Altzako somatena

2017, Ekainak 14

l11212

Arg.: Miren Mendarte Casares

Orain dela sei hilabete “Ricardo Martín, argazkilari eta ikuslea” erakusketa bisitatzeko aukera izan genuen Kursaaleko Kubo aretoan. Kutxa Fototekaren funtsarekin osatutako argazki sorta ederra bildu zuten, askotariko gaiekin: Donostiako Belle Époque, gertaerak, kirola, Marokoko gerra… Eta argazki horien artean batek atentzioa deitu zigun oso gertukoa zelako eta aspalditik  jakin-mina kilikatu zigulako. Argazkiaren fitxan honela zioen: “Irteera zeremoniotsua Alarderuntz, 1924″, eta irudian gizon armatu talde bat ikus zitekeen, ilaretan Altzako udaletxetik ateratzen, atzealdean Casanao baserriaren fatxada nagusia ikusten delarik.

Kutxa Fototeka

Arg.: Kutxa Fototeka

Ikusitako argazkiak berehala ekarri zigun gogora Altzako Tokiko Bilduman gorderik dagoen talde eta egun bereko beste argazki bat, -orain dela sei bat urte Miren Mendarte Casares andereak Casanao baserriarekin loturiko dokumentu eta argazkiekin batera helarazi ziguna-, non talde armatu bera agertzen den, baionetak eta guzti, eskolako eskaileretan argazkirako jarriak infanteriako militar batekin. Garai eta gai honetako argazki bakarra genuen hau eta Afrikako gerrarekin (1911-1927) erlazionaturik zegoela pentsatzen genuen. Uste hau indartu egin zen Ricardo Martin argazkilariaren irudiak ikusi ondoren, batzuk berriemaile grafiko gisa Marokoko gerran eginak eta besteak hemen, etxeratutako soldadu zaurituen edota Buenavistan gerrarantz itsasoratutakoen inguruan egindako erreportajeak.

Alabaina, zalantza guztiak albo batera geratu dira Ion Urrestarazurekin mezu trukaketa baten ondoren argazkia erakusketan ikusi ondoren egin zuen interpretazioarekin: somatenak dira; hau da, gaizkileengandik edota gerra egoeran defentsan indar armatuei laguntzeko zibil boluntarioak. Primo de Rivera diktadorea Katalunian kapitain jenerala zela somatenaren balioaz ohartu zen eta 1923. urtean, estatu kolpea eman bezain laster, probintzia guztietan ezarri zuen. Errepublika 1931. urtean ezarri zenean gobernua desegin zuen. Hortaz, Somaten Nazionala, horrela deitua, armadan integratuta zegoen erakunde aberkoia zen, eta, gure kasuan Seigarren Erregio Militarrean txertatuta. Ezarpenaren dekretuan (1923-09-18) somatenen ezaugarriak zehazten ziren: “23 urtetik gorako gizonezkoak, moraltasunez jokatzeagatik ezagunak, eta bizi diren herrian lan egiten dutenak”.

Oraindik ez da behar haina aztertu Gipuzkoako somatenaren ezarpena eta hau, Altzari dagokionez, daukagun lehen notizia. El Pueblo Vasco egunkariak, 1924ko martxoaren 18ko edizioan, Gipuzkoako somatenaren osaketa ofizialari buruz hitz egiten du, Donostiako Victoria Eugenia antzokian igande 16an egin zena. Ekitaldira, kronikaren arabera, milatik gorako somatenek parte hartu zuten eta, amaitu zutenean, espainiar aberriaren goratzeko antolatutako Gipuzkoako Egunaren ospakizun zibiko-militarrean parte hartu zuten.

Astebete lehentxeago, martxoaren 11n, La Voz de Guipúzcoa  egunkarian, ospakizun horien prestaketa giroan, Gipuzkoako hainbat udalen “atxikimendu gartsu eta aberkoien” berri ematen da, Altzakoa tartean dagoela.

Altzako somatenari buruz berri gehiagorik ez daukagu oraingoz, baina bai hemen burututako ospakizunen bati buruz. ABC egunkariak, 1928ko maiatzaren 1ean  argitaratutako kronikan, Bidebietako Tiro Nazionalean igandean 30ean Somatenaren zaindaria zen Montserrateko Amaren omenez egindako ospakizunen berri ematen du. Egun osoko egitaraua izan zuten - aire zabaleko meza, tiro txapelketa, oturuntza, eta postreekin batera hitzaldiak- eta denera 300 bat somaten gipuzkoarrek parte hartu zuten.

Ionek esan digunez, somatenak ezagutzeko modurik hoberena, eta zuzenena, fusilek daramaten uhalei erreparatzea da, bi koloredunak, gorria eta horia, alegia. Uhalek “Somatén Nacional - 6ª Región Militar” testua zeramaten serigrafiaturik. Papar hegalean, bestalde, erakundearen ikurra eraman behar zuten derrigorrez: xingola hori eta gorri bat errege armarriarekin,  eta somatenen txartela.

Argazkietara itzuliz, somaten batzuk identifika daitezke: Alejandro Otegi, alkatea, aurre-aurrean, kapela buruan; Santiago Casares, udal epailea izan zena; Jose Casares; Jose Igerategi, aguazilen kaboa; eta Luis Aranburu, udal kontularia.

Baioneta daramaten fusilak seguruenik “Remington” markakoak dira, Kubako gerraren garaikoak, garaiz kanpokoa. Alkateak “Destroyer” karabina bat darama, arma denda batean eros zitekeena eta pistola balak erabiltzen zituena. Arma hori eta “Tiger” izenekoa (argazkian ez da ageri) Somatenaren ohikoenak izaten ziren. Gainontzeko guztiek ehizako eskopetak daramatzate. Erabiltzen dituzten arma eskasak ikusita, agerian geratzen da Somatenaren funtzioa ez zela militarra, ideologikoa baino.

Etiketak:

Iruzkin 1

  1. Javier Imízcoz

    Buenos días,

    Estaría interesado en utilizar la fantástica foto del somatén para ilustrar un proyecto de investigación desarrollado en la Universidad del País Vasco. Nos gustaría contar su permiso para hacerlo. La fuente de la imagen podría ser citada como: Colección Local de Altza, M. Mendarte Casares, en reconocimiento a la persona que aportó la imagen al fondo.

    Un cordial saludo

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Apirila 2024
A A A O O L I
« mar    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Antonio Dávila García
    (2024, Apirilak 19)
    «Mis vecinas. Bajo el cielo, serpenteando remontando las colinas van volando e indagando, dos gentiles golondrinas. Pensaba yo,para mí, ¿porqué no hacen aquí, su casita tan sencilla de ...»
  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »

etiketak


Sarean