Altzako hilerri zibila

2017, Azaroak 2

1882-06-20-dssDiario de San Sebastián egunkariaren 1882ko ekainaren 20ko zenbakian hilerriarekin lotutako kronika interesgarri bat argitaratu zen, azaroaren 1aren ospakizunarekin gogoratzeko oso aproposa. Alboko irudian irakur daiteke hitzez hitz dioena. “Erlijio Katolikoaren disidenteak lurperatzeko” hilerriaz ari da, hau da, hilerri zibilaz.

XIX. mendean zehar, arrazoi higienikoak batetik eta pentsamolde berrien eraginez bestetik, hildakoen hobiratzea herri guneen kanpoaldera eraman zen. Horrela, 1855. urte inguruan eraiki zen Altzako hilerriaren alde zaharrena egungo kokapenean, hilerri eremuaren ipar-mendebaldeko izkinari dagokiona. Ordura arte, hildakoen lurperatzea San Martzialen egiten zen, eremu sakratuan. Hilerria, hortaz, kanposantua zen, etimologiak dioen moduan. Kanposantuen bitartez, hil ondoko bizitzaren egoitza Elizaren kontrolpean geratzen zen; bizien bizitza bere kontrolpean zegoen bezalaxe. Elizaren esku hartzea bizitza zibilaren arlo guztietara heltzen zen, baita kanposantuen bitartez ere. Horren adibide txiki bat honako hau daukagu, 1814. urtean San Martzial hilerrian auzokide talde batek egin zuen bilera non Lord Wellingtoni Donostiako setioan sortutako gastuengatik erreklamazioa egiteko bildu ziren.

Lehen esan bezala, aldaketa handiak egon ziren XIX. mendean zehar gizartean, ekonomian eta politikan, eta, jakina, hilerrien kontuan ere bai. Aldaketa horiek, ordea, ez ziren egun batetik bestera gauzatuko eta, hilerri berria fisikoki elizatik urrunago kokatuta eta udalaren ardurapean egon arren, hilerriak katolikoa izaten jarraitu zuen, eta Elizak erabakitzen zuen bertan zein lurpera zitekeen eta zein ez. Hortik “disidente”-tzat jotzen zutenentzako hilerriaren beharra. Hilerri hauei hilerri zibila deitzen zieten eta katolikoaren albo batean eraikitzen ziren, hormez inguraturik. Errealitatean, ordea, hilerri zibilak bazterketa guneak ziren.

Ezagutzen dugun hilerri zibilaren azken aipamena joan den mendeko 40. hamarkadakoa da eta haren arrastorik ez da geratu. Gaur egun, hilerria udal zerbitzu publikoa da eta, beraz, Estatu ez-konfesionalaren printzipioaren menpe dago, baina, hilerria bisitatzerakoan eta santu katolikoen izenak daramaten kaletxoen artean pasatzerakoan, hilerria soilik katolikoentzat izaten jarraitzen duela dirudi. Azken hamarkadetan gure artean bizitzaren momentu garrantzitsuenekin erlazionatutako erritoak sekularizazio prozesu batean sartuak daude, eta heriotzarena aldatzen motelena izaten ari da. Ezkontzen artean zibila gutxi gorabehera %65a den bitartean, hileta zibilena %20eran inguruan dabil, eta handitzeko joera du. Hildakoen gorpuak erretzearen erritua ohikoa bihurtzen ari den neurrian, agur esateko zeremonia eta manera berriak zabaltzen ari dira, garai batean “zibila” hitzak zeukan bazterketa marka lurperatuz eta zibilaren aukera duintasun osoz jantziz.

Iruzkin 1

  1. PILI

    Bai,orduan oraingo hilerriak itxura aldatu beharko zuten… “modernoagoak”. Kaleko izenak aldatu, Berde zona gehiago eta harri gutxiago. Modu horretan “igual” gure mendiak ez ziren beteko hileko plaka edo plastiko loreekin.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »

etiketak


Sarean