Polentinoseko kondearen argazkiak

2017, Urtarrilak 10

dcp-f-0064_pAurreko artikulu batean hitz egin genuen hemen Polentinoseko kondeaz eta XX. mende hasieran Txipres baserriari egindako argazkiekin egin zigun ezusteko opariaz. Alabaina, Txipresena ez da artxiboan aurkituko dugun opari bakarra, segidan ikusiko dugunez.

Aurelio de Comenares y Orgaz (Madril, 1873-1947), Polentinoseko kondea, beirazko 10.000 xafla estereoskopikoen egilea da, 1892 eta 1930 urte bitartean eginak, horietako 630 Euskal Herriko txokoetan. Argazki horiek guztiak Interneten bitartez ikus daitezke, Fototeca del Patrimonio Histórico delakoaren helbidean, Conde de Polentinos artxiboan. Merezi du bertan bildutako irudi ederrak ikustea, baina guretzat bereziki interesgarria da horien artean Altzako eraikinak eta inguruak agertzen direlako. Denera hamasei identifikatu ditugu (33 fitxa) zein baino zein ederrago: Txipres, Intxaurrondo, Casares, Tomasene, Moneda, Espartxo, Villa Iruña…

Argazki estereoskopikoek hiru dimentsioko irudiak sortzea bilatzen dute eta, horretarako, begiek gure garunean sortzen duten irudiaren antzean, ikuspuntu berean bi objektibo jartzen dituzte elkarren ondoan, bi objektiboen ikusangeluen artean aldaketa txiki bat dagoela. Lortutako irudiak beirazko xafla batean finkatzen dira eta bisore estereoskopiko baten bitartez begiratu ezkero bi irudiak konbinatu egiten dira ikusleari hiru dimentsioetako ikuspena eskainiz. Argazkietan agertzen diren lekuak identifikatu gabe daudenez, artxiboko arduradunek beirazko xaflak digitalizatzerakoan bi aldetatik egin dute, batean benetako ikuspegi eskainiz eta alderantzizkoa bestean.

Hauek dira horietako batzuk:

Casares, Tomasenetik begiratuta

dcp-a-3226_p

Tomasene

l16622

Emakumeak arropa garbitzen Urumea ibaian Espartxo baserriaren ondoan

dcp-a-0071_p

Haurrak Intxaurrondon bidean eserita

dcp-a-0854_p

Moneda baserria

dcp-a-3215_p

Parada baserria

dcp-a-0889_p

Villa Iruña

dcp-a-3219_p

Villa Iruña hain zuzen izan daiteke agian argazkilaria gure inguruarekin harremanetan jarri zuena. Izan ere Polentinoseko kondea Maria Duque de Estrada Martínez de Morentín-ekin ezkondu zen Donostian. Mariaren ahizpa Trinidad zen, Errepublika aurretik Altzako alkate izan zen Juan Bautista Tejadarekin ezkondua. Tejada-Duque de Estrada familiak 1908. urtean eraiki zuten landetxea eta Trinidaden jaioterriaren izena jarri zioten, Iruña.

Erreferentziak:

Etiketak:

3 iruzkin

  1. zigor etxeburua

    Paraje eta eraikin ederrak! Zorionak aurkikuntza egiteagatik!

  2. Estibaus » 2018 urteko egutegia

    [...] ilustratzeko Polentinoseko kondeak 1910 urte aldera egindako argazki estereoskopikoak hartu ditugu. Hemen Estibausen hitz egin genuen horri buruz bere [...]

  3. Estibaus » Tren bat Intxaurrondo zeharkatuz, 1915 aldera

    [...] Mons likore fabrika ikusten da, eta eskuinaldean, landetxe dotoreen artean, Algarbe baserria. Polenteninoseko kondearen beste argazkiak bezala, hau ere estereoskopikoa da, hau da, hiru dimentsiotan ikusteko egina da. Efektu hori lortzeko, [...]

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »
  • Estibaus
    (2024, Otsailak 8)
    «Ez, sarrera librea da jarlekuak bete arte. »
  • zigor
    (2024, Otsailak 8)
    «Bikain. Izena eman behar da aurretik? »
  • Ekhi
    (2024, Urtarrilak 10)
    «Jaiotza oso polita da !! Eskerrik asko jartzeagatik. »

etiketak


Sarean