“Adams Challenge” itsasontzi berezia

2009, Martxoak 7

Iñigo

Buenavista guretzat mundu zabalera irekitako ate bat da. Buenavistako kaietan klase eta leku guztietako ontziak amarratu dituzte, mundu osoko marinel xumeak eta pertsonaje nagusiak heldu dira, eta ontzien sotoetan espezie guztietako produktuak.

Gaur egun ere, Buenavistan aurkitzen dugu itsasoaren lilura. Erlojuaren kaian, Oleta eta Buenavistaren artean, amarratu dute 85 metroko eslora duen ontzi handi bat, jostailu itxura duena.

“Adams Challenge” ontzia da, Eskoziako Aberdeen-go matrikula duena, itsasoratu berria. Zumaiako Balenciaga ontzioletan egin dute eta Gipuzkoan inoiz eraiki den handienetakoa da. Pasaiara ekarri dute ekipamendua osatzeko eta itsasoan egin beharreko probak egiteko. Itsasontzi berezia da: brankan plataforma altu bat dauka helikopteroak hartzeko prestatua, zubiaren egitura erraldoia da eslorarekiko, eta popa aldean erantsi dizkioten ekipamenduak aipagarriak dira, gure portuan behintzat. Esan digutenez, Pertsiar Golkoko petrolio-plataformetan lan egiteko prestatu dute, ur-azpiko mantentze lanak egiteko eta horretarako, hain zuzen ere, sakonera handietan lan egin behar duten urpekarientzako ganbera hiperbarikoaz horniturik dago.

Zumaiako ontziolatik atzeraka atera behar izan zuten maniobra zail bezain ikusgarri batez, Baleike-k interneten zintzilikatu duen bideoan ikus daitekeen bezala.

Esan bezala, itsaso-ingeniaritzaren lan berezi bat da Buenavistan ikus dezakegun hau.

adams

Etiketak: , ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Uztaila 2022
A A A O O L I
« eka    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • iñaki urdanibia sarasola
    (2022, Ekainak 6)
    «Ya lo siento, parece que mi memoria flaquea: había otra hermana. Joaqui, que no vivía en Herrera »
  • iñaki urdanibia sarasola
    (2022, Ekainak 5)
    «por cierto se me había olvidado, también tenían un hermano, Ángel »
  • iñaki urdanibia sarasola
    (2022, Ekainak 5)
    «sí quisiera señalar que las hermanas Miki y Beni no eran hermanas de Basilio sino hijas, al igual que Engri ...»
  • Ainhoa
    (2022, Maiatzak 4)
    «Mila milioi esker, Esti »
  • Mariángeles Álvarez García
    (2022, Maiatzak 4)
    «“Has muerto. Y todavía te envolvías en un aire tembloroso de promesa y sonrisa. Has muerto. Y todavía tu risa era un torrente ...»

etiketak


Sarean