Etiketaren izena: AHM

AHMren batzarra

2015, Apirilak 1

img-20150330-wa0003

Joan den ostegunean, hilak 26, AHMko hogeita zazpi bazkide bildu ginen elkartearen urteko ohiko batzarra ospatzeko. Ohiko gaiaz gain -joan den urteko memoria eta kontuak onartu, eta abar-, aurtengo batzarraren gai nagusia elkartearen etorkizuna izan da, iazko batzarrean hasitako hausnarketari jarraipena emanez. Pozik gaude orain arte egindako lanarekin, baina alde batetik elkarteak hartu duen neurria eta burutzen dituen jardueren tamaina ikusita eta, bestetik, denbora aurrera doala eta orain arte elkartea gidatu duen taldean erreleborik edo aldaketarik ez dagoela egiaztatuz, etorkizunari begira  kezkaturik gaude.   (gehiago…)  »  

Mugekin bueltaka, manipulazioaren eta inposaketaren bidean

2014, Azaroak 7

AHM

Auto de Vargas PoncePasaiako udalak historia faltsifikatzen eta epaitegietan lortu ez duena politikoki inposatu nahian jarraitzen du. Euskadiko Epaitegi Gorenak behin betiko sententzia eman zuela hiru urte pasa direnean, Pasaiako udalak berriro bere koplari heldu dio eta politikaren bitartez aurreko Diputazioarekin lortu ez zuena egungoarekin -Bilduren eskuetan- lortzen saiatzen ari da.

Nondik heldu zentzugabekeria galanta hau? Ezin da ulertu nola udalerri bati burutik pasa zaion bera baino biztanle gehiago dituen lurralde bat berenganatzen ahalegintzea. Eta, gainera, hori inposatzeko duen oinarrizko argudioa orain dela berrehun urte errege absoluto baten agindua izanik. Lehenik eta behin, datu historiko hori faltsua dela gogoratu behar dugu beste behin, eta Pasaiak berarentzat hartu nahi duen lur eremua eta mugaketa, Vargas Poncek idatzitako auzibide agirian agertzen direnak, izapide bat baino ez zela izan, burutu gabe geratu zena. Vargas Poncek berak 1807. urtean kargutik kendu zuten arte zegokion ministeritzarekin eduki zuen isilpeko korrespondentzian hori aitortzen du.

Altzatarrok ez dugu inolaz ere onartuko gu eta gure lurraldea Pasaiako arazo ekonomikoak konpontzeko erabiliak izatea, ez baitugu zer ikusirik arazo horien jatorrian eta kudeaketan. Soilik gure zergak biltzeko eta gure lurretan eraikitzeko nahi gaituzte, baina ez gara salerosketako objektu hutsak, duintasuna daukagu.

Gezurra dirudi, baina hemen eta orain, berrehun urte pasa ondoren, garai hartako Altza Herrixkak Vargasen asmoak geldiarazteko gobernuaren aurrean erabili zituen hitz berberak idatzi ditzakegu: “[La Aldea de Alza] clama por sus términos, y por sus caserios, se queja de que contra su voluntad y las ventajas de sus habitantes se les obligue á contarse por de otro domicilio, á vivir bajo autoridad estraña, y á depender de otros hombres y de otros intereses.”

Barruti bat Altzan

2013, Urtarrilak 29

AHM

donostiako-udaletxeanJoan den urteko ekainetik hona gure elkartearen barruan prozesu bat abiatu genuen Altzan barruti bat antolatzearen inguruan. Idatzi bat prestatu dugu eta orain hasiko dugun bigarren fase honetan idatziaren edukia gizarteratzeko eta udaletxean aurkezteko asmoa dugu. Aurkezpen honen amaieran irakur dezakezue osorik.

Elkarte kulturala da gurea, gure herriaren ibilbide historikoari lotua, baina, elkartearen estatutuetan jasota dagoen bezala, gaurko eta etorkizuneko Altzarekin ere konprometituta dago eta badauka, beraz, Altzako beste elkarteek bezalaxe, zer esanik gai honetan. Alabaina, aurrera egin nahi bada behintzat, nahitaezkoa da AHMren jarrera besteenarekin bateratzea eta, horretarako, datozen hilabeteetan gainontzeko elkarteekin bilerak antolatuko ditugu auzoetan (Altzagaina, Bidebieta, Herrera, Intxaurrondo eta Sarrueta) gure iritzia aurkezteko, beste elkarteek pentsatzen dutena jasotzeko eta barrutiaren jarraipena egingo duen batzordea osatzeko. Bilerak noiz eta non izango diren garaiz jakinaraziko zaizue.

Honen bitartez gonbidapena luzatu nahi dizuegu antolatuko diren bileretan parte hartzeko elkarrekin aritzea ezinbestekoa izango baita Altzaren antolaketa instituzionalaren aldeko lehen urrats honetan.

(Gaiaren egunez eguneko jarraipena Altza Barrutia blogean)   (gehiago…)  »  

Urte berri, egutegi berri

2013, Urtarrilak 1

altza-egutegia-pareta-2013Aurten ere egutegi berriak argitaratu ditugu, handia paretan zintzilikatzeko eta txikia poltsikoan eramateko. Egutegi handian fondoko irudia XIX. mendeko grabatu bat da, A. Piralak egina, karlistaden kronista, eta bertan San Martzial eliza zaharra, Barbotegi eta Txapiñene etxeak ikusten dira. Argazkiak urrian aurkeztu genuen “Sarroeta-Martutene” album altzatarra liburutik hartutakoak dira. Datorren urte berria pasa duguna baino askoz hobea izan dadila. Halabiz.

25 + 1 Gonbidapena

2012, Abenduak 5

gonbidapena

jarduerak-abendua

Pregoiaren bideoa

2012, Uztailak 1

AHM txupinazoan

2012, Ekainak 25

zapia-2012San Martzial jaien antolatzailea den Altzatarra elkarteak AHMren 25 urteko ibilbidea omendu nahi izan du aurten eta horregatik gure elkarteari txupinazoa, banderen igoera eta pregoia irakurtzearen ardura eman digu. Ohorezko enkargua da guretzat eta hantxe egongo gara ostiralean, San Martzial egunaren bezperan, arratsaldeko 19:00etan udaletxeko balkoitik pozez eta alaitasunez festetan murgiltzeko. Gora Altza! Gora sanmartzialak!

Altzatarrak, altzatarrak
Gazte, heldu edo zahar
Altzatarrak, beti, beti
Kasta onekoak

Danborradak jotzeko pieza hau, Altzatarra Elkartearen ereserkia, Jose Ignazio Ansorena sortua da, Donostiako Udal Txistulari Taldearen zuzendaria, eta AHMren 25. urteurreneko kontzertuan jo zen estreinako aldiz.

Bilera barrutiaren inguruan

2012, Ekainak 14

altza-barrutiaPasa den ostegunean Tomasenen bildu ginen barrutiari buruz hitz egiteko. Eztabaida zabaltzea eta lan talde bat osatzea ziren bileraren asmo nagusiak eta bi helburuak bete ziren. Dosier bat prestatu genuen funtsezkoak iruditzen zaizkigun dokumentu sorta batekin eta gure proposamena idazteko planaren zirriborroa egin genuen.

Hau da datozen hilabeteetan lan taldearen lana orientatuko duen planaren eskema:   (gehiago…)  »  

Barrutiari buruzko bilera deialdia

2012, Ekainak 1

Joan den azaroan Donostiako udalbatzak Altza barrutia antolatzeko batzorde bat sortzea erabaki zuen. AHM sortzez eta asmoz Altzaren ibilbide historikoarekin arduratuta dagoen kultur elkartea da, eta, ondorioz, barrutiaren gaian ere ezin du lekuko soila izan eta bai, ordea, eragilea, bere planteamenduak landuz eta gizarteratuz. Horretarako, elkarrekin gaiari heltzeko, bilera batera deitzen dizuegu AHMren bazkide eta adiskideei. Bilera ekainaren 7an izango da, osteguna, arratsaldeko 7:00etan Tomasenen.

  (gehiago…)  »  

Sarea ehunduz

2012, Apirilak 17
altzanet
Altzanet web orriaren bisitak

Elkartearen azken batzarrean estatutuak egungo legedira egokitu behar eta, bidenabar, helburuak ere berridatzi genituen, oinarrian ezer gutxi aldatuz. Azken finean, modu batean edo bestean adierazita, ezagutza eta hedapena dira hogeita bost urteetan zehar elkartearen jarduera gidatu duten helburu nagusiak, eta bai bata eta bai bestea bultzatzeko beharrezkoa izan da elkarlana eta harremanak saregile moduan ehuntzea. Hona hemen sare horren hainbat datu, neurri batean AHM zertan den erakusten digutena.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »

etiketak


Sarean