2019. urteko egutegia

2018, Abenduak 19

altza-egutegia-erdia-2019Azken hogei urteotan, huts egin gabe, data hauetan egutegi berria aurkezteko elkartu izan gara. Hori horrela, pasa den ostiralean izan zen Altza 2019 egutegiaren aurkezpenaren kronika hasi genezake Erdi Aroan eta Modernoan dokumentuen sarreretan ohikoa zen eredua erabiliz: “aiuntados en Tomasene según que lo havemos de uso y constumbre de nos juntar“. Eta are gehiago, aurtengo egutegiaren gaiari erreparatzen badiogu, hau da, “Herria, Udalerria, Barrutia”, udaletxearen atzoko eta gaurko bi irudi ere badituela. Argazki zaharra “Album gráfico-descriptivo del País Vascongado” liburutik hartuta dago, 1915ean Rafael Picavea politikari eta industrialak argitaratua.

Barrutiko Batzarraren lehen osoko bilkura aurtengo irailean egin da, Altzako udaletxe zaharraren batzar aretoan. Horrek historian zehar Altzako kontzejuaren biltokien berrikuste bat egitera eraman gaitu. San Martzial eliza 1390. urtean eraikitzea erabaki zuten arte, Estibaus zelaian biltzen ziren altzatarrak. Ondoren, XVIII. mendean lehen kontzeju-etxea eraiki bitartean, elizako hilerrian. Eta, azkenik, XIX mendetik aurrera ezagutzen dugun gaur egungo eraikinean. Denbora horretan guztian, Altzak egoera administratibo desberdinengatik pasatu du: hiriaren jurisdikzioaren menpean, autonomia administratibo eta ekonomiko zuen herri bezala; udal independente bezala -Altzako udalbatzak Donostiatik banantzeko bidea hartzea erabaki zuenetik aurten berrehun urte betetzen dira-; eta barruti bezala, 1940ko anexioaren ondorioz.

Orain dela gutxi gorabehera lau hamarkada Altza-Buenavista barrutia eta hori ordezkatzen zuen auzo-alkatearen irudia desagertu ziren formalki. Beste elkarte batzuekin batera, gure elkarteak 2005etik hona parte-hartze eta ordezkaritza organo baten beharra aldarrikatu du, gure auzoetako bizilagunen arazo zehatzei aurre egingo diena eta gure bizitokian zentratutako perspektiba duena. 2018an, azkenean, Barrutiak lehen urratsak eman ditu, beste gauzen artean, Batzarrean parte hartzen ari direnen ahalegin pertsonal eta kolektibo handiari esker.

Ostiraleko aurkezpenean ere Twitter sare sozialean daukagun kontuari heldu genion eta, hilabete bakoitzeko txio bat aukeratuz, urte osoko ardatz kronologiko batean kokatu genituen. Hamabi tuit horien bitartez 2018 honetan garrantzitsuagoak iruditu zaizkigun gaiak nabarmenarazi nahi izan ditugu eta, bidenabar, 2019ko agendari begira oharrak hartu.

Ekitaldia ixteko, “Atzo eta gaur” bideoa proiektatu genuen, Garberan iragan hilabetean erakutsitako argazkietatik abiatuta, oraingo argazkiarekin batera.

Ostiralean berrogeita hamar lagunetik gora, aspaldikoak eta berriak, egutegi berriaren inguruan giro ezin hobean elkartu ginen eta gogoz geratu ginen beste behin batean berriro elkartzeko.

Egutegia nahi duenak Casaresen aurkituko du, baita egutegia argitaratzen lagundu digutenen bitartez ere: Eroski Altza eta Txukun komertzioak, Nido eta Zumardi tabernak, eta Betikoak garraioak.

atzo-eta-garu-bideoa

“Atzo eta gaur” bideoa

Iruzkin 1

  1. Miren Koruko González

    Mila eta mila esker horrelako lanetan ari zeraten guztioi.Zahar eta gazteen oroimena bizirik gorde (erabiltzeko) dezagun… Besarkada bat, Koro

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »
  • Estibaus
    (2024, Otsailak 8)
    «Ez, sarrera librea da jarlekuak bete arte. »
  • zigor
    (2024, Otsailak 8)
    «Bikain. Izena eman behar da aurretik? »
  • Ekhi
    (2024, Urtarrilak 10)
    «Jaiotza oso polita da !! Eskerrik asko jartzeagatik. »

etiketak


Sarean