke erakusketa da. Zer pensa ...»
  • Miren Koruko González
    (2019, Abuztuak 14)
    «Enbasorik egiten ez ba du, ni ere, erabilpen beharrezko bat ematearen alde nago. Ezin degu gure iragana ezabatu. »
  • Estibaus
    (2019, Abuztuak 6)
    «Hola Fernando. Poco más te podemos decir aparte de lo que ya está escrito aquí. Nosotros sólo te podríamos ampliar ...»
  • Carlos Fernando Berra Orendain
    (2019, Abuztuak 5)
    «Hola soy fernando Berra nieto de Carlos Fernando Berra Se poco de mi abuelo Solo se que era italiano Mi abuelo y ...»

etiketak


Sarean