Jabiri omenaldia

2017, Irailak 28

Euskal Giroa Elkartea

jabi-mujika-homenaje-1_pagina_1_imagen_0002

Xenki Berro Mujika, Iurre eta Ziortza Mujika Merino

Joan den larunbatean, irailak 23, Jabi Mujika Arregi adiskide minari omenaldi hunkigarria eskaini genion Herrerako pilotalekuan. Pilota partidak, aurreskua, musika, adiskideon gertutasuna… Bertaratu ginenok nekez ahaztuko ditugun momentuak.

Biharamunean, igandean, hirurogei bat lagunek, adiskideak eta familiakoak tarteko, Berueterako bidea hartu genuen bertan Jabiren errautsak airean barreiatzeko, Begoña, Juanjo eta Jose Mari anai-arreben eta Santi Asumendiren errautsekin egin zen bezalaxe.

Ondoren, bazkaria Euskal Giroan, oroitzapenak, lagunaren hutsa, barreak, pasadizoak eta joan diren adiskideekin bizitutakoak tartekatuz eta nahasiz, eta begirada gure Elkartearen etorkizunean jarrita; une honetan jende gaztearen eskuetan dago eta haien aurretik aritutakoek gaitasunez eta bizitasunez egindako lanarekiko erantzukizuna erakusten ari dira egunez egun.

jabi

Irune Zapirain Navarlaz – Asier Oliden Sarriegi

Irune Zapirain Navarlaz – Asier Oliden Sarriegi

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »

etiketak


Sarean