Emakumeen izenak

2017, Martxoak 8

l11229Bigarren Errepublikaren aldarrikapenarekin batera emakumeek gure historian lehen aldiz gizon eta emakumeen arteko berdintasunera gerturatzeko oinarri legalak lortu zituzten. Garaipen hura, ordea, ez zuten lortu goizetik gauera; ezta espero zituzten ondorioak ere. Aldaketa prozesu luze eta zail  horretan ezinbestekoak izan ziren modu gogotsu eta eraginkor batean lan egin zuen emakumeen jarduna, industriaren eta merkataritzaren eraginez aldaketa sakonak ezagutzen ari zen gizarte tradizional hartan lan egin behar izan zuten emakumeak. Altzako Tokiko Bilduman dauzkagun industria eta merkataritza urtekarietan arakatu dugu Errepublika aurreko urteetan gizonezkoen izen pilo baten artean gailendu ziren emakume haien izenen bila.

XIX. mende amaieran agertzen zaizkigun aurreneko emakumeak hezkuntzan eta ostalaritzan jarduten zuten. Hortxe topatuko ditugu Lazara Gorostiza eta Juliana Tebar maistrak neskekin lanean irakaskuntza publikoan, eta Tomasa Zapirain kafe etxe baten nagusi gisa. Lazara, Juliana eta Tomasa urtekarietan agertzen diren emakumezkoen izen bakarrak izango dira 1904 urtera arte, urtekari honetan zerrenda beste lau emakumeen izenekin luzatuko zaigu: hamaika kafe-saltzaileen artean bi emakumezko aurkituko ditugu, Maria Usabiaga eta Ignacia Irizar; bederatzi dendarien artean, Victoria Elizalde; eta hamahiru tabernarien artean, Antonio Lazkanoren alarguna.

Hurrengo urteetan orokorrean antzeko joera izango da, soilik izenak aldatuko dira. Horrela, 1906 eta 1908 urte bitartean, maistra berria izango dugu Altzan, Maria Martínez, eta kafe etxeen atalean Buenavistako Miramar kafetegiko nagusitzat Ramon Aulestiarteren alarguna aurkituko dugu. 1909 eta 1914 urte bitartean Librada González izango da herriko maistra, 1914. urtean Andrea Nielo bere lekua hartu arte.

Urte horretatik aurrera 1926 arte ez daukagu urtekaririk. Altzak urte horretan 4.350 biztanle ditu eta 82 establezimendu eta konpainia. Hamasei emakume dira horien nagusiak. Horietatik hamar “-ren alarguna” izenpean agertzen dira, senarra hil ondoren harekiko menpekotasuna mantenduz. Hauek dira emakume horien izenak: Camararen alarguna, itsas agentzia; Isabel Barkaiztegi harategia; Sotera Arzaken estankoa; Yurritaren alargunaren burdindegia; Ramon Estebesen alargunaren likore biltegia; Jose Miguel Artutxaren alargunaren mertzeria; lau ostatu: Fulgencio Arrillagaren alarguna, Etxarriren alarguna, Ignacio Etxarriren alarguna, eta Josefa Ignacia Garaikoetxea; Isabel Aulestiarteren jatetxea; hiru sagardo lantegiak: Juan Jose Atorrasagastiren alarguna, Etxarriren alarguna eta Elizalderen alarguna; eta “Viuda e Hijos de José Mª Ucaren” ardo biltegia.

Argazkian, Andrea Sánchez maistra bere ikastaldearekin eskolako sarrera nagusian 1916. urtean. (Miren Mendarte Casaresek utzitako argazkia).

Etiketak: ,

2 iruzkin

  1. Adriana Arzac

    Podriais ampliar la informacion sobre el estanco de Sotera Arzac? De que siglo y años estais hablando? Era mi impresion que el apellido era Arzak, como aun lo utiliza el tio JuanMari en su restaurante ARZAK en San Sebastian. Sin embargo esta mujer Sotera Arzac me ha parecido muy interesante. Aguerrida y valiente como somos las mujeres Arzac/k

    Eskerrik

  2. Estibaus

    Lamentablemente no sabemos mucho más. La fuente de información es: Vizcaya y Guipúzcoa en la mano : anuario comercial, industrial, profesional y corporativo de Vizcaya y comercial e industrial de Guipúzcoa / Agencia de Publicidad Repáraz. Bilbao : Imprenta Moderna, 1926. Disponible en Koldo Mitxelena Kulturunea. En ese año en Altza había cuatro estancos regentados por: Anselmo Arrillaga, Eustasio Barbeitio, la viuda de José Antonio Asumendi, y el de Sotera Arzac. De momento no sabemos más, ni dónde estaban ubicados ni qué recorrido tuvieron. Pero, quién sabe, igual aparece alguna pista.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2018
A A A O O L I
« mai    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Jose Luis Mangas
    (2018, Ekainak 17)
    «Hola, enhorabuena a los organizadores de destapando Txingurri. Una bonita mañana y estupenda informacion sobre Txingurri, donde vivimos. Gracias. Un ...»
  • Javier
    (2018, Maiatzak 29)
    «¿Qué parentesco tenía Agueda Otegui San Sebastián fallecida el 13 de febrero de 2007 con Isabel Barandiarán Durandegui, Isabel y ...»
  • Juan Luis Apalategi Erbiti
    (2018, Maiatzak 14)
    «AHM lo dice claro y lo dice bien. Osteguna-Larratxo se ha inscrito como candidata en el ámbito de asociaciones ...»
  • Iñigo
    (2018, Maiatzak 4)
    «Garai horretan, Aiete eta Amarako baserriak hartzen ditu. »
  • Luma
    (2018, Maiatzak 3)
    «Artiga zer da? »

etiketak


Sarean