Plaka bere lekuan utzi

2009, Ekainak 13

Iñigo Landa

Aurreko hilabeteetan Altzako udaletxea zaharberritu dute. Eguzki-erlojuaren azpian betidanik ezagutu dugu plaka urdin bat honako testuarekin: “Plaza de San Marcial - Villa de Alza”. Obra egiterakoan eta plaka hori altxatzerakoan beste plaka zaharrago bat geratu da agirian, harrian txertatua: “Plaza del Concejo”. Azken plaka hau, seguruenik, udaletxea eraiki zen garaikoa izan daiteke, 1889. urtekoa, eta urdina geroago jarriko zuten, Altzak 1910. urtean  ”Villa” agiria jaso zuen urtekoa edo beranduago jarria.


Orain, Donostiako udalak, Altzaren historiaren edozein arrasto zokoratu nahian, inori azalpenik eman gabe plaka biak kendu ditu eta San Telmo museora bidali ditu han gorde ditzaten.

Udalaren praktika hau ohikoa bihurtu da: Altzaren historiaz hitz egiten duen guztia modu batean edo bestean desagertarazi. Elena Arrietak Herrerako kilometro-mugarriaren desagerpena salatu zuen orain dela gutxi eta Tomasene kultur etxea eraberritu zutenean gailurrean zegoen gurutzea ere betiko galdu egin zuten.

Plaka horiek zeuden lekuan uztea exijitzen dugu. Altzatarroi eta gure historiari errespetu pittin bat zor zaigu.

Etiketak: ,

3 iruzkin

  1. elena arrieta yarza

    lo más triste en estas desapariciones es que se deban al más absoluto desprecio hacia todo signo de cultura y de historia que no entre en la línea de lo que las instituciones locales consideran relevante. Los pobrecitos no saben que Cultura e Historia es algo que no tiene propiedad, no es de nadie y que todos somos unos meros administradores y si podemos, aportadores en su desarrollo. Pero como tienen algo que se llama Poder, hacen lo que quieren y puede ser que la cruz de Tomasene esté en algún sitio -no en el suyo- guardado porque puede tener un valor “turístico”, mientras que la placa y el mojón de Herrera hayan ido a alguna escombrera. ¿Como se explica sino, esa falta de respuesta a nuestras peticiones? al fin y al cabo son signos históricos y culturales de algo que ya no existe, según ellos.

  2. Pili L.

    Ezin da sinetsi zer erreztasunekin patrimonioa mespreziatzen duten. Auditz akular antolatu zutenean zenbat baserri bota behar zuten ikusi dezakegu.
    Hemendik urte batzuetara zer geldituko den altzan izan zenataz. Historia galduko dugu eta berdin izango da Altzan bizi edo edozein hirikoauzo batean. Mila esker.

  3. Estibaus » ‘Kontzeju’ eta ‘Hiria’ hitzen aldarrikapena (I)

    [...] plakak kendu zituen Donostiako udalak, eta San Telmon gorde. Plaka berriro bere lekuan uztea eskatu genion orduko udal gobernuari, -alferrik-, eta 2011n eskaera berriro egin genion hauteskundetatik sortutako udal gobernu [...]

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »

etiketak


Sarean