Egaña korrikalaria ahanzturaren putzutik ateratzen

2018, Otsailak 21

claudio-egana-1Poliki-poliki, nahi baino polikiago, Gerra Zibilaren biktimei, lurpetik beraien gorpuzkiak berreskuratuz, zor zaien duintasuna itzultzen ari zaie. Biktima horien arteko batzuk ospetsuak egin ziren politikarekin zerikusirik ez zeukaten jardueretan arituz, baina gerraren ondorioz haien oroimena ahanzturaren putzura bota zuten irabazleek. Hauxe da Claudio Egaña Otamendi korrikalariaren kasua.

Herrerako Krosean Claudio Egañak “1″ dortsalarekin lehiatzen zuen. Korrikalarien artean ezagunena eta maitatuena zen. Prentsako kroniketan eta argazkietan ikus dezakegu. El Día egunkarian, adibidez, 1933ko otsailaren 9an argitaratutako kronikan, honelaxe dio: “(…) emengo jendiak gogo aundiya izan bertako korrikalari dan Egaña ikusteko (…)”. Eta baita garai hartako umeen gogorapenetan gordeta ere. Hamahiru urte zituen Antonio Irigoien herreratarraren oroimenean -bera ere korrikalaria izango dena eta Herrera K.E. elkartearen sortzaileetako bat- korrikalari guztien artean Egaña da grabaturik geratu zaiona.

Gertukoa eta ezaguna izateaz gain, Egaña nazioarteko atleta ere izan zen eta 1929. urtean Hamar Nazioen Krosean parte hartu zuen Espainiatik joandako lehen selekzioarekin batera. Pedro Escamilla idazleak “El libro del cross” liburuan (1981) “euskaldun zaildua” ezizenez kalifikatu zuen.

Alabaina, 1928 eta 1935 urte bitartean egin zuen kirol ibilbideari lotutako kroniketatik aparte, ez dugu jaso Claudio Egañari buruzko beste berririk… duela gutxi arte. Orain dela aste batzuk Iñaki Egaña historialari donostiarrak gurekin harremanetan jarri zen Altzako Tokiko Bilduman korrikalariari buruz geneukan informazioaz galdetuz. Esan digunez, Claudio Egaña Burgoseko espetxetik atera eta beste preso batzuekin batera exekutatu zuten eta orain haren aztarnak berreskuratu dituzte hobi batetik.

Gure esku dauden dokumentuen artean ez dago korrikalaria Gerra Zibilarekin erlazionatzen duen daturik, ez Fronte Popularrekoen artean ezta Pasaia aldean CNTko kideen artean ere. Soilik Burgoseko errepresaliatu frankisten artean aurkitu ahal izan dugu bere izena, burgostar errepresaliatu gisa.

Iñaki Egañak esan digunez, Claudio Egaña aizarnatarra zen eta anarkista, eta honezkero haren senideekin harremanetan jarri ahal izan dira. Bizitzan kirol munduan lehen lerroan lehiatu eta konpromiso politiko eta sozialean heriotza aurkitu zuen gizon honi bere oroimena ahanzturaren putzutik atera eta merezi duen lekuan jartzea zor diogu.

Cosmópolis-Egaña

Etiketak: ,

Iruzkin 1

  1. Estibaus » Altzan barrena Espainiako Gerra Zibilaren garaian

    [...] “Egaña korrikalaria ahanzturaren putzutik ateratzen“. In: “Estibaus” bloga, [...]

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2020
A A A O O L I
« api    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Estibaus » 80 urteko anexioa: aitormena
    (2020, Maiatzak 20)
    «[...] Aurreko sarrera batean Donostiako Udalari dei egiten genion Errepublikarekin zuten konpromisoagatik jazarriak izan ziren zinegotzi altzatarren lan politikoa onar ...»
  • joan mari irigoien
    (2020, Maiatzak 8)
    «Aldez aurretik bada ere, ESKERRIK ASKO, Ion Urrestarazu! jmi »
  • Estibaus » Altza prentsan (1936-1940)
    (2020, Maiatzak 7)
    «[...] Altzako alkate izateari utzi eta hilabetera, Gobernu Zibilak 1.000 pezetako isuna jarri zion Antonio Silvari, babarrunak legez kanpo saltzeagatik. ...»
  • Beatriz Garmendia
    (2020, Maiatzak 4)
    «Por cierto, soy hija de carmen, la hermana de Agueda Otegui »
  • Beatriz Garmendia
    (2020, Maiatzak 4)
    «Hola Edurne, soy Beatriz, sobrina de Agueda Otegui. Si quieres ponte en contacto conmigo, me encantaría saludarte. »

etiketak


Sarean