“Intxaurrondo atzo eta gaur” erakusketa

2017, Urriak 18

07-6

IZBE

Intxaurrondo Zaharreko auzo elkarteko historia batzordeak Urriaren 19an “Intxaurrondo atzo eta gaur” izeneko argazki erakusketa inauguratuko du Intxaurrondo kultur etxean 19:00etan. Bertan, auzoko 1970. urtetik aurrerako argazkiak biltzen dira.

Argazkiak gaika antolatu ditugu panela ezberdinetan eta, haien bitartez, saiatu gara Intxaurrondo bere osotasunean islatzea, bai Intxaurrondo Zaharra zein Iparra eta Hegoa.

Ikusleak mota askotariko gaiak aurkituko ditu: auzoko ikuspegi orokorrak, eraikin bereziak, eskolak, hainbat gizarte mugimendu, jaiak eta beste motako ospakizunak, kirolak,…, 45 paneletan bildu ditugunak eta auzoko azken 50 urteetako bilakaera erakusteko baliogarria izatea espero dugunak. Halaber, urte horietan, gurean eman diren jarduera ezberdinak ere erakutsi nahi izan ditugu.

Guztira 258 dira ikus daitezkeen argazkiak.

Erakusketa azaroaren 3 arte egongo da ikusgai, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:30era, jaiegunetan izan ezik.

IZBE AUZO ELKARTEKO HISTORIA BATZORDEA

005-2-copia

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »
  • Estibaus
    (2024, Otsailak 8)
    «Ez, sarrera librea da jarlekuak bete arte. »
  • zigor
    (2024, Otsailak 8)
    «Bikain. Izena eman behar da aurretik? »
  • Ekhi
    (2024, Urtarrilak 10)
    «Jaiotza oso polita da !! Eskerrik asko jartzeagatik. »

etiketak


Sarean