Etiketaren izena: 1931-1937

Altzako lanbide sorta 1934. urtean

2023, Otsailak 3

1934-11933an, 1931ko Konstituzioa onartu ondoren, hauteskunde-lege berri bat onartu zen, eta, beste berrikuntza batzuen artean, bozkatzeko adina 23 urtera jaitsi zen, eta, lehen aldiz, emakumeen botoa sartu zen gure historian. 1934an argitaratu zen ofizialki Hauteskunde Erroldaren zerrenda eguneratua. Zerrenda horretan honako datu hauek ematen dira: sekzioko hurrenkera-zenbakia, hauteslearen abizenak eta izena, sexua, adina, helbidea, lanbidea, eta irakurtzen eta idazten dakien. Lerro hauetan, errepublikar garaiko hauteskundeen soziologiari begiratuko diogu [1], eta garai hartan altzatarrek zuten dedikazio profesionalari erreparatuko diogu.

Erregistratutako lanbideen aukera oso zabala da, zerbitzuetan, merkataritzan eta industrian oinarritutako ekonomia duen hiri-gizartearen isla. Izendapen batzuk generikoak dira, eta beste batzuk, berriz, guztiz zehatzak, sailkapena zailduz. Beraz, lanbideak kidetasunaren arabera taldekatzearen alde egin dugu, erregistro kopuruaren arabera ordenatuz eta emakumeek aitortutako lanbideak nabarmenduz. Guztira 2.934 hautesleko lanbideak dira, horien % 53,03 gizonezkoak. [2]   (gehiago…)  »  

Altzako auzoak, etxeak eta kaleak 1936. urtean

2022, Maiatzak 25

Etxeak, kaleak auzoak 1936

Etxeak, kaleak, auzoak 1936

1936ko udal-erroldak datu interesgarri asko eskaintzen ditu (helbidea, izen-abizenak, sexua, jaioteguna eta jaioterria, okupazioa, etab.), baina oraingo honetan lehenengoarekin geldituko gara, Altzako bizilagunen eta egoiliarren bizilekuen helbideen informazioarekin. [1]

Errolda egiteko oinarrizko dokumentua «Inskripzio-orria» da. Etxebizitza bakoitzeko familiaburuak aurkeztu behar zuen, berea eta 1935eko abenduaren 31n gaua etxean eman zutenen guztiena, bertan zeudenak eta baita aldi baterako kanpoan zeudenena ere. Orrian kalearen, plazaren, edo etxearen izena adierazten da, bai eta atariaren zenbakia, solairua, baita logelen eta oheen kopurua ere, hala badagokio. Ondoren, errolda egiteko, orriak auzoen, kaleen eta etxeen arabera ordenatzen dira, eta jarraian zenbakitu egiten dira, inskripzio-orrien datuak erroldan kopiatzeko.

Altzako errolda zazpi auzotan antolatuta dago: “Casco de la Villa de Alza”, 143 biztanlerekin; “Barrio de San Marcos”, 246 biztanle; “Barrio de Sarrueta”, 540 biztanle; “Barrio de Miracruz”, 1.314 biztanle; “Barrio de Herrera”, 2.051 biztanle; “Barrio de Buenavista”, 535 biztanle; eta “Barrio de Molinao”, 1.147 biztanle. Denera, 5.976 bizilagun erroldatuak.   (gehiago…)  »  

Parte hartzeko ilusioa III. Aisialdia

2021, Azaroak 19

AS, 1934-07-02 (Ainhoa Arzallus)

AS, 1934-07-02 (Ainhoa Arzallus)

Arazo ekonomikoen eta tentsio politikoen erdian, kirol, jai eta bestelako jardueretan parte hartzea nabarmen handitu zen Errepublika garaian. Prentsako kronikek arreta handia eskaini zieten gertaera horiei, eta bertan bizitzen zen giro bikaina eta parte-hartzea nabarmendu zituzten.

La Voz de Guipúzcoako kronikari batek, adibidez, zaleen eta parte-hartzaileen artean “entusiasmoa” gainezka zegoela aipatzen du Txingurri sagardotegian Herrera-Sportek antolatutako Gipuzkoako bolo txapelketari buruz idazten duenean. Dioenez, txapelketa lehen aldiz 1930ean ospatu zen 26 bikotek parte hartuz, eta hurrengo edizioetan parte-hartzea handituz joan zen, 1933an 64 bikoteko kopurura iritsiz. [1]   (gehiago…)  »  

Parte hartzeko ilusioa II. Politika

2021, Urriak 25

La Voz de Guipúzcoa, 1931-08-26

La Voz de Guipúzcoa (1931-08-26)

Errepublika ekarri zuten udal-hauteskundeei eskainitako sarreran, diktadura amaitu ondoren herritarrek politikan jarduteko interesa erakusten zuten datu adierazgarri batzuk ikusi genituen. Udalean betetzeko zeuden 12 postuetarako 24 hautagai aurkeztu ziren, -Gipuzkoan 89 udalerrietatik 25etan bakarrik gertatu zen hori-, eta horrez gain nabarmentzekoa da oso parte-hartze handia erregistratu zela, % 82ra iritsi baitzen, Gipuzkoakoa baino hiru puntu gehiago.

Errepublikaren urteetan zehar, Altzan zein Gipuzkoan, boto emaile kopuru handiak joan ziren hautestontzietara, eta horrek argi eta garbi erakusten du gizartearen politizazio-maila handia zegoela. 1931ko apirileko udal-hauteskundeez gain, beste lau hauteskunde-deialdi egin ziren, eta honako hauek dira eman zituzten emaitzak [1]:   (gehiago…)  »  

Aitortza ekitaldiaren kronika

2021, Irailak 28

1-senideak

Gaspar Cardona, Ricardo Tejada, José Juanes, José Iruretagoyena, Pedro Ayesta, Juan Iriarte, Felipe Zurutuza, Pablo Landa, José Casares eta Celestino Atorrasagasti zinegotzien senideak eta Donostiako Alkatea, Barrutiko lehendakaria eta Giza Eskubideen zinegotzia pasa den irailaren 11n egindako ekitaldian.

2-hasieraBideoa ikusi

Goizeko 11:00etan, Altzako bandera balkoian eta Donostiako Udalaren Txistulari Bandaren doinuen artean hasi zen ekitaldia. Senideak udaletxetik atera eta bere lekua hartu ondoren, aurkezleak ekitaldiaren xedea azaldu zuen. Segidan, Eneko Goia alkateak hitza hartu zuen Donostiako Udalaren izenean Altzako udalbatza hautetsiari aitormena adierazteko eta, ekitaldi honek Udalak Memoria Historikoaren arloan Altzarekin zeukan zorra nolabait kitatzera zetorrela esanez, ekitaldiaren protagonismoa bertan zeuden zinegotzien senideengan utzi zuen.

  (gehiago…)  »  

1931ko Altzako udalbatza hautetsia aitortzeko ekitaldia

2021, Irailak 9

korporazioa-1931-08-02-moztuta-a

Altzako udalbatza Leandro Aizpurua medikuari eskainitako ohorezko aurreskuan, 1931ko abuztuaren 2an egindako omenaldian. Eskutik helduta, ezkerretik eskuinera: Manuel Sasiain, Pedro Ayesta, Gaspar Cardona, José Casares, Felipe Zurutuza, Ricardo Tejada, José Manuel Beretarbide, Celestino Atorrasagasti, José Juanes eta Pablo Landa. Argazkian Juan Iriarte eta Jose Iruretagoyena zinegotziak falta dira.

–0–

Larunbat honetan, irailaren 11n, goizeko 11etan, 1931ko udal hauteskundeetan hautatua izan zen eta, azken finean, Altza Herriaren demokratikoki hautatua izango zen azken korporazioari aitorpen instituzionala eta herritarra emateko ekitaldia egingo da Altzako udaletxean.

90 urte igaro dira udal hauteskundeak egin zirenetik. Monarkia erorarazi eta Errepublika ekarri zuten. Frankisten altxamenduak eta behin betiko garaipenak, eta segidan gertatu zen Altza Herria Donostiari atxiki izanak ahazte-geruza astuna jarri zuten herritarrek aukeratutako udal ordezkari altzatarrek egindako lanaren eta kide eta senide batzuek jasandako sufrimenduaren gainean.

  (gehiago…)  »  

Parte hartzeko ilusioa I. Emakumeak

2021, Ekainak 30

1931-06-lavanderas-herrera

Herrerako garbitzaileak

Diktaduraren amaierarekin batera 1931n abiatu zen Errepublika aldiak aldaketarako eta aurrerapenerako  itxaropenak ekarri zituen eta gizarte altzatarraren sektore askoren artean, politikan, jai eta kirol jardueretan eta abarretan parte hartzeko interes berritua piztu zen, garaiko kronikak irakurriz eta udal-bizitzari begiratuz deskubritu daitekeen parte hartzeko ilusioa.

Zehatzago, Altzako bizitza sozial eta politikoaren hiru esparrutan jarriko dugu arreta: lehenik eta behin, hurbilagotik ezagutuko dugu emakumeek Errepublikaren garaian izan zuten eginkizun aktiboa, sarrera honetan jorratuko duguna; eta, ondoren, beste bi sarreratan, batetik alderdi eta talde politikoen jarduerari eskainiko diogu, eta, bestetik, elkarte mota ezberdinek eta auzotar taldeek sustatutako ekimenei begiratuko diegu.

II. Errepublikaren etorrerak emakumeak gizartean zuen rolaren aldaketa sakona abiarazi zuen, ahots propioz eta berdintasunean parte hartzeko ateak irekiz.

  (gehiago…)  »  

1931ko korporazio hautetsia eta res publica

2021, Apirilak 13

1931ko-korporazioaAtzo, 1931ko apirilean Errepublika ekarri zuten udal-hauteskundeak egin ziren. Diktadura militar batetik atera berriak, beste diktadura krudel eta iraunkorrago batean erori ziren bost urteren ondoren. Hauteskunde horietatik sortutako udalbatzako kideen eta epe labur baina bizi horretan egin zuten lan publikoaren gainean isiltasunezko eta ahanzturazko lauza astuna erori zen. Memoria eza hori areagotu egin da, are gehiago, Gerra Zibila amaitzean frankismoak Altza udal-nortasunarekin amaitu zuelako.

Laurogeita hamar urte geroago, harlauza hori kentzeko lan egiten jarraitzeko asmoa egin dugu, hautatutako korporazioak res publica-ren alde, hau da, denon gauzaren alde, guztion onerako egindako lanaren balioa ezagutzeko eta aitortzeko. Jarduera administratibo eta politiko hutsaz gain (tramitazioak, Euskal Estatutua…), korporazioak interes eta gogo bereziz heldu zion gizarte- eta lan-arazoei (langabezia, pobrezia), hezkuntzako eta ekipamendu publikoetako gabeziei eta gainontzeko oinarrizko beharrei, “Askatasunaren eta herritartasunaren bideetatik” ibiltzeko borondatearekin, Jose Juanes Echeveste Altzako alkate hautetsiaren hitzetan. [1]

  (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Apirila 2024
A A A O O L I
« mar    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»

etiketak


Sarean