Zorionak Altza! Lortu dugu!

2017, Abenduak 13

do2qgtrxuaauwnc-large

Altza Hadi batzordea

Abenduak hiruan, Euskara egunarekin iritsi ginen 21 egun iraun dituen erronkaren amaierara. Amaitu genuen duela hiru aste hasi genuen erronka.

Euskal Herriko beste hainbat herrik hartu zuten lekukoa gure aurretik, lekuko hori ere Altzan hartzea erabaki genuen, eta geroztik, ia urte bete pasa da. Altzan ere euskaraz bizitzeko nahiari heldu eta pauso bat aurrera ematea erabaki genuen. Egin genuen proposamena sinplea zen: euskara orain baino gehiago erabiltzeko erronka pertsonala eta kolektiboa proposatu genuen.

Pauso bat aurrera eman eta hizkuntza portaerak aldatzea da proposatu genuena, herri erronka. Handia da Altza, aldapaz beterik dago, gainera: Larratxo, Herrera,  Altza-gaina, Harria … Gora eta behera, gora eta behera, hankei eragitera ohituta gaude Altzatarrok!

Behar bada, horrexegatik da Altza hain bizia eta horrexegatik daude gurean hainbeste proiektu, talde, hainbeste amets konpartitu eta hainbeste energia elkarrekin lanean aritzeko. Aldapak elkarrekin igotzera ohituta gaude eta gustuko herrian aldaparik ez.

Euskaraz bizitzea da Altzatar askok partekatzen dugun amets horietako bat, eta egunero ari gara lanean ametsa errealitate bihurtzeko.

Baina gatozen Altza Hadi 21 egun euskaraz ekimenera. Euskaraz hitz egiteko aukera, babesa eta onarpen soziala handitzea zen helburua eta hori lortu dugula esan dezakegu. Euskal hiztunak eta elebidun hartzaile pasiboak aktibatu nahi izan ditugu, eta hori ere lortu dugula esan dezakegu. Esperientzia positiboa bizitzeko aholkuak eman dira inor deseroso sentitu ez zedin, aldaketa txikiz osatutako esperientzia izan da, erronka bat, azken finean.

Ba esan behar dizuegu, erronka bete dugula, lortu dugula eta markak hautsi ditugula. Izan ere, 212 Ahobizi lortzea zen gure asmoa eta ia 400 Ahobizi aritu gara 3 txandatan, Belarripresten kasuan 515 lortzea bazen helburua, 650 izatea ere lortu dugu.

Erronka hau planteatzeko beharra, ezagutza eta erabileraren arteko desoreka izan da, kezka horretatik abiatu ginen. Bertako euskaldunak ahalduntzea eta aktibatzea izan da Altza Hadiren ekimenaren helburu nagusia, hau da, norbanakoen hizkuntza portaeretan eragitea.

Oso errotuta ditugun hainbat hizkuntza ohiturak kezka sortzen digu. Izan ere, portaera horiek erabilerari eragiten diote egunerokoan eta euskaldunok zalantza egiten dugu hainbat egoeren aurrean: denda batean euskaraz ez dakitenean, solaskideak euskaraz ulertu bai, baina hitz egiteko gauza ez denean, euskaraz ez dakien batek inguru osoa erdarara bultzatzen duenean eta abar.

Hizkuntzaren kontua eremu pribatuan geratzen da gehienetan eta ekimen honekin mahai gainera, erdigunera, lagunartera, familiara atera dugu gaia. Adostasunak lortzeari ekin diogu.

Ezin dugu  hemen, 21 egunotan guztiok bizi izan duguna kontatu ezta laburtu ere, gutako bakoitzak modu desberdinean bizi izan dugulako, bakoitzak beretik bizi izan duelako.

Egunotan sortu dira harreman berriak eta ezagutu ditugu pertsona berriak, euskaldunon komunitatea gero eta zabalagoa da Altzan.

Aurrera begira jarri behar gara, orain. 21 eguneko erronka pasa da baina urteak 365 egun ditu. Gutako bakoitzari dagokigu Altza euskaldunagoa egiten jarraitzea. Esperientzia positiboa izan da eta zergatik ez dugu bada aurrerantzean 21 egun hauetan jokatu dugun moduan jarraituko?

Plazerra izan da ekimen hau antolatzea, Altza euskalduntzea gutako bakoitzari dagokigu eta badakigu hemen bildu den indar guzti honek aurrerantzean jarraituko duela.

Altza 2017ko abendua

ahobizialtzahadibelarriprest

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abendua 2018
A A A O O L I
« Aza    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

RSS

Azken iruzkinak

  • Luma
    (2018, Azaroak 1)
    «Guztiz konforme egindako artikuluarekin. Artecheren "El abrazo de los muertos" liburua denok irakurri beharko genuke. Aipatzen dezu gerra osoa erreketekin igaro ...»
  • -
    (2018, Urriak 24)
    «Ante todo quiero agradecer la labor que estas personas realizan. Seguro que coincidiran con aquellas personas a las que nos ...»
  • aaa
    (2018, Urriak 16)
    «Ondo egongo litzateke harria parkearen inguruan bihurgune hori egite. »
  • Bego
    (2018, Urriak 16)
    «“Tierras de la luna”; amianto en el corazón de Altza – Donostia http://www.rebelion.org/docs/242319.pdf »
  • Miguel Angel Etxetxikia
    (2018, Urriak 16)
    «Eskalantegi baserrian jaio zen, horregatik, bere istoriaria ezagutu nahi dut, nor bizi zen lehen eta abar »

etiketak


Sarean