Altzatik abiatutako +55 ibilbideak

2016, Maiatzak 10

20160428-012-planificacion-verde-de-las-ciudades-marko-sierra-dando-explicaciones-en-arria-55Aurreko denboraldien ildotik aurten ere gure herriko zenbait txoko eta inguruetako herrietan dauden museoak zein natur guneak bisitatzeko aukera izango dugu.

Dagoeneko egitarauan dauden hiru ibilaldi egin ditugu eta beste sei gehiago prestatu ditugu datozen hilabeteetan egiteko. Hona hemen 2016 urteko (apiriletik urrira) egitarau osoa:

Apirilak 28: HIRIEN PLANGINTZA BERDEA
Ibilaldi bat Altzan zehar Marko Sierra ingeniari agronomoren eskutik.
10:00etan, Casares Kultur Etxean.

Maiatzak 26: SAN MARKO ZABORTEGIKO ITZULIA
Molinao Parkea zeharkatu ondoren zabortegi zaharra inguratuko dugu eta Garberan amaituko dugu.
9:30ean, Casares Kultur Etxea.

Maiatzak 26: GOTORLEKUEN IBILBIDEA
Ametzagaina, Txoritokieta eta San Marko gotorlekuak bisitatuz.
9:30ean, Otxokiko geltokia (Ducasse Hazitegia). 10:15ean Lau Haizeta.

Ekainak 9: ALTZAKO HILERRITIK POLLOEKO HILERRIRA
Altzagaina eta Egiaren arteko ibilbidea.
9:30ean, San Martzial elizan (Altzagaina)

Ekainak 23: IBILALDIA ULIAN ZEHAR
Txoko interesgarriak eta Interpretazio Zentroa bisitatuko dira.
9:30ean, Mirakruz Gainan, Arzak ondoan.

Uztailak 7: ZARAUTZ
Ibilaldia herrian eta itsas bazterrean.
8:15ean: Herrerako TOPO geltokian. 8:40an Amarako TOPO geltokian.

Irailak 15: ZUMALAKARREGI MUSEOA (ORMAIZTEGI)
XIX. mendeari eskainitako museo interesgarri honen bisitaldia.
9:00etan, RENFE geltokia Herreran. 9:05ean Donostiako geltokian.

Urriak 6: URUMEAREN IBAIERTZEA
Ibilaldia ibai honen ur-bazterrak ezagutzeko.
10:00etan, Garberako geltokian.

Urriak 20: IBILALDIA ALTZAN ZEHAR
Paseo erraz bat Altzako eremuan dagoen ondarea ezagutzeko.
9:30ean, San Martzial elizan (Altzagaina

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »

etiketak


Sarean