“Txingurri hor dago!” ibilaldia

2018, Ekainak 15
0-txingurri-1850

1850

Txingurri Herrerako erreka nagusiaren izena da; gaur egun ia bere ibilgu osoan estalirik dago. Bi kilometro eta erdiko luzera dauka eta bere baitan 330 ha-ko lur azaleko ura biltzen du, punturik altuenak Altzagaina (93 m), Ametzagaina (118 m), Lizardi (69m ) eta Mirakruz Gaina (50 m) direlarik. Larratxo-erreka, Buztintxulo-erreka eta Siustegi-erreka ditu adarrik nagusiak.

Errekaren gaur egungo izena, gainontzeko erreka-adarrenak bezalaxe, errekaren ondoan dagoen baserriaren izenetik dator: Txingurri edo Txingurriyane. Izen hau, bestalde, herrikoia da eta azken mendean gutxienez XVI. mendetik dokumentatuta dagoen Errotazar etxe eta errota izendatzeko erabili den izengoitia da.

Erreka, azken ehun eta berrogeita hamar urteetan garatutako industrializazioaren ondorioz, ia bere osotasunean bideratuta edota lurperatuta geratu da.  Bakarrik bi zatitan ikus ahal izango dugu ura mugimenduan, bata Teran lantegiaren ondoan, jabetza pribatuko 80 metroko zati txiki batean, eta bestea Larratxo errekaren goialdean, gaur egungo parkearen barruan. Erreka estalirik, ez ikustearekin batera ahaztea dator eta hauxe da, hain zuzen ere, egingo dugun paseotxoaren asmoa, hau da, Txingurri estalgabetu eta, bere inguruan bizi zirenen lekukotzaren bitartez, zegoen bizitza hura argitara ekarri. Ibilbidean zehar, iragana gogoratzeaz gain, egungo eta etorkizuneko  bizimoduan urak duen garrantzia ere nabarmendu nahi dugu, harekiko arduratsu eta eginbidetsu joka dezagun.

Juan Quintanilla, 1976

Juan Quintanilla, 1976

1-l16927

(Portuko Agintaritza, 1970)

Txingurriren lurpeko ibilguaren gainean paseo hau egiteko erreka itsasoratzen den puntuan hasiko gara, Hospitalillon, Trintxerpen, Oleta ondoan. (1) Bertan Juan Quintanilla bizi da, Pasaiako Portuko suhiltzaile erretiratua. Suhiltzaileen egoitza leku honetatik gertu zegoen eta kontatuko dizkigun esperientziekin hasiera emango diogu hasiera paseoari.

2-c202a-001

(L.Garmendia, 1992)

San Luis plaza, 1922

San Luis plaza, 1922

Jarraian, San Luis plazaraino joango gara, La Herrerako kanalaren muturreraino, auzoko bizitzaren gune nagusia eta jaien eta zoritxarreko uholdeen gertaleku. (2) Jose Elosegi etorbidearen barandan kokaturik, -aspaldiko errepide jeneralaren bazterrean, 1847. urtean Herrerako senaiaren gainean eraikia eta presa moduko efektua egiten duena-, plazari begira jarriko gara. Begoña Arruabarrena, plazako bizilaguna eta dendaria Arruabarrena etxean, gertakizun horien guztien lekuko aparta da eta bere bizipenak gurekin partekatuko ditu.

(L.Garmendia, 1992)

(L.Garmendia, 1992)

Plazara jaitsi eta 1865. urtean eraikitako trenbidearen zubipean pasatzerakoan orain dela ehun urteko irudiak ekarriko dizkigu gogora: emakumeek Txingurri errekaren uretan arropa garbitzen, haurrak bero egunetan uretan jolasten  eta freskatzen… (3) Leku honetan, Bixente Elosegik bere gaztaroan Txingurriren inguruan bizitzen zen jolas eta kirol giroarekin loturiko pasadizoak kontatuko dizkigu.

2-c202a-001

(F.Garin, 1908)

4-c100916-1968

(T.Paulis, 1968)

Garbitokitik metro gutxietara, itsasgoraren mugan, Errotazar etxea zegoen. Mendeetan errota zena sagardotegia bilakatu zen, Txingurri ezaguna; gaur egun etxetzar bat dago bere lekuan. (4) Txingurriko Tolaretxipi familia oso loturik egon da Herrerako jai kontuetan eta Edurne Barandika eta Migel Mari Arizmendi, tolaretxipitarren ondorengoak, horren berri eskainiko dute.

Errotazar (1965)

Errotazar (P.Tolaretxipi, 1968)

5-c203e-003

Emerita Tolaretxipi (P.Tolaretxipi, 1947)

Kalean gora, ezkerretara Larratxo utzi eta Metalúrgicas Terán enpresaren eraikin utzia bezain interesgarriaren ondoan pasa eta gero, Txingurri errekaren ura ikus daitekeen txoko bakarra topatuko dugu, jabetza pribatuko lur-eremu batean. (5) Ingurumen gaietan aditua den Maribel Manzanok “Txingurri kolektorea” zertan datzan azalduko du, nola lurperatutako erreka kolektore bilakatzen den bide elkarkorapilatu bat eginez Pasaiako Badiaraino, Altza, Intxaurrondoko alde bat, Herrera, Bidebieta eta Trintxerpeko euri ura eta ur zikin guztiak bilduz.

20180611_183914

Txingurri erreka (2018)

6-saneamiento-herrera1

Txingurri kolektorea

Hortik aurrera, ezinezkoa da errekaren beste edozein adarretik gorago joatea. Izan ere, antzinako Argallo errotaren lurretan, guregana Fabrika izenarekin heldu den baserriaren lurren gainean eraiki den errepide guneak ezinezkoa egiten baitu bertatik ibiltzea. Erreka-adar horietako bat, Siustegi-erreka, autobidetik aurrera Txararuntz joango litzateke, eta bestea, Buztintxulo-errekatik, Ametzagainaruntz, Garberatik eta Otxoki parketik barrena.

Errepideak eskuinaldean utziz, gorantz jarraitzen dugu Herrerako futbol zelairaino. Futbol zelaiaren hego-mendebaldeko izkinatik abiatzen den bidezidorra hartuz, Artikutzatik Donostiara doan ur-hodiarekin topo egingo dugu. (6) Antxon Larretxao, udal ur zerbitzuaren langile erretiratua, ura ekartzeko 1960 eta 1962 urte bitartean egin ziren lanen zehaztasunak kontatuko dizkigu.

Mons (A.Larretxao, 1961)

Mons (A.Larretxao, 1961)

Ur-hodia autobidearen gainetik pasatzeko eraiki zuten zubia zeharkatuz Garbera auzora helduko gara, segidan Larratxoko parkera jaisteko. (7) Bertan, Angel Calvo ibai-ertzeko basoaren ezaugarriak eta balioa azalduko ditu, Larratxo-errekan, Txingurri errekaren buruan zaindu ahal izan direnak.

20180504-ardilla-en-el-parque-de-larratxo-lau-aizeta

Larratxo parkea (A.Calvo, 2018)

20160608-001-parque-de-larratxo-lau-aizeta

Errekak bere inguru naturalean ehun bat metro egin ondoren hiriko asfaltoaren azpian desagertuko da eta ez du berriro argia ikusiko gure ibilaldiari hasiera eman diogun lekuraino heldu arte, Hospitalillon.

Amaitu aurretik, Larratxon geldiune bat egingo dugu, Leosiñeta Elkartean. (8) Izan ere, elkartearen izenak Altzagainan, San Isidro auzoaren ondoan zegoen iturriaren eta garbitokiaren izena ekartzen baitigu gogora, Larratxoraino jaisten zen ura.

Eduki hauek Pdf formatuan

2 iruzkin

  1. Jose Luis Mangas

    Hola, enhorabuena a los organizadores de destapando Txingurri. Una bonita mañana y estupenda informacion sobre Txingurri, donde vivimos. Gracias. Un saludo.

  2. Estibaus » Sistema de saneamiento-drenaje en Altza

    [...] «aiuntados en el campo de Estibaus segun que lo havemos de uso de costumbre de nos juntar…» (Altza, 1390) « “Txingurri hor dago!” ibilaldia [...]

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Iraila 2018
A A A O O L I
« uzt    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

RSS

Azken iruzkinak

  • Miren Koruko González
    (2018, Abuztuak 5)
    «Villa Narcisa "Bien Cultural" eta ONDARE KULTURALA izendatua izatea eskatzen det. Gelditzen zaizkigun PITXIAK geok zaintzen ez baditugu... ze etorkizun izango degu? »
  • Andoni Labaka Erauskin
    (2018, Uztailak 20)
    «Zuen lanei esker zenbait gaien ezagutza hariek irauten dute; berezko izakera eta nortasun jantziez kaleratzen gaituzte. »
  • Estibaus » Lapurreta haren oihartzuna
    (2018, Uztailak 10)
    «[...] hilabete Herrerako Aurrezki Kutxa Probintzialaren sukurtsalean 1984ko martxoaren 29an gertatutako lapurretaren irudiak Estibausen argitaratuz geroztik gertakari haien zuzeneko berriak ...»
  • Estibaus » Sistema de saneamiento-drenaje en Altza
    (2018, Ekainak 22)
    «[...] «aiuntados en el campo de Estibaus segun que lo havemos de uso de costumbre de nos juntar...» (Altza, 1390) ...»
  • Jose Luis Mangas
    (2018, Ekainak 17)
    «Hola, enhorabuena a los organizadores de destapando Txingurri. Una bonita mañana y estupenda informacion sobre Txingurri, donde vivimos. Gracias. Un ...»

etiketak


Sarean