Txabol Sotoa

2017, Urtarrilak 24

Tanborrada (Argazkiak: Koro Manso)

Tanborrada (Argazkiak: Koro Manso)

Batzuen artean

Herri Ametsak 50 urte bete ditu. Izenak berak sorreraren asmoa argi eta garbi adierazten du. Denbora luzean gurasoen, senideen eta auzokideen ahalegina eta lan txukuna ezinbestekoak izan ziren. Kontuan hartu behar dira garai hartako gizarte ingurugiroa, Altzan bizitzen ari ginen eraldaketa itzela eta aldrebesa, eta zeuden zailtasunak. Baina urrats sendoak eman ahal izan ziren, arriskutsuak garai hartan, oztopoz josiak. Lehen urrats eman gabe ezinezkoa litzateke ulertzea gaur egun Mendiolan ikus dezakeguna.

Auzokideon bizipenetan aurreneko lokala datorkigu gogora, Herreran, Peña etxeko behealdean, gero Peruene Berri etxean, eta hortik Mendiolara. Aldaketa horrek hezkuntza mundua urrundu zuen plazatik, haurren gertutasun hura, poztasun hura. Neska-mutilak Ikastolatik irtetean, gero eta ugariagoak, uholde koloretsu bat ziruditen, zerbait alaitsu, indartsu eta itzulezina gure ingurua aldatzen ari zela esaten ziguna.

Baina dirua behar zen eta ez zen erraza lortzea. 1969. urtean kontu handiz ibili behar zen dirua biltzeko egiten ziren ekitaldien baimenak eskatzerakoan. Eta Txabol Sotoa sortu zen. Herrerako hainbat lokaletan egin ziren saiakerak, baina ez zituzten betetzen behar ziren baldintzak. Une horretan ezinbestekoa izan zen Peruene baserriko Jose Luis Mendizabal. Hirurehun lagunentzako lekua zuen lokala utzi zuen. Eta martxan jarri zen. Izen asko datozkigu burura, baina, agian, gutxi batzuengan aurkitzen dugulako guztiek erakusten zutena, aitatutako Jose Luis gogoratzeaz gain, Jose Mari Mujika eta Jose Luis Oterorekin ere gogoratzen gara, sardinak ekartzeaz arduratzen zirenak, eta Anastasio “Tasin” Gaztañagarekin ere bai, parrillak, kupelak, ikatza, eta zerbitzatzeko txandak bere gain zeuzkana.

Astebururo sagardo garaian eta jai egunetan. Ez zen soilik leku bat. Talde lana zen, jarraitua, eskuzabala eta elkartasunezkoa, Altzan barrena bizkor zabaldu zena.

Aldi berean, beste batzuk hezkuntzaz eta erakundeen aurrean egin beharreko gestioez arduratzen ziren. Garai hartako testuinguruan, tartean sarturik ez zegoen kaleko jendeak hezkuntza eredu ezberdin baten aldeko erabakia, konpromisoa eta borroka ikusten zuen, Herri Ametsa Ikastolak gaur egun irudikatzen duenaren aldekoa.

Hor egon zen Txabol Sotoa eta hitz apal hauen bitartez gure eskerrik beroena eman nahi diogu parte hartu zuten guztien ahaleginari.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »

etiketak


Sarean