Ekialdeko Barrutiaren Batzarra osatzeko hauteskundeak

2018, Maiatzak 13

AHM

"Orain da garaia" 2005. urtea

"Orain da garaia" 2005. urtea

Datorren larunbatean, hilak 19, Altzako udalerria neurri batean bere baitan hartzen duen Ekialdeko Barrutiaren Batzarra osatzeko lehen hauteskundeak egingo dira. AHM - Altzako Historia Mintegiak Batzarrean parte hartzeko hautagaitza aurkeztuko du. Jakina denez, Batzarra 15 ordezkariz osaturik egongo da. Horietako 7 udal talde politikoenak izango dira, eta gainontzeko 8ak elkarteen ordezkariak, bi multzotan banaturik, 4 auzo elkarteena, eta beste 4ak arloko entitateenak (emakume, kultura, kirola, e.a.). AHM azken multzo honen barruan dago.

Gure elkarteak aurkeztuko duen ordezkaria Antxon Alfaro Sagasti izango da, eta haren lehen ordezkoa Maribel Manzano Herce izango da, eta bigarrena Iñigo Landa Ijurko.

Hauteskunde hauetan parte hartzeko erabakia, AHMk beste elkarte batzuekin batera urte luzeetan egindako hausnarketa eta lan baten ondorioa da. Lan horren emaitza, 2014. urtean barrutiaren auzo guztietako 19 elkarteen babesa jaso zuen adierazpen publikoa izan zen. Lau urte pasa ondoren, adierazpen horrek indarrean jarraitzen du eta AHMk Barrutiaren Batzarrera eramango duen iritziaren oinarria izango da.

2014. urteko adierazpena, bederatzi urte aurretik, 2005. urtean, elkarte talde batek hiriko ekialdean barruti bat eratzeko egindako aldarrikapenaren emaitza izan zen; baina orduko udalak bidea itxi egin zion erabat proposamenari. Gaur egun, garai horretan bezala, hau baieztatzen dugu: Ekialdeko auzoek, historia bera partekatzeaz gain, hiri barruan berezko nortasuna duen gizarte-eremu bat osatzen dute, elkarbizitzan eta asoziazionismoan eredugarri.

Donostiako udalbatzak Altzan barruti bat sortzearen inguruan batzorde bat eratzeko erabakia hartu zuen 2011. urtean, eta, erabaki horrek, gorabehera askoren ondoren, gaur egungo egoerara ekarri gaitu: udal hauteskundetarako urtebete bat bakarrik falta denean, Ekialdeko Barrutia abiatuko da.

Urte horietan guztietan, elkarteek udalak egiazko prozesu parte hartzaile eta deszentralizatzaile bat ahalbideratu dezala eskatu dugu, lau ideia hauetan oinarrituta:

  1. Hiritarren egiazko parte hartzea ahalbideratzeko, hiritarren eta udal ordezkarien arteko komunikazioa erraztuz eta auzokideen arteko kohesio soziala indartuz.
  2. Hiria eta erabakitzeko guneak deszentralizatzeko, batez ere hiriko aurrekontuak eta proiektuak egiteko garaian.
  3. Hiriko auzoen arteko giltzadura osatzeko, eta, ahal den neurrian, beste udalerriko auzo mugakideekin ere bai.
  4. Udal departamentuen arteko koordinazioa eta elkar-lana errazteko.

Jakin badakigu, Udalaren planteamenduak berak bakarrik, beste inoren parte hartzerik gabe, idatzi eta onartu duen Barrutien Organo Araudiaren menpean daudela, oztopo burokratikoz josia, elkarteen eta bizilagunen parte hartzea larriki zailtzen eta parte hartzeko gogoak kentzen dituena. Hala eta guztiz ere, auzokideen mugimenduarekin batera eta gorago aipatutako lau ideia horiek oinarri hartuta, zelai horretara atera eta jokatu behar dugula uste dugu.

Horregatik guztiagatik, elkarteei datorren maiatzaren 19ko hauteskundeetara aurkeztuko diren elkarteen hautagaitzei zuen botoa ematea eskatzen dizuegu, eta baita haien lana kontrolatuko duen elkarteen batzarrean ere parte har dezazuela.

Etiketak: ,

Iruzkin 1

  1. Juan Luis Apalategi Erbiti

    AHM lo dice claro y lo dice bien. Osteguna-Larratxo se ha inscrito como candidata en el ámbito de asociaciones vecinales. Estamos ante un reto para iniciar un camino de descentralización. Sabemos que es importante pero no va a ser nada fácil. Este periodo alcanza hasta las próximas elecciones municipales y será sin duda, una prueba dura y llena de incertidumbres. El ámbito que cubre el Distrito Este lo necesita, lo está pidiendo y lo merece.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abuztua 2019
A A A O O L I
« uzt    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Miren Koruko González
    (2019, Abuztuak 14)
    «Posible izango litzateke berriz Guda Zibilean Altza inguruko ibilbidea antolatzea? Apirilean eta Maiatzan ezin joan izan nuen eta pena handia ...»
  • Miren Koruko González
    (2019, Abuztuak 14)
    «Erakusketaren erdia ikusi det. Falta dudana , laister ikusteko asmoa det. Donostiar guziok ikusi behar genuke erakusketa da. Zer pensa ...»
  • Miren Koruko González
    (2019, Abuztuak 14)
    «Enbasorik egiten ez ba du, ni ere, erabilpen beharrezko bat ematearen alde nago. Ezin degu gure iragana ezabatu. »
  • Estibaus
    (2019, Abuztuak 6)
    «Hola Fernando. Poco más te podemos decir aparte de lo que ya está escrito aquí. Nosotros sólo te podríamos ampliar ...»
  • Carlos Fernando Berra Orendain
    (2019, Abuztuak 5)
    «Hola soy fernando Berra nieto de Carlos Fernando Berra Se poco de mi abuelo Solo se que era italiano Mi abuelo y ...»

etiketak


Sarean