Atzeratu egingo dira Altzako kiroldegia eraikitzeko lanak

2018, Abenduak 12

p1004171a2

Altza osasuntsuagoaren aldeko plataforma

Udal teknikariek jakinarazi digutenez, hilabete batzuetako atzerapena izango dute kiroldegiaren eraikuntza lanek. Ezin izan dute zehaztu zenbat atzeratuko den, Jaurlaritzak egin beharreko izapide batzuen mende baitago.

Atzerapen honen jatorrian dago berriz agertu izana amiantoa, oraingoan, kiroldegiaren orubearen inguruan. Lanak geldiarazi ditu horrek, azterketa berriak eginarazi eta lur horiek estaltzeko moduak bilatzea eragin baitu.

Eraikuntza Institutua zenekoan atontzen ari diren behin behineko kiroldegiak ere atzerapen txiki bat izan du, hormetan agertutako akats batzuk direla eta, baina hitzeman dute 2019ko urtarrilaren erdian edo zabaltzea.

Bestalde, plataformaren lanaren emaitza garrantzitsua izan da Udalak erabaki izana altzatarrok ez ordaindu behar izatea, datorren urtean zehar, Kirol Txartelaren sarrera kuota.

Tamalez, gauzatu dira amiantoz kutsatutako eremuetarako Europako Parlamentuak 2013n aurreikusitako arriskuak (ikusTierras de la luna, amianto en el corazón de Altza“, Antonio Bernardo), Larres ibarrean amiantozko partikulak topatu baitira airearen kalitatearen neurketetan. Hori zela eta, urria erdialdean lanak eten behar izan zituzten. Lanak hilabetez geldirik izan eta egunero airearen neurketak egin ostean, lanei ekin diete berriro ere, ez baita positiborik neurtu berriz, “airera kutsadura zabaldu zezaketen lanik arriskutsuenak eginak zeudelako”. Udal teknikariek egindako aipamen hori nahiko sinesgaitza da, azken finean egin dutena izan baita gordetzea hautsa (hau da, amiantoa) alfonbra azpian, arazoa hurrengo belaunaldietara geroratuz.

Kutsatutako lurren eremua estaltzeko lanak amaitzean, haren gainean parke bat atonduko du Udalak. Edonola, Plataforma honek ohartarazi dio Udalari eremu horren ertz batean, hain zuzen ere, Berra egoitzaren inguruan dagoen horretan, amianto ondarrak (uralita) agertu direla eta oraindik irtenbiderik ez zaiola topatu.

Horren haritik, udaleko teknikariek hitzeman dute konponduko dituztela Oleta ikastetxera iristeko bidean eraikuntza lanek eragindako kalteak.

Era berean, hitzeman dute bilera ireki bat deituko dutela, otsailean, altzatar guztioi irekia, egitasmoen egoeraren inguruan jarduteko: kiroldegi berriaren eta kanpoko igerilekuen eraikuntzak, lur kutsatuen estaltzea eta horietan eraikiko den parkea, Santa Barbara/Harri Berri eremuan aparkaleku berri bat eraikitzea, 4 itemeko (berra alboko eremua) lurren ingurumen azterketak, Oleta ikastetxera irisgarritasuna bermatzeko aukerak…

p1004155a

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2019
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Antonia iglesias
    (2019, Otsailak 28)
    «Esto del amianto es todo tongo porque si lo avia ahora también lo tenía que a ver hantes de hacer ...»
  • Información Alternativa
    (2019, Otsailak 23)
    «[...] Todo ello se puede entender mucho mejor, atendiendo al contenido del texto recientemente publicado por Antonio Bernardo Reyes, accesible a ...»
  • Rafael Artola Azpeitia
    (2019, Otsailak 18)
    «Mi abuelo pedro Azpeitia se caso en Alza, en Artzaka en el año 1897 con Josefa Paula Arratibel Zamora de ...»
  • Eugenio Rojo
    (2019, Otsailak 12)
    «Una vez leida la informacion que se publica creo oportuno convocar al grupo de seguimiento de la ejecución del Polideportivo ...»
  • Isidro Godoy De Lezcano-Mújica
    (2019, Otsailak 10)
    «Que me alegro de saber que eres tu. Me ha pasado lo mismo no volví al chat y te dí ...»

etiketak


Sarean