Altzako IV. Naturaldia

2016, Martxoak 23
tarjetoia1

Irudia: Antonio Valencia

Laugarren urtez apirilean Naturari eskainitako programa osatu dugu Casares-Tomasene Kultur Etxeak, Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak, Plus 55-k eta Altzako Historia Mintegiak.

Hona hemen aurtengo egitaraua:

Apirilak 05-15

Argazki erakusketa: Bichos. Antonio Valencia argazkilariak landa koadernoa eran Natura txikiaren irudi miresgarriak azaltzen dizkigu.

Apirilak 5, asteartean argazki erakusketa inauguratuko da Tomasene kultur etxean. Egun horretan 19:30tatik aurrera, argazki bakoitzari buruzko azalpenak jasoko ditugu Antonioren eskutik.

Tomasene K.E. 17:30-20:00 (asteazkenetan 18:00-20:00).

Larunbata, apirilak 16

Haur zinea: Yugo y Lala. Wang Yunfeik zuzenduriko animaziozko filmak ingurumenaren kontserbazioa hartzen du gaitzat. Yugo eta Lala Trailerra.

Tomasene K.E. 17:30. Euskaraz.

Ostirala, apirilak 22

Altzako natura: argazki erakusketaren aurkezpena. “Altzako Natura” argazki rallyaren epaimahaiko kideek erakusketarako aukeratuak izan diren argazkiak azalduko dituzte.

Tomasene K. E. 19:00

Apirilak 22-29

Argazki erakusketa: Altzako natura. Argazki rallyan ateratako argazkien erakusketa.

Tomasene K.E. 17:30-20:00

Asteazkena, apirilak 27

Hitzaldia: Naturaleza y Arquitectura. Hizlariak: Pablo García Astrain eta Fernando García Martinez, kultura arkitektonikoa sustatzea asmoa duen Atari elkarteko kideak.

Tomasene K.E. 19:30

Osteguna, apirilak 23

Ibilaldia: Hirien plangintza berdea. Altzatik abiatutako ibilbidea Marko Sierra,  nekazaritza-ingeniariaren eskutik.

Elkartzeko tokia: Casares K.E. 10:00

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Otsaila 2020
A A A O O L I
« urt    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
242526272829  

RSS

Azken iruzkinak

  • Estibaus » Udaberrian egindako jardueren irudiak
    (2020, Otsailak 14)
    «[...] Naturaldiaren zazpigarren edizioak aski emaitza onak eman ditu, gauez egin nahi genuen zeruko behaketa izan [...] »
  • Estibaus » Mercader du izena
    (2020, Otsailak 14)
    «[...] Donostiako Udalak Altzaren ondare historiko eta kulturalekin zerikusia duen guztiaren degradazio sistematikoarekin jarraitzen du. Orain Mercader izenari tokatzen zaio, ...»
  • elizabeth berra luna
    (2020, Otsailak 11)
    «hola estoy interesada en saber de donde proviene mi apellido berra y sobre mi descendencia ya que no tengo conocimiento ...»
  • joan mari irigoien
    (2020, Urtarrilak 23)
    «Elkarrizketa hau harribitxi bat iruditu zait: ZORIONAK!!! jmi »
  • Estibaus » Erakusketa eta bideoak
    (2020, Urtarrilak 10)
    «[...] gutxi Garberan ikusi ahal izan den Altzako kirolaren historiari buruzko Altzathlon erakusketa, hilaren 2tik 20ra bitartean egongo da jarrita ...»

etiketak


Sarean