Barrutia zertan den

2017, Azaroak 20

AHM

Iazko azarotik hona gure elkarteak hainbat bileretan parte hartu du Ekialdeko Barrutia martxan jartzearen inguruan. Azken biak pasa den uztailean izan dira eta oinarriak jarri dira udazkenean udal egitura berria antolatzen hasteko, datozen udal hauteskundeak egin artean, behinik behin. Udaleko ordezkariek esan zuten irailean bilera berri egingo genuela esan zuen, baina ez dugu gaiaren inguruan berririk jaso, eta horrek kezkatzen gaitu.

Barrutiaren egitura hiritarren zerbitzurako sortu da eta udal kudeaketan hiritarren parte hartzea ahalbideratzeko. Egiturari eman zaizkion eskumenak, ordea, oso mugatuak dira eta, hala ere, aurreko hilabeteetan bildu garen elkarteek proiektu honi gure babesa ematea erabaki dugu, egiturak auzokideen beharrei erantzuteko eta gure auzoen bizi baldintzak hobetzeko noraino baliagarria izan daitekeen ikusi arte behintzat.

Uztailaren 17an Altzako udaletxean hiritarren aldetik deituriko bileran Udalaren ordezkariek ere parte hartu zuten, Ernesto Gasco eta Duñike Arrizabalaga zinegotziek eta Amaia Agirreolea teknikariak. Hiritarren bileretan adostutako proposamenak udal ordezkariei aurkeztea zen helburu nagusia eta, aldi berean, barrutiaren inguruan sortutako hainbat zalantza azaldu: eskumenak, Batzordea, araudia, ordezkarien hautaketa, prozedurak, eta beste hainbat gai bileretan jorratuak. Barrutiaren araudia, adibidez, oso orokorra da, zehaztasunik gabekoa. Zenbait gaitan zalantzarik ez dago, baina beste zenbaitetan, ordea, interpretazio ezberdinak egon daitezke. Gure ustez, antolaketa lanean aurrera joan ahala, interpretazioak egiterakoan udal ordezkarien artean, -teknikariak zein politikariak-, eta guren artean malgutasunez jokatu beharko dugu adostasunetara heltzearren. Udal ordezkariek aintzat hartu zuen hasiera batez planteamendu hori eta horrek erraztu zuen elkarteen ordezkariak Barrutiko Batzordearen osaketan parte hartzera.

Barrutiaren Kontseiluan aurreikusten den ordezkaritza honela dago banatua: zortzi ordezkari elkarteen aldetik, -lau auzo elkarteetatik eta beste lau gainontzeko elkarteetatik-, eta zazpi ordezkari udalaren aldetik. Uztailaren 26an elkarteak Santa Barbarako auzo elkartearen lokalean elkartu ginen eta hurrengo udal hauteskundeak egin bitartean Barrutiaren gestoran auzokideen ordezkaritza adostu genuen. Auzo elkarteen ordezkariak hauek izango dira: IZBE, Intxaurrondo; Intxaurdi, Intxaurrondo; Osteguna, Larratxo; Herripe, Herrera. Arloko elkarteen ordezkariak: Plazara Goaz, Intxaurrondo; Lagunbide, Gaiztarro (Herrera); Auzoa, merkatarien elkartea, Altzako Historia Mintegia. Orain arte bezala, sare soziala zabaltzen jarraituko dugu, orain arte parte hartu ez duten emakume elkarte eta gainontzeko elkarteekin harremanetan jarriz, denon parte hartzea ezinbestekoa baita hartzen diren erabakiak Barruti osoaren interesen zerbitzura egon daitezen.

Barrutia Altzako hiritarren ekimenen zerbitzura egon behar duen udal egitura bat izan beharko du eta, horregatik, berebiziko ahalegina egiten ari gara Barrutiaren erronkari zentzuz eta gogoz, arduraz eta konpromisoz erantzuteko. Espero dugu Udalak ere maila berean jokatuko duela eta hartu dituen konpromisoak beteko dituela.

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »

etiketak


Sarean