Ana Mª Artazkoz, Albako dukea eta Bidebieta

2016, Maiatzak 18

Bidebieta (Argazkia: Ignacio Gaiztarro)

Bidebieta (Argazkia: I. Gaiztarro)

Iñigo Landa

Denbora batean, adinekoak lekuko, Gaiztarroren orubea Artazkone izenarekin ezagutzen zuten herreratarrek. Bi izen horiek, Artazkone zein Gaiztarro, Bidebieta palazioak eduki dituen bi jabeen abizenei lotuak daude. Izan ere, Javier Artazkozek 1888. urte aldean, Herrerako txoko honetan zeuden etxeak eta lursailak erosi eta bildu ondoren, palazio bat eraiki zuen orube horretan eta “Bidebieta” izena jarri zion. Urte batzuk beranduago, 1932. urtean, Artazkozen oinordekoek Bidebieta Fausto Gaiztarro arkitektoak Madrilen zituen etxe batzuekin trukatu zuten.

Pasa den abenduan Antzina aldizkariak, -Euskal Herriko genealogiaren ikerkuntzan aditua den aldizkaria-, Jesus Aldaba Dominguez-en artikulu bat argitaratu zuen, “Miguel Artázcoz, antepasado del Duque de Alba y su expediente de hidalguía”, non, genealogia zaleen jakin mina asetzeaz gain, gure historia txikiarekin zerikusirik duen daturik aipatzen den, eta konkretuki Ana Maria Bidebietako alaba gaztearekin, haren ezkontzak lotu baitzituen Artazkoz leinua eta Alba etxea.

Bidebieta egin zuen gizonaren izen osoa Francisco Javier Mariano Ignacio de Artazcoz Urdinola zen, Oñatin 1855eko uztailaren 30ean jaioa. Kuban 1861. urtean jaiotako Maria Luisa Nemesia Labaien Aranzabe-rekin ezkondu zen 1882. urtean eta bikoteak alaba bakarra izan zuen, Ana Maria de los Dolores Eustaquia Vicenta, 1892. urtean jaioa eta urte berean Altzako San Martzial elizan bataiatua.

Ana Maria hemezortzi urterekin ezkondu zen, Pedro Martinez de Irujo y Caro-rekin, Sotomayorko IX. dukea eta Irujo Etxearen V. markesa. Victoria Eugenia erreginaren Dama izateko ohorea eskuratu zuen. Bederatzi seme-alaba izan zituen eta horietako bat, Luis, Cayetana Fitz-James Stuart Silva-rekin ezkondu zen, Albako XVIII. dukesarekin, pasa den 2015. urtean zendu zena. San Martzialen 1892. urtean batailatutako eta 1930ean hilko zen Bidebietako neska hura, hortaz, egungo Albako dukearen amona da, Espainiako historian eta egungo prentsa arrosan hain ezaguna den leinu horren ordezkaria.

Arantza Martínez, Isabel Murillo: “Parque de Bidebieta”, in Altza, Hautsa Kenduz III (1996), 91-107 https://altza.info/bilduma/pdf/L9287.pdf

Jesús Aldaba Domínguez: “Miguel Artazcoz, antepasado del Duque de Alba y su expediente de hidalguía”, in Antzina 20 (2015), 66-81.  https://www.antzinako.org/Revistas/Antzina_20.pdf

Wikipedia: Luis Martínez de Irujo y Artázcoz

Iruzkin 1

  1. Lierni

    mila esker, ez nekien ta gertu bizi naiz

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»
  • Felix urkizu
    (2026, Maiatzak 7)
    «Esta claro que la anexion parece mas una estratagema para la futura llegada de una inmigracion masiva y la construccion ...»

etiketak


Sarean