Altzabasoa, altzatarren ondarea

2018, Maiatzak 3

038-07-folio-03-porciones-de-montazgosLarunbat honetan Altzabasoa bisitatuko dugu. Gordetzen dituen edertasun naturalaz gozatzeaz gain, mugarriz mugarri mendialde altzatar hau inguratzen duen ertzetatik ibiliko gara. Mugarri horiek, altzatarrentzat Altzabasoa suposatu duen ondare ekonomikoaren zein historikoaren lekukoak dira. 1939. urtean egindako Altzako Udal Ondarearen Inbentarioan, anexioaren aurretik egindako azkena, Altzabasoa, -edo “Monte Oberán”,  dokumentuan agertzen den bezala-, Altzako Udalak zuen ondarerik baliotsuena zen: 122 hektarea mendi, 180.000 pezetetan balioztatuta (Udal ondarea denera 1.298.184,86 pezetetan balioztatuta zegoen). (1) Mendiaren balio eta garrantzia basoaren ustiaketari estuki lotuak zeuden, udal kutxara horrek ekartzen zuen diruagatik. Aurreko mendeetan diru hori auzokide eta bizilagun eskubidedunen artean zuzenean banatzen zen. Horri buruzko dokumentazioa ugaria da eta honez gero Juan Carlos Morak (2) eta Angel Calvok (3) aztertu dute.

Altzabasoaren egungo mugaketa 1862. urtekoa da, Donostiari Urumeako Zilegi Mendietan zegokion zati hau, Altza, Artiga eta Ibaeta baserri guneen artean banatu zenekoa. Urdaburu mendiaren hegoaldean kokaturik, mendiaren goialdetik Urumea ibairaino zabaltzen da. Bost sailetan zatitu zuten eta, ondoren, aukeratzen aurrena zein izango zen zozketatu zuten. Altzari egokitu zitzaion eta zegozkion hiru lursailak aukeratu zituen. Goiko irudian ikus daiteke zozketaren aktarekin batera marraztu zen krokisa. (4) Aktak honela dio:

“(…) habiendola correspondido a los de Alza estos elegieron las porciones números 1, 2, 3 señalados con el color de tierra de siena en el croquis, quedando para los de Ibaeta los que se marcan con los números 4 y 5 asi bien señalados con el color carmin cofinando las primeras tres porciones por el oriente y medio dia con las propiedades de la villa de Rentería por el poniente en toda su estensión con el Rio Urumea y por el norte con las dos porciones correspondientes a los partidarios de Artiga e Ibaeta. (…) quedaron enseguida colocados los correspondientes mojones divisorios el dia diez de mayo de mil ochocientos sesenta y dos, previniendo que el camino proximo al rio queda común para el uso y servicio de las propiedades de dichos partidarios de Alza Artiga e Ibaeta.” (5)

1889. urtean, Altza eta Errenteriaren artean adostutako mugaketaren akta sinatu zen. Gaur egun ikus daitezke mugaketa horretan jarritako mugarriak, A eta R hizkiak, bakoitza dagokion aldean grabatuak dauzkatenak. Ángel Calvok 1999. urtean egin zituen mugarrien argazkiak eta sarrera honen behealdean ikus daitezke.  Larunbateko bisitan, naturaz gozatzeaz gain, mugarrien egungo egoera berrikusiko dugu eta, bidenabar, Donostiako Udalari  Altzabasoa altzatarren ondarea izaten jarraitzen duela gogoratuko diogu.

(1) Altzako Udal Ondarearen Inbentarioan, 1939. Donostiako Agiritegia, 37-6-C52.

(2) MORA, Juan Carlos: “Los montes francos del Urumea“. Altza Hautsa Kenduz III. Altza: Altzako Historia Mintegia, 1996, (37-50 orr.) http://altza.info/bilduma/pdf/L9281.pdf

(3) CALVO, Ángel: “Altza Basoa”. Altza Hautsa Kenduz V. AHM, 1999 (117-126 orr.) http://altza.info/bilduma/pdf/L9328.pdf

(4) “Croquis que manifiesta las dos porciones de montazgos pertenecientes a los partidarios de Alza, Artiga e Ibaeta” (1862-6-12). Donostiako Agiritegia, 38-07.

(5) “Acta del reparto de los Montes Francos del Urumea entre Altza, Artiga e Ibaeta” (Miracruz, 1862-6-12).  ”Caja de documentos más antiguos en la Tenencia-Alcaldía de Alza”, Donostiako Agiritegia, 8. dok.

Etiketak: , ,

2 iruzkin

  1. Luma

    Artiga zer da?

  2. Iñigo

    Garai horretan, Aiete eta Amarako baserriak hartzen ditu.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2018
A A A O O L I
« api    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Juan Luis Apalategi Erbiti
    (2018, Maiatzak 14)
    «AHM lo dice claro y lo dice bien. Osteguna-Larratxo se ha inscrito como candidata en el ámbito de asociaciones ...»
  • Iñigo
    (2018, Maiatzak 4)
    «Garai horretan, Aiete eta Amarako baserriak hartzen ditu. »
  • Luma
    (2018, Maiatzak 3)
    «Artiga zer da? »
  • Estibaus » Altzako VI. Naturaldia
    (2018, Apirilak 25)
    «[...] Mendiko ibilaldia Altzabasora. Gida: Marko Sierra Izen emateak maiatzaren 2 arte. Tel. 649 496 607 ahm@altza.net Elkargunea: [...] »
  • iñaki urdanibia sarasola
    (2018, Apirilak 24)
    «No es fácil olvidar esa sonrisa franca y permanente, contagiosa, que yo - a pesar de verle solamente de vez ...»

etiketak


Sarean